Mexiko eta Portugalgo jantza taldeak Bermeoko XXVII. Nazinoarteko Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2013-08-07 11:44   Kulturea

Bermeoko Alkartasuna jantza taldeak prest dauka Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren hogeita zazpigarren edizinoa. Bermeon bertan eta inguruko beste herri batzutan antolatu ditue saioak, Mundakan eta Busturian, esaterako.

Bermeoko Alkartasuna jantza taldeak prest dauka Nazinoarteko Folklore Jaialdiaren hogeita zazpigarren edizinoa. Bermeon bertan eta inguruko beste herri batzutan antolatu ditue saioak, Mundakan eta Busturian, esaterako. Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzinoa jaso dau jantza taldeak.

Aurreko urteetan mundu osoko taldeak etorri dira jantzan egitera, tartean, Martinika Ugartekoak, Argentinakoak, Siberiakoak, Kenyakoak eta Valentziakoak. Aurton, Alkartasunak Portugal eta Mexikoko taldeak konbidau ditu, hain zuzen be Portugalgo Gaia herriko Rancho Folclorico Nossa Senhora do Monte de Pedroso eta Mexikoko Zacatecas uriko Ballet Folclorico Gustavo Vaquera Contreras.

Zapatuan, abuztuak 10, saio berezia egingo dabe Bermeoko Artza Frontoian, 22:00etan. Sarrerea 3 euroan salduko dabe. Ikuskizuna berotzen joateko, eguerdian kalejirea egingo dabe herriko kaleetan zehar, herritarrek taldeak ikusteko, adierazo dabe antolatzaileek. Emonaldia hasi orduko, gauean, beste kalejira bat egingo dabe Lameratik eta portutik.

Jantza ikuskizuna barikuan ailegauko da Mundakara, 19:30ean; Busturira, barriz, domekan, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu