Egitarau aberatsa Bilborocken udagoienean
2014-10-15 11:28 MusikeaBarrikuntzarik nabarmena Sostenidodun alkarrizketak programea da; hilean behin, Euskal Herriko musikariak konbidauko ditue, holan artistak eta gazteak alkarregaz egongo dira esperientziak trukatzeko eta musikearen ganean berba egiteko. Besteak beste, Kepa Junkera, We Are standard, Doctor Deseo eta El Inquilino Comunista taldeetakoak egongo dira esperientzia konpartiduten.
Bilboko Bilborock aretoaren udagoieneko programazinoa aurkeztu barri dabe Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, Nora Busturia Peopleingeko arduradunak eta Kepa Junkera musikariak.
Udagoieneko programazino barria gazteei begira dago gehienbat, gazteen aldeko apustu garbia egin dogu, bilbotar gazteen gustuak, beharrizanak eta kezkak kontuan hartuko dituana, adierazo dau Sabin Anuzitak.
Programazinoak arlo nagusi bi izango ditu; batetik, sormen eta jolas-arloko formatu barriak, eta beste aldetik, musikea.
Lehenengoan, gazteek atzerriko hizkuntzetako gaitasuna hobetu ahal izango dabe, gaitasun personalak garatu eta lana topetakoo modu barriak ikasiko ditue, hainbat ekimenen bidez, besteak beste, English on Tuesdays, Learning by playing edota Job bilatzen gabilz.
English on Tuesdays ekimenean, hileko bigarren eta hirugarren martitzenetan Bilboko gazteek atzerriko gazteakaz ingelesez egiteko aukerea izango dabe. Learning by playing izenekoan, olgetan denporea emon eta bide batez motibazinoa, kontzentrazinoa, ahalegina, fideltasuna eta jolas guztietakoak diran beste balio positibo asko indartuko ditue. Eta Job bilatzen gabilz ekimenean, lanaren bilaketan konponbide indibidualak topetako bideak eskainiko jakez gazteei.
Musika arloari jagokonez, Music Experience programea abiatuko da aurten: Sostenidodun alkarrizketak, Barrutikrock, Bilbao Hiria Pop-rock Lehiaketea eta entsegu-gelak tartean dirala.
Edozelan be, barrikuntzarik nabarmena Sostenidodun alkarrizketak programea da; hilean behin, Euskal Herriko musikako artista erreferenteak konbidauko ditue, euren esperientzia eta musikaz daben ikuskerea gazteen aurrean jorratu deien; holan artistak eta gazteak alkarregaz egongo dira esperientziak trukatzeko eta musikearen ganean berba egiteko. Besteak beste, Kepa Junkera, We Are standard, Doctor Deseo eta El Inquilino Comunista taldeetakoak egongo dira esperientzia konpartiduten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!