'Prado Museoa eta artista garaikideak' erakusketea edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2014-09-23 18:15   Kulturea

Madrilgo Prado Museoa inspirazino iturri izan daben 24 artistaren 48 artelanek osotzen dabe Prado Museoa eta artista garaikideak erakusketea. Japan Tobacco International (JTI) erakundearen lankidetzeari esker egin ahal izan da erakusketea, eta Prado Museoaren Lagunen Fundazinoak produzidu dau. Urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan.

Erakusketea museoaren 33. aretoan dago. Papel ganean egindako lanak dira gehienak, grabaduak batez be, eta argazkiak bere bai. Estilo eta teknika ugari batzen dira, eta euren arteko loturea Prado Museoak dituan artelanak dira. Artista bakotxak museoko piezekaz daukan hartu-emonetik sortzen dira lanak. Francisco Calvo Serrallerre izan da komisarioa.

Artista ezagunen lanak batu ditue erakusketan : Andreu Alfaro, Eduardo Arroyo, Isabel Baquedano, Miquel Barceló, Carmen Calvo, Naia del Castillo, Eduardo Chillida, Cristina García Rodero, Ramón Gaya, Luis Gordillo, Cristina Iglesias, Carmen Laffón, Eva Lootz, Blanca Muñoz, Ouka Leele, Guillermo Pérez Villalta, Isabel Quintanilla, Albert Ràfols-Casamada, Manuel Rivera, Gerardo Rueda, Antonio Saura, Soledad Sevilla, Susana Solano eta Gustavo Torner.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu