Bizkaia etxez etxe ezagutzeko aukerea eskainiko dabe aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek

Bizkaie! 2014-09-26 14:45   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko 66 udal eta 48 museo eta kultur erakunderen laguntzinoagaz, Ondarearen Europako Jardunaldien hamalaugarren edizinoa atondu dau. Bizkaia. Etxez etxe lemapean, makina bat bisita gidatu, kontzertu, berbaldi eta erakusketa izango dira urrian. Jarduera guztiak debalde dira, ganera.

Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko 66 udal eta 48 museo eta kultur erakunderen laguntzinoagaz, Ondarearen Europako Jardunaldien hamalaugarren edizinoa atondu dau. Bizkaia. Etxez etxe lemapean, makina bat bisita gidatu, kontzertu, berbaldi eta erakusketa izango dira urrian. Jarduera guztiak debalde dira, ganera.

Bizkaiko etxeen ezaugarriak ezagutzeko aukera parebakoa eskaintzen dau Bizkaia. Etxez etxe egitarauak, izan be etxeen alde formalak, jatorriak, bilakaerea eta aldaketak azalduko dira-eta jardueretan. Etxearen eta bertan bizi ziranen arteko harremana be kontuan izango dabe ekintzetan, biztanleek eurek erabagiten ditue-eta euren bizitokien itxurea.

Halanda ze, baserriak, arrantzale, errotari eta meatzarien etxeak, bandoen torretxeak, jauregiak, etxebizitza blokeak, fraile eta monjen etxeak eta beste hainbat leku bisitauko dira; eta, jakina, daborduko desagertautako bestelako bizitokiak bere bai, Historiaurreko kobak, Burdin Aroko kastroak, erromatar herrixkak eta abar.

Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak adierazo dauenez, ahal danik eta jente gehienak gure kultur ondarea ezagutzea da ekimen honen helburu nagusia. Urrian egongo dan eskaintza zabal-zabalaren barruan, ikusi ahalko diran etxeetako batzuk aitatu ditu: Arteagako jauregia, Arteagako Ozollo itsas-errotea, Muxikako torrea, Berriatuko Lekoia Bekoa baserria, Durangoko Santa Susana komentua eta Getxoko Los Rosales egoitzea.

Silvia Rubio jardunaldien arduradunetako batek hainbeste jarduera artean bisitak antolatzeko ideak emon ditu. Kronologiaren haria segiduz egin daiteke aukeraketea, herriz herri, edo etxeetako biztanleen ogibideen arabera, eta herri zehatz eta goitik behera aztertu.

Ondarearen Europako Jardunaldiak urtero antolatzen dira 1991tik, Europar Batasunaren laguntzeagaz, eta Europako Kontseiluaren ekimenez. Programearen helburua europar guztien ondare komuna ezagutarazo eta sustatzea da, eta kulturen arteko alkarrizketea bultzatzea. Bizkaiak 2001ean egin eban bat ekimenagaz lehenengoz. Berau da EAEko kurralde historiko bakarra.

Igaz, 56 utalek hartu eben parte, eta 44 kultur erakundek. Danetara, 10.000 lagunetik gora batu ziran herriz herri. Aurten, ganera, udal gehiago daukaguz, nabarmendu dau Kultura diputaduak.

2014ko Ondarearen Europako Jardunaldien egitarau osoa, Bizkaikoaren webgunean, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu