Prest dago Orion Kilometroak 2014, Gipuzkoako ikastolen jai handia
2014-10-02 12:30 Euskerea berbagaiOrioko Herri Ikastoleak egitarau ederra atondu dau, Erria txikota! lemapean. Hurreko artista eta musikariak izango dira protagonista domekan, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handian. Ibilbideak 5.6 kilometro ditu, bost gunetan zatituta.
Orioko Herri Ikastoleak egitarau ederra atondu dau, Erria txikota! lemapean. Hurreko artista eta musikariak izango dira protagonista domekan, Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handian. Ibilbideak 5.6 kilometro ditu, bost gunetan zatituta.
Auzolanak garrantzi berezia izan dau Kilometroak 2014 jaiaren antolaketan; lehenengo gunean, berbarako, ekitaldi guzti-guztiak eskualdeko herritarrek prestau ditue. Bost gune atondu ditue, Ikastolan egongo da lehenengoa, San Martinen bigarrena, hondartzan beste bat, laugarrena autopistako zubipean eta azkenengoa Mendibeltzen.
Orioko eta eskualdeko herritarrez aparte, urrunago taldeak batuko dira musika eszenatokietan, esaterako, Zea Mays, Anje Duhalde, Esne Beltza eta Tania de Sousa. Betiko lez, adin guztietarako egitaraua izango da aukeran. Hondartzako gunean, hirugarrenean, egongo dira Irrien Lagunak. Giza probak eta herri kirolak Mendiobeltzen egingo ditue, bosgarren gunean. Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Rosi Lazkano eta Jon Maia bertsolariak San Martinen kantauko dabe, 15:00etatik aurrera.
Domekan batutako dirua azpiegituren mailegua ordaintzeko erabiliko dabe. Izan be, orain bost urte ikastoelak eraikin barria egin eban, gaur egun DBHko ikasleen egoitzea dana. Orioko Herri Ikastolea guraso talde batek sortu eban 1971an. Gaur egun 707 ikasle ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!