'The program'

Karolina Almagia 2016-07-07 10:53   Zinema kritikak

Lance Amstrongen historia kontetan deusku The program izenburuko filmak, zazpi aldiz Tourreko irabazle izan zanaren prozesu kronologiko guztia.

- Zuzendaria: Stephen Frears.

- Gidoia: John Hodge.

- Aktoreak: Ben Foster, Chris O'Dowd, Jesse Plemons, Guillaume Canet, Lee Pace, Dustin Hoffman, Denis Ménochet...

- Produktorak:  Working Title Films / StudioCanal.

- Generoa: txirrindularitzea.

- Herrialdea: Erresuma Batua/Frantzia.

- Iraupena: 103 min.

- Balorazinoa: 3/5

Lance Amstrongen historia kontetan deusku The program izenburuko filmak, zazpi aldiz Tourreko irabazle izan zanaren prozesu kronologiko guztia: lehenengo lasterketak, gaixotasuna, garaipenak eta, amaitzeko, drogen bidez irabazi ebala Amstrogek berak egindako autorpena Oprah Winfreyen telebista programan.

Hasierako irudiek kutsu oso horia dabe: lasterketetan izandako erorketa edo jauskera gogor eta larriak, jatsiera bildurgarriak, abiadura bizi-biziko urteerak... Baina, zorionez, tonu hori alboan itxi eta aurrerago narrazinoa nahiko interesgarria subertetan da. Gizarte honek dauen ikuskizunaren beharrak nora eroaten dauen kirola argi ixten dau film honek.

Egia esan, Ben Foster ez dago oso konbentzigarri zeregin horretan, ezta mediku italiarrarena egiten dauen aktorea be. Hobeto dagoz bigarren mailako personaiak.

Gainera, Stephen Frearsek ez dau ezelako gupidarik txirindulari amerikarragaz; tranpati eta guzurti hutsa legez aurkezteaz gan, despota, insolidario, iluminau eta manipulatzaile legez agertzen jaku. Gaiztoegi, akaso?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu