Ines Bermejok egindako XVIII. BAD jaialdiaren irudiak jantzea aldarrikatu dau

Bizkaie! 2016-07-07 12:13   Kulturea

Mobiduten ez dan irudia, jantza momentu bat da Inés Bermejo euskal artisteak Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen hurrengo edizinorako aurkeztutako irudiaren oinarria.

'The program'

Karolina Almagia 2016-07-07 10:53   Zinema kritikak

Lance Amstrongen historia kontetan deusku The program izenburuko filmak, zazpi aldiz Tourreko irabazle izan zanaren prozesu kronologiko guztia.

Sopelako Udalak #Sopelastyle kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2016-07-07 08:44   Kulturea

Twitterreko erabiltzaileei zuzendutako ekimenean, Sopelan ateratako argazkiak postal bihurtzeko aukerea eskaintzen da; horretarako, parte-hartzaileek #sopelastyle hashtag-agaz etiketau beharko ditue argazkiak.

Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak eta 1978/2016 bitarteko Aste Nagusiko kartelak batzen dituan 'Bilbo jaietan' erakusketea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-07-06 13:42   Kulturea

Euskal Museoak eta Bilboko Udalak erakusketa bi aurkeztu ditue udaldirako, garagarrilaren 7an hasi eta irailaren 4ra bitartean: Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak eta 1978-2016 Aste Nagusietako kartelak.

'Bilbao Pocket', Bilboko gida barria plazan

Bizkaie! 2016-07-06 13:02   Kulturea

Aldizkaria bi hilerik behin argitaratuko da doban. Lehenengo zenbaki berezira urian eta Bizkaiko lurraldean izango diran udako planak eta proposamenak batu dira.

Batxilergoko 1.433 ikaslek egingo ditue gaurtik aurrera Unibersidadera sartzeko ezohiko probak UPV/EHUn

Bizkaie! 2016-07-06 11:05   Kulturea

Ohiko deialdian, Batxilergoko 9.663 ikasle aurkeztu ziran, eta, erreklamazinoen prozesua amaituta, % 98k gainditu eban fase orokorra.

'Mitt Baskien', Euskadiko lehenengo gida turistikoa argiratu dabe Eskandinavian

Bizkaie! 2016-07-06 09:24   Kulturea

Karavan Förlag argitaletxeak plazaratutako gideak hainbat ibilbide proponiduten ditu Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña, Biarritz eta Baiona urietatik abiatuz.

Getxoko Utopian taldeak irabazi dau Fetabi 2016 Saria

Bizkaie! 2016-07-06 08:16   Kulturea

Bilboko Antzerki Eskola Jaialdiak hamaika proposamen desbardin taularatu ditu bere bosgarren edizinoan

1,7 miloe euro Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2016-07-05 13:44   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak eta Iparraldeko Euskerearen Erakunde Publikoak 2016ko diru-laguntzen ebazpena aurkeztu dabe.

Daahoud Salim Quintet taldeak irabazi dau Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketea

Bizkaie! 2016-07-05 12:24   Musikea

Talde Lehiaketearen irabazleek 3.750 euro jaso eta CDa grabauko dabe. Ganera, gaur, garagarrilak 5, kontzertua emongo dabe barriro Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, Esperanza Spaldingen kontzertuaren aurretik.

'Zerua gris dago' albumak irabazi dau Etxepare saria

Bizkaie! 2016-07-05 10:32   Kulturea

Isaak Martínezen eta Liébana Goñiren Zerua gris dago albumak irabazi dau 2016ko Etxepare saria. Aurten, 23 lan aurkeztu dira. Album irabazlea Pamiela argitaletxeak argitaratuko dau udagoienean.

Kontuz ibili, zezenak adarrak zorrozten hasita dagoz...

Angel Dominguez 2016-07-05 09:50   Begi betegarri

'Los tremendos de Kanala', 80 urte igaro ondoren antolatutako erakusketearen protagonista

Bizkaie! 2016-07-05 09:30   Kulturea

Erakusketea Ipiña margolariaren semea dan Mikel Ipiñak eta Anton Gandariasek antolatu dabe, eta garagarrilaren 31 arte ikusgai egongo da Kanalako Gizarte Etxean.

Helena Goñik irabazi dau I. Baffest

Bizkaie! 2016-07-05 08:47   Kulturea

Argazkilari bilbotarrak Behind Blue Eyes erakusketeagaz irabazi dau hurrengo edizinorako artista konbidaduaren plazea.

Bilbao BBK Live jaialdian 100.000 lagun baino gehiago espero dira aurten

Dabi Piedra 2016-07-01 13:36   Musikea

Oraindino sarrerak geratzen dira saltzeko, baina antolatzaileak pozik dagoz, uriari onura handia ekarten deutsan jaialdia dalako. Aurtengo edizinoko kartela sendoa eta koherentea dala azpimarratu dabe.

Martxan dagoz Bilbon bizikletaz ibilten ikasteko ikastaroak

Bizkaie! 2016-07-01 12:32   Kulturea

Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Ingurumen Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntzinoagaz, antolatu ditu garagarrilaren 10era arte iraungo daben ikastaroak.

Garagarrilaren 6tik 13ra egingo da Kaleka, Lekeitioko 27. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia

Bizkaie! 2016-07-01 09:53   Kulturea

Kaleka indartuta dator, ondoko tokiko ekimen kulturalei esker: Euskal Zine Bilerea, Arropaineko Arragua, Lekittoko Deabruak, San Pedro Arrantzaleen Kofradia, Hitza, Erabil, Traola, Kiñuka, eta Lekeitioko Alkarte Errekreatiboa.

Dantza Plazetan programeak euskal jantzen lau alarde handi eskainiko ditu garagarrilean Bilbon

Bizkaie! 2016-07-01 09:04   Kulturea

Garagarrileko alardeak ondoko taldeek eskainiko ditue: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Goi-alde Dantza Taldeak (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.

'Euskara Eskura Txartela' programan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2016-07-01 08:37   Euskerea berbagai

Helduen euskalduntzea bultzatzeko asmoz sortu dabe kanpainea HABEk eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskaltegietan erabilteko txartelak garagarrilaren 22ra arte eskatu ahal izango dira.