Goi mailako esperientzia eta gaztetasuna Xilaba Bertsolari Txapelketan
2014-09-25 18:14 BertsolaritzeaGaur eguerdian aurkeztu dabe Xilaba Bertsolari Txapelketearen IV. edizinoa. 18 bertsolarik hartuko dabe parte eta sei saio izango ditu: hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Muskildin hasiko da urriaren 4an eta Baionan jokatuko da finala, zemendiaren 15ean, zapatuan.
Gaur eguerdian aurkeztu dabe Xilaba Bertsolari Txapelketearen IV. edizinoa. 18 bertsolarik hartuko dabe parte eta sei saio izango ditu: hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Muskildin hasiko da urriaren 4an eta Baionan jokatuko da finala, zemendiaren 15ean, zapatuan. Kanporaketak Musikildin, Senperen eta Ahierran izango dira. Finalaurrekoak Aiziritzen eta Larresoron. Finala Bainako Lauga gelan, orain bi urteko areto berean.
Esperientzia eta gaztetasuna
Parte-hartzaile aldetik esperientzia eta gaztetasuna buztartuko ditu Xilabak. Hor da Sustrai Colina, honezkero Euskal Herriko lau finaletan eta Xilabako hirutan kantau dauena; belaunaldi gazteagoa finala zer dan badakiana Eneritz Zabaleta, Odei Barroso (Xapeldunordea), Miren Artetxe... eta belaunaldi barria be bai, Aitor Servier, Maddi Sarasua (aurrekoan finalista), Lur Renteria... Maddalen Arzallus hendaiarra barriro be Txapelketara itzuli da eta Mixel Etxekopar zuberotarra Xilaban izango da aurten lehen aldiz.
Xilabak, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsolaritzea bultzatzeaz gan, txapeldun barria be ekarriko dau, Amets Arzallus ez baita oholtzan izango.
Saioak (Saio danak 17:00etan, baita finala be):
- Muskildin, urriaren 4an. Bertsolariak: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat.
- Senperen, urriaren 11n. Bertsolariak: Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Xumai Murua.
- Aiherran, urriaren 18an. Bertsolariak: Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy.
Finalaurrekoak
- Aiziritzen, urriaren 26an.
- Larresoron, zemendiaren 2an.
Finala
Baionan, zemendiaren 15ean.
Sailkapena: saioko irabazlea zuzenean, ganerakoak puntuen barruan.
Kanporaketetan saioko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da eta finalaurrekoetan finalera. Ganerako postuak puntuz erabagiko dira.
Gai-jartzaile taldea
Amaiur Lujanbio Agirre, Iban Falxa, Ihintza Ostolaza Intxausti, Joana Itzaina, Karlos Aizpurua Etxarte, Maia Etxart, Maiana Irigoien, Maider Etxart eta Pettan Prebende.
Epaile taldea
Eneko Bidegain, Joakin Arregi, Beñat Soulé, Erik Etxart eta Lierni Elortza.
Bertsolariek egin beharreko lanak
Kanporaketetan (12na bertso puntuagarri):
- Agurra
- 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- 2 punturi erantzun, eta berba bat emonda bertso bat (gehienez 5 puntukoa).
- Kartzela, 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- Agurra
Finalaurrekoetan (13na bertso puntuagarri):
- Agurra
- 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- Kartzela bakarka, 2 punturi erantzun, eta gaia emonda 2 bertso doinu eta neurri librean
- Agurra
Finalean (sei bertsolari) (15na bertso puntuagarri):
- Agurra
- 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- Banaka, 3 punturi erantzun.
- 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertso.
- Kartzela bakarka, gaia emanda hiruna bertso doinu eta neurri librean
Buruz burukoa (9na bertsu puntuagarri)
- 6ko motzean ofiziotan, hiruna bertso.
- 8ko ttikian ofiziotan, hiruna bertso.
- Kartzela bakarka, gaia emanda hiruna bertso doinu eta neurri librean.
- Agurra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!