Martxan dagoz Bilbon bizikletaz ibilten ikasteko ikastaroak

Bizkaie! 2016-07-01 12:32   Kulturea

Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Ingurumen Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntzinoagaz, antolatu ditu garagarrilaren 10era arte iraungo daben ikastaroak.

Garagarrilaren 1ean, barikuan, uriko trafikoaren artean bizikletaz ibilten ikasteko edo teknikak hobetzeko ikastaroak hasiko dira. Ordu biko ikastaroak dira, dagoeneko bizikletaz ibilten jakin arren, urigunean ibilgailu hau erabilteko segurtasunik ez dabenn personentzat. Bizikletaz modu seguruan ibiltea eta bizikletariek euren buruan konfiantzea lotzea nahi da, bai bidegorrietan, bai uriko ganerako kaleetan, euren segurtasuna, oinezkoena eta bestelako ibilgailuen gidariena ziurtatzeko.

Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Ingurumen Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntzinoagaz, antolatu ditu garagarrilaren 10era arte iraungo daben ikastaroak. Aurreko ikastaroen arrakastea ikusita (igaz 80 lagunek hartu eben parte – 53 emakumek eta 27 gizonek), antolatzaileek jarduera honi eutsi nahi izan deutsie.

Ekimen honegaz, bizikletearen erabilerea bultzatu nahi da Bilbon, uri-mobikortasunerako baliabide atsegina, hau da, espazio publikoen giza eskalea sustatzen dauena. Bizikleten mobikortasunak bizimoduaren kalidadea finkatzen dau urian. Horretarako, erabiltzaile arduratsuak behar dira, euren segurtasuna kontroletako kapaz diranak eta errespetuz jokatzen dabenak oinezkoakaz eta bestelako ibilgailuakaz.

Bosgarren aldia da egunean ordu biko iraupeneko ikastaro honeek eskaintzen dirana. Talde bakotxa gehienez hamar lagunek osotuko dabe eta probatxu bat egin beharko dabe aurretiaz, bizikletaz zeozelan moldatzen dirala erakusteko.

Ikastaroetan honakoak azpimarratuko dira, besteak beste: kalean modu egokian kokatzea zirkulazinorako, seinaleen eta beste erabiltzaile batzuekaz komuniketako teknikak, zirkulazinoa bidegorrietan eta bidegorririk ez daben kaleetan, zirkulazinoa bidegurutzeetan eta biribilguneetako biretan eta zirkuletea eta aurreratzeak egitea trafiko handia dagoanean.

Izena emoteko epea (Udalaren informazio-telefonoa: 010 edo 944 010 010) zabalik dago eta eskarian azaldu egin beharko da norbere bizikleteagaz ala Bilboko Udalak itxitako bategaz hartu nahi dan parte.


Ikastaroen ganeko informazinoa:
 
• Gitxieneko edadea: 18 urte.
• Iraupena: ordu bi.
• Prezioa: dobakoa.
• Batzeko lekua: Itsas Museoko zelaigunea. Praktikak Deustuko kaleetan egingo dira.
• Izena ematea: Udalaren informazino-telefonoan: 010 edo 944 010 010.
• Norbere bizikletea eroand aiteke edota Udalak itxitakoa erabili.
• Plaza mugatuak: Gitxienez 6 persona/Gehienez 10.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu