Irailaren 28an amaituko da XI. Idazle Eskolan izena emoteko epea

Bizkaie! 2014-09-26 14:29   jardunaldiak

Bergarako Idazle Eskolearen 2014/2015 ikasturtea urriaren amaieran hasiko da, eta izen-emotea, barriz, irailaren 28an zarratuko da. Eskolak zapatuetan izango dira goizeko 9:00etatik 13:30era, UNEDek Bergaran dauen egoitzan, eta ikasturte osoko prezioa 1.200 eurokoa izango da.

Pako Aristi, Tere, Irastortza, Edorta Jimenez, Harkaitz Cano, Itziar Gomez, Bernardo Atxaga.... Horreek dira Bergarako Idazle Eskolako 2014/2015 ikasturtean parte hartuko daben idazleetako batzuk. Urriaren amaieran hasiko da ikasturtea, eta izen-emotea, barriz, irailaren 28an zarratuko da. Eskolak zapatuetan izango dira goizeko 9:00etatik 13:30era, UNEDek Bergaran dauen egoitzan, eta ikasturte osoko prezioa 1.200 eurokoa izango da. Jarraian, beste hainbat zehetasun:


Lehen maila:

Edorta Jimenez: Hari narratiboa: ipuina
Tere Irastortza: Argudiaketa eta baliabide erretorikoak / Idazten erakutsi (I)
Pako Aristi: Zutabeez eta prentsan idazteaz (I)


Bigarren maila:

Edorta Jimenez: Hari narratiboa: nobela bat idazten
Tere Irastortza: Poesia idazten. Liburu bat osatzen / Taldeko tutoritza: Idazten erakutsi (II) / Argudiaketa eta baliabide erretorikoak: Zuzentzen erakutsi(II)
Pako Aristi: Zutabeez eta prentsan idazteaz (II)


Lehen eta bigarren mailako irakasleak eta ikasgaiak:

2014/2015eko ardatzak (erabat zehaztu barik):

- Dibulgazinoa.
- Idazten erakutsi.
- Antzerkigintzea eta gidoigintzea.

Bernardo Atxaga: Idazle baten formakuntzea. Bere idazketa esperientziaren barri emoten.
Harkaitz Cano: Idazle baten formakuntzea. Bere idazketa esperientziaren barri emoten.
Juan Kruz Igerabide: Idazle baten formakuntzea. Bere idazketa esperientziaren barri emoten.
Iñaki Zubeldia: Idazle baten formakuntzea. Bere idazketa esperientziaren barri emoten.
Pako Aristi: Zutabeez eta prentsan idazteaz.
Gerardo Elortza: Telesforo Montzon. Irakurten ikasteko metodologia bat.
Itziar Gomez: ozenki irakurtzen. Antzerkigintzea eta Gidoigintzea.


Idazle Eskolea

Idazle Eskoleak edozein lanetan euskeraz idazteko gaitasuna bermatzea dau helburu. Horregaz batera, baita, orain arte gehienbat erdare nagusi izan dan alorretan eskolea sortzea, hau da, alor horreetarako ereduak sortzea.

Kontuak kontu, Idazle Eskoleak euskerea oraindino ohikoa ez dan alorretan erabilgarri egiteko baliabideak eskaini nahi ditu, aldi berean, hizkuntzen ukipenaren ondorioak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko. Bederatzi urtetan garatutako metodologiak erakutsi dau oso alor desbardinetan ibili dan jentearen artean (komunikabideetan, irakaskuntzan, osasungintzan, legegintzan.…) euskeraz hobeto idazten dabela gradu-ondoko ikasleek bere formakuntzea amaitu ondoren.

Euskerearen egoera soziolinguistikoak idazle literarioaren eta idazle profesionalaren arteko ezezagutzea eragin dau. Idazle Eskolearen hirugarren helburua, arlo horretan euskeraz egiten danaren eta egin daitekeenaren barri emotea da.

Ikasleak kontuan hartuta, Idazle Eskoleak bi idazketa mueta lantzen ditu: idazketa literarioa eta idazketa profesionala -lan-arloko zein ikasketa-arloko idazketea, hain zuzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu