'Mitt Baskien', Euskadiko lehenengo gida turistikoa argiratu dabe Eskandinavian

Bizkaie! 2016-07-06 09:24   Kulturea

Karavan Förlag argitaletxeak plazaratutako gideak hainbat ibilbide proponiduten ditu Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña, Biarritz eta Baiona urietatik abiatuz.

Mitt Baskien –Nire Euskal Herria- Eskandinavian argitaratzen dan Euskadiko lehenengo gida turistikoa da. Steven Ekholm-ek idatzi dau eta gure lurraldea eta gure bizimodua ezagutzeko, Karavan Förlag argitaletxeak plazaratutako gideak hainbat ibilbide proponiduten ditu Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña, Biarritz eta Baiona urietatik abiatuz.

200 orrialde baino gehiagotan zehar gidaliburuak Euskal Herria erakusten dau, argazki erakargarriez eta ikuspuntu gastronomikoak (txikiteoa, txokoak, euskal jaiak, tabernak eta jatetxeak) nabarmenduz.

Urtero 30.000 eskandinaviarrek bisitetan gaitue. Gehiengoarentzako aurkikuntza bat da eta ez bakarrik gastronomia mailan: Eskandinaviakook itsasoa, tradizinoak eta mitologia maite doguz. Horregaitik, lur honek hainbeste erakarten gaitu, ziurtatu dau idazle suediarrak. Steven Ekholm garagarrilaren hasieran Euskadin dabil. Astegoienean, Bilbo eta Donostia bisitau ostean, garagarrilaren 4an, astelehenean, Iruñean izan da.

Karavan Förlag argitaletxea Lünd unibersidadeko urian dago, Suediako hegoaldean. 2012an sortu zan. Euskadiko gidako bilduman, Madril, Mallorca, Batzelona eta Andaluziako gida turistikoak be argitaratu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu