'El niño'

Karolina Almagia 2014-09-25 11:28   Zinema kritikak

El niño pelikula entretenigarria da, eta oso ondo eginda dago. Argumentua ondo segidu daiteke, eta akzino eszena ikusgarriak sinisgarriak dira. Begirada sakona izan arren, Castrori igarten jako hasi barria dala, batez be ondoan Eduard Fernandez, Barbara Lennie, Sergi Lopez edo Tosar bera aktoreak dituanean.


- Zuzendaria: Daniel Monzon
- Gidoia: Daniel Monzón, Jorge Guerricaechevarría
- Musikea: Roque Baños
- Aktoreak: Luis Tosar, Jesus Castro, Eduard Fernandez, Sergi Lopez, Barbara Lennie, Ian McShane, Luis Motilla, Jesus Carroza, Moussa Maaskri, Saed Chatiby, Jose Manuel Poga
- Iraupena: 130 minutu
- Produktoreak: Ikiru Films / La Ferme! Productions / Maestranza Films / Telecinco Cinema / Studio Canal
- Herrialdea: Espainia
- Generoa: Thrillerra


Celda 211 pelikuleagaz lortu eban arrakastea ikusita, begi guztiak Daniel Monzonen pelikula barriari zuzenduta egozan. Eta El niño-k ez dau hutsik egiten. Algecirasko portuaren inguruan jazoten da dana. Han, maila desbardineko droga trafikatzaileek egiten dabe behar, poliziakide ustelen laguntzinoagaz. Filmak personaia bitan ipinten dau arretea.

Alde batetik, polizia ikertzaile bat dago (Luis Tosar), topikoek agintzen daben lez, nahiz eta zoragarria izan, ez dauka bizitza personalik, eta lanagaz itsututa dago. Beste alde batetik, gazte eder, inozo eta ausarta dago, drogakaz trafiketan hasi dana, non dabilen sartzen jakin barik. Personaia honen papela jokatzeko eskarmenturik bako gazte bat aukeratu dau Monzonek, Jesus Castro. Begirada sakona izan arren, Castrori igarten jako hasi barria dala, batez be ondoan Eduard Fernandez, Barbara Lennie, Sergi Lopez edo Tosar bera aktoreak dituanean.

Talde bikain honen barruan, Aminaren personaia (Mariam Bachir) sinisgatxa egiten jat, akaso Ceutan bizi dan emakume marokoar horrek azento falta daukalako, eta hori ondo zaindu da ganerako personaietan. Eta Jesus Carroza (El Compi), umore puntua ipini nahian, larregi begitantzen jat. Dana dala, entretenigarria da, eta oso ondo eginda dago. Argumentua ondo segidu daiteke, eta akzino eszena ikusgarriak sinisgarriak dira, eta zentzunez ipinita dagoz. Luzeegia, akaso? Parkatu egingo deutsagu oraingoan, ondo pasau dogu eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu