Benoit Broisaten 'Le musée imaginaire' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-10-15 11:04   Kulturea

Zemendiaren 23ra arte, Alexandra Baures komisarioak zuzenduta, Benoit Broisat artistearen Le musée imaginaire erakusketa izango da ikusgai Rekalde aretoan. Mapamundistak 2014 edizinoaren barruan, eta Bilboko Institutu Frantsesaren laguntzinoagaz aurkeztu da.

Zemendiaren 23ra arte, Alexandra Baures komisarioak zuzenduta, Benoit Broisat artistearen Le musée imaginaire erakusketa izango da ikusgai Rekalde aretoan. Mapamundistak 2014 edizinoaren barruan, eta Bilboko Institutu Frantsesaren laguntzinoagaz aurkeztu da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gonzalo Olabarria, Benoit Broisat artistea eta Alexandra Baures komisarioa aurkezpenean izan ziran.

Benoit Broisaten proiektu barriak Andre Malrauxen Le musée imaginaire (Alegiazko museoa) testutik jaso dau izenburua. Oraingoan, artistak artelan unibersalek gure gogoan ixten daben aztarnea ikertzen dau. Bilduma publiko edo pribdtu handietako artelanak dira, baina modu sinbolikoan gutako bakotxarenak be badira. Izan be, euretako bategaz alkartu ostean, oroimena gordetzen dogu, emozinoen eta gogoeten nahasketa bat, pertzepzinoari eta lekuari lotutako irudi bat. Modu horretan, bilduma ideala eregi leike gutako bakotxak, bere gustuen eta esperientziaren arabera, azaltzen dabe.

Mapamundistak 2014 edizinoa urrian eta zemendian egingo da, Iruñean. Han, Benoit Broisatek beste lan bi erakutsiko ditu; Place Franz Liszt Conde Rodezno aretoan dago, eta bideo zikloaren barruan, Bonneville proiektauko da. Benoit Broisati gehiago interetan jakoz objektuetatik abiatuta sortzen doguzan irudikapenak eta kontakizunak, objektuak eurak baino. Ikusi dituan museoetako obrak izanditu langai, eta horrekaz eregi dau bere alegiazkoa museoa deitzen dauena, objektu eta lekuen bilduma bat, hain zuzen be.

Benoit Broisat Parisen bizi da, eta bertan egiten dau behar. Modu askotako baliabideak erabilten ditu, berbarako, bideoa, instalazinoak eta marrazkiak. Erakusketa ugari izan ditu, besteak beste, Montpellier-eko Frac Languedoc-Rousillon-en, Musée d’Art Moderne de la ville de Parisen, Bartzelonako Caixa Forumen, Shangaiko Misheng Art Museumen eta Tokioko Mori Art Museumen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu