Bertoko Produktuen Udako Azokea egingo dabe zapatuan Bermeon

Bizkaie! 2016-08-03 12:09   Kulturea

Piper berdea izango da aurtengo edizinoko protagonistea. Azoka solidarioa izango da, hazur muina emotearen aldeko taldekoak han izango dira eta.

Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdirako 84 film aukeratu ditue

Bizkaie! 2016-08-03 08:51   Zinemea

Urriaren 13tik 20ra bitartean egingo da jaialdiaren 8. edizinoa, KCD alkarteak antolatuta. Gai sozialak, aniztasuna eta alkartasuna lantzen dituen pelikulak erakutsiko dira.

Bilboko Itsas Museoaren bildumea ezagutzeko gida digitala sortu dabe

Bizkaie! 2016-08-02 09:25   Kulturea

Telefonoa edo tableta erabilita, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko bisitariek bildumearen barri zehatzagoa jaso ahal izango dabe, baita informazino grafikoa be. Aplikazinoa dobakoa da.

Jaietan erasoei aurre egiteko Beldur Barik proiektuagaz 39 udalerrik bat egin dabe

Bizkaie! 2016-08-02 08:36   Kulturea

Emakundek martxan ipinitako ekimena da, jaiguneetan indarkeria sexistea gitxitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko 39 udalerrik bat egin dabe Beldur Barik guneagaz, tartean Bilbok, Donostiak eta Gasteizek.

Historiaurreko eta Erdi Aroko arrastoak topau ditue Torrentejoko aztarnategian

Bizkaie! 2016-08-02 13:26   Kulturea

Euskal Herriko Unibersidadearen Kultura Paisaien eta Ondarearen Ikertaldea dabil Torrentejon (Araba) indusketak egiten. Hirugarren kanpainea izan da aurtengoa.

Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-08-02 12:23   Euskerea berbagai

Gasteizko Andra Maria Zuriaren jaiak laster hasiko dirala eta, euskalgintzako eragileek kanpainea aurkeztu dabe. Jaietan, eta urte osoan, euskeraz bizitzeko nahia adierazoten dau dekalogoak.

Eraso sexisten kontrako kanpainako irudia aurkeztu dabe, Bilboko Aste Nagusirako

Bizkaie! 2016-08-01 12:00   Kulturea

Marijaia da irudi horretako protagonistea. Leloa argia izatea nahi izan dau Bilboko Udalak: Ez beti da ez.

Bilboko Joker liburu-dendeari saria emon deutso Espainiako Kultura Ministerioak

Bizkaie! 2016-08-01 10:14   Kulturea

Kalidadezko liburu-dendak nabarmentzeko eta alkargune kultural bihurtu daitezan, igaz hasi zan Kultura Ministerioa zigiluak banatzen. Bilboko Joker komiki-dendea Bizkaian izendapena lortzen lehenengoa da.

Euskaltzaindiak Gasteizko toponimiaren 5. liburukia ipini dau interneten

Bizkaie! 2016-08-01 13:18   Euskerea berbagai

Urte hasikeran aurkeztu eban Euskaltzaindiak Gasteizko Toponimia V (Arratzua I) ikerlana eta dagoeneko nahi daben guztien eskura dago sarean.

Hainbat estilotako bost kontzertu, Bermeoko Musika Astean

Bizkaie! 2016-07-28 10:34   Musikea

Abuztuaren 1etik 5era egingo dan Musika Astean, Alos Quartet, Bilbo Sax Quartet, Carlos Goikoetxea, Patricia Kraus eta Bermeoko Abesbatza izango dira protagonista.

Txina astindu dauen euskal sukaldaria

Zigor Aldama 2016-07-28 12:24   Bidaide

Buruan nerabilen afari bat antolatzeko asmoa, hainbat sukaldarigaz eta mundu gastronomikotik kanpoko jenteagaz. Zentzumen guztietako esperientzia izan behar zan, artea eta musikea batuta. Willy Trullasegaz -Txinan arrakasta handiena lortu daben sukaldarietako bategaz- berba egin eta Pop Secret jaio zan, dino Pol Garcia sukaldariak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Igiriñaoko baseleizan San Inazio eguneko mezea egingo dabe domekan

Bizkaie! 2016-07-29 12:00   Kulturea

Gorbeiaren magalean dago Igiriñaoko katedral naturala. Ohitureari kasu eginaz, garagarrilaren 31n meza berezia egingo dabe han, hildako artzainak eta mendizaleak gogoan.

Gerediagako foru zelaia egunero bisitau ahal izango da

Bizkaie! 2016-07-29 09:47

Informazino panelak ipini ditue Abadiñoko Gerediagako Batzar Etxearen inguruko lurretan, foru zelaiaren garrantzi historikoa erakusteko. Egunero zabalduko dabe eremua.

ABAO-OLBEren eta Bilbao Arte Portuaren programazinoak batera sustatuko ditue aurtengo denporaldian

Bizkaie! 2016-07-29 08:44   Musikea

Kontzertu handien zikloa preparau dau Bilbao Arte Portua erakundeak 2016-17 denporaldirako. ABAO-OLBE alkarteak, urtero legez, opera eskaintza zabala dakar. Publikoa erakarteko, batera jardungo dabe.

Omako basoa ezagutzeko bisitaldi gidatuak hasiko dira barikuan

Bizkaie! 2016-07-28 09:27   Kulturea

Garagarrilaren 29tik abuztuaren 21era bitarteko bariku, zapatu eta domeketan antolatuko ditu bisitaldiak Bizkaiko Foru Aldundiak.

Bilboko Arte Ederren Museoko egunik jentetsuena izan zan atzokoa

Bizkaie! 2016-07-28 08:42   Kulturea

Eskultura hiperrealistearen ganeko erakusketeak bisitari ugari erakarri ditu egunotan. Atzo, eguaztena, 5.600, Arte Ederren Museoaren historiako kopururik handiena.

Bermeok, Gernika-Lumok eta Mundakak bat egin dabe, 50 plan turistiko eskaintzeko

Bizkaie! 2016-07-27 12:52   Kulturea

Igaz hasitako ekimenari jarraipena emonaz, Busturialdeko hiru turismo bulegoek bat egin dabe aurtengo udan, eskualdeko eskaintza guztia modu bateratu eta praktikoan eskaintzeko.

Donostiako Jazzaldiak 175.000 entzule izan ditu, sekula baino gehiago

Bizkaie! 2016-07-27 10:59   Musikea

Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak arrakastatsutzat jo dau aurtengo edizinoa, bai musikarien kalidadearen aldetik eta baita jentearen erantzunagaitik be.

Kale antzerkia izango da egunero Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2016-07-27 08:32   Kulturea

Aurreko urteetan legez, aurten be dobako kale antzerki emonaldien zikloa antolatu dau Bilboko Udalak, abuztuaren 21etik 29ra, umeei zein helduei zuzendutako programazinoagaz. Arriaga antzokiaren aurrean eta Gas plazan izango dira ikuskizunak.