Hizkuntza gitxituei buruzko film laburrak ikusgai, Hendaiako Film Festivalen

Bizkaie! 2013-08-07 13:18   Barriak

Urriaren 17tik 19ra bitartean egingo dabe Hendaia Film Festival film laburren jaialdiaren lehenengo edizinoa. Kultura, jentarte eta hizkuntza gitxituen erakusle izango da jaialdia. Euskal Herriko eta nazinoarteko beharrak izango dira ikusgai.

170 lan aurkeztu ditue jaialdian parte hartzeko, Hendaiako Varietes zinema-aretoan egingo ditue proiekzinoak. Begirada alkarteak antolatu dau ekimena. Euska Herriko lanez aparte, AEBak, Australia, Italia, Burkina Faso eta Mexikokoak be jaso ditue.

Pelikulen emonaldiekaz batera, eztabaidak era erakusketak prestauko ditue, Sokoburuko Mendi Zola aretoan. Sortzaile, artista, kazetari eta ikasleek alkar ezagutzeko eta eztabaidatzeko aukerea izango dabe, giro goxo eta sortzailea eskainiko dauen festibal honetan, antolatzaileek jaialdiko webguneen dinoenez.

Daborduko lehiaketako epaimahaikide batzuk aukeratu ditue: Eduardo Manet zinemagile kubatarra, Silvia Vargas zinemagile klonbiarra, Christian Borde Moustic aurkezle frantsesa eta Jose Maria Lara produktore espainiarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu