Hamar ikastaro eskainiko ditu UEUk udagoienean Eibarren

Bizkaie! 2014-09-24 18:42   kulturbiz

Udako Euskal Unibersidadeak on line eskaintzeari garrantzi berezia emongo deutso urritik abendura bitartean antolatu dituen hamar ikastaroetan. Besteak beste, Euskal Herriko oroimen historikoa, ahots-teknikak eta oinarrizko estadistikea R software librearen bidez gaiak jorratuko ditue ikastaroetan. Izena emoteko epea zabalik dago.

Udako Euskal Unibersidadeak on line eskaintzeari garrantzi berezia emongo deutso urritik abendura bitartean antolatu dituen hamar ikastaroetan. Besteak beste, Euskal Herriko oroimen historikoa, ahots-teknikak eta oinarrizko estadistikea R software librearen bidez gaiak jorratuko ditue ikastaroetan. Izena emoteko epea zabalik dago.

Eibarko Isasi-Markeskoa jauregian eskainiko dira UEUren idagoieneko ikastaroak. Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu dauenez, bizialdi osoko ikaskuntzearen arloan kokatzen dogu UEUren eskaintza, bertan 20-55 urteko pertonek hartzen dabe parte eta. Personetan oinarritutako ikastaroak dira, helburua personak gizarteko herritar aktibo lez garatzea da, eta kontuan hartzea gaitasun profesionalak edota gaitasun personal eta sozialak eskuratzeko eta sendotzeko be, ganeratu dau.

On line eskaintzeari jagokonez, Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea, Euskal Herriko oroimen historikoa, GeoGebraPrim: eredu dinamikoak Lehen Hezkuntzan, Zelan dinamizau komunikazinoa Moodle-n eta Zelan sortu eta saldu liburu elektronikoak ikastaroak eskainiko dira.

Ikasgelan, barriz, Ahots-teknika ikastaroa II: kantua sentidu, jolastu, gozau, Barrikuntzea eta motibazinoa, Emozinoak eta norberaren gaitasunen lanketea sakontzen, Familia-harremanak eregiten eta Oinarrizko estadistikea R software librearen bidez ikastaroak izango dira.

Ikastaro bi aurreratuak dira, eta beraz, aurretik oinarrizkoa egin dabenei zuzendutakoak dira; beste lau ikastaro hezkuntza testuinguru guztietako irakasle eta hezitzaileei zuzendutakoak; eta beste lauak, jakintza arlo batzuetako profesionalei zuzendutakoak.

Eibar eta Elgoibargo Udalek dirulaguntzak emongo ditue bertan erroldatutako herritarrentzat, eta Gipuzkoako Aldundiak bere bai, gipuzkoarrei.

Izena emateko epea zabalik dago eta epe hori ikastaro bakotxa hasi baino astebete lehenago amaituko da. Informazino gehiago jasoteko edo matrikula egiteko: www.ueu.org helbidea eta telefonoz, 943 82 14 26, zenbakira deituz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu