Getxoko San Lorentzo Azokeak danetariko produktuak eskainiko ditu zapatuan

Bizkaie! 2013-08-08 11:53   Jan edanak

Getxoko San Nikolas eta Biotz Alai plazek San Lorentzo Azokea hartuko dabe zapatuan, abuztuak 10. Aurten, 46 baserritarrek hartuko dabe parte, eta danetara 52 saltoki ipiniko ditue. Azokea 10:00etan hasi eta 14:30ean amaituko da.

Getxoko San Nikolas eta Biotz Alai plazek San Lorentzo Azokea hartuko dabe zapatuan, abuztuak 10. Aurten, 46 baserritarrek hartuko dabe parte, eta danetara 52 saltoki ipiniko ditue. Azokea 10:00etan hasi eta 14:30ean amaituko da.

Barazkiak, frutea, gaztaia, ogia, pastelak, eztoa, sardaoa, txakolina, apaindurako landarak, pateak eta beste makina bat gauza izango dira ikusgai eta salgai San Lorentzo Azokan, goiz osoan. Trikitilari eta gaiteruek bertan izango dira, giroa animetako. Ganera, azokako txosnetan taloa, sagardaoa eta beste poduktu batzuk jateko aukerea eukiko dabe bisitariek.

Beste hitzordu bat be izango da zapatuan, Idiazabal jatorrizko deiturea, barazki eta landareen lehiaketea, hain zuzen be. Merkatu honetako produktuen kalidadea eta dibersoidadea biztugarri nagusiak dira bisitarientzat, eta horri esker, Getxoko San Lorentzo Bizkaiko azoka garrantzitsuenetakoa da, adierazo dabe Getxoko Udaleko iturriek. Urteotan 18.000 lagun inguru batu ditu San Lorentzo Azokeak.

Eguna amaitzeko, Biotz-Alai abesbatzak, bere izen bera daukan plazan bertan, ohiko kontzertua eskainiko dau, 20:00etan. Saioa debalde da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu