The Offspring, Berri Txarrak, The Toy Dolls eta Within Temptation, Bilboko En Vivo jaialdian
2013-08-08 11:14 MusikeaBilboko En Vivo jaialdiak zehaztu ditu daborduko kontzertuen ordurtegi eta eszenatokiak. Abuztuaren 30ean eta 31n izango da festibala, Kobetamendin. Besteak beste, ondoko taldeek joko dabe, The Offspring, Berri Txarrak, Potato, The Toy Dolls, Lendakaris Muertos eta Soziedad Alkoholikak.
Bilboko En Vivo jaialdiak zehaztu ditu daborduko kontzertuen ordurtegi eta eszenatokiak. Abuztuaren 30ean eta 31n izango da festibala, Kobetamendin.
Rivas Vaciamadrid eta Bartzelonako En Vivo jaialdiak bertan behera geratu ziranez, jaialdi horreetara joateko bonua erosi ebenek autobusak doban izango ditue Bilbora etorteko, antolatzaileek azaldu dabenez.
Barikuan, hilak 30, arrastiko seiretan zabalduko ditue ateak. Lehenengo eszenatokian, Potato, Lendakaris Muertos, Within Temptation, Berri Txarrak eta Celtas Cortos taldeek joko dabe. Kaotiko, Reincidentes, Banda Bassoti, Shikari Sound System, Guerrilla (Rage Against The Machinen omenez) eta Powerages (AC/DC-ren omenez) bandak, ostera, bigarren eszenatokian izango dira.
Zapatuan, Segismundo Toxicomano, Los Zigarros, Soziedad Alkoholika, The Offspring eta The Toy Dolls izango dira protagonista lehenengo espazioan. Eta bigarrenean, Boikot, Rulo y La Contrabanda, El Drogas, Mago De Oz, Porco Bravo eta Karkoma (Extremoduroren omenez) banden kontzertuak entzuteko aukerea eukiko dogu.
Egun biko bonua erosi ezkero, sikeran leku guztiak bete arte, Arraiz mendian ipiniko daben dobako kanpinean geratu ahal izango da. Guneak 20.000 leku daukaz. Akanpada espazioa abuztuaren 29an edegiko da, 18:00etan.
Madriletik Bilborako debaldeko autobusak abuztuaren 30ean urtengo dira, Santiago Bernabeu futbol zelaiko 0 atetik, 7:00etan. Bartzelonatik Bilborakoak, barriz, egun berean Nord geltokitik abiatuko dira, 6:00etan. Bueltea irailaren 1ean egingo dabe, 12:00etan.
Bonuak 32 euroan dagoz salgai. Argibide gehiago behar izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!