David Aja nazinoarteko artisteak egin dau Getxoko 15. Komiki Azokearen kartela

Bizkaie! 2016-07-27 09:19   Kulturea

Azokea zemendiaren 18tik 20ra egingo da Areetako Geltokiaren Plazan. Antolatzaileek aurreratu dabenez, David Aja komikigile espainiarraren kartela aukeratu dabe 15. edizino honetarako.

Uda honetan be, makina bat sexu eraso. Ez ete dogu eboluzionauko?

Markues 2016-07-27 10:18   Begi betegarri

Jazza ekarriko dau Guggenheim Museoak Bilboko Aste Nagusira

Bizkaie! 2016-07-26 12:01

Abuztuaren 23tik 26ra, BBK Jazz Guggenheim Gauak programeak hartuko dau museoko atrioa. Bertara hurreratzen diran entzuleek, kontzertuez disfrutetako, erakusketak ikusteko eta trago bana edateko aukerea eukiko dabe.

Administrazinoen adostasuna lortu dau Euskaltzaindiak, hiztegi juridiko-parlamentarioaren proiekturako

Bizkaie! 2016-07-26 10:12   Euskerea berbagai

Gasteizen egindako bilkuran, oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioaren azken aurrerapenak aztertu ditu Euskaltzaindiak. 1.700 berba jasoko ditu eta baliabide informatikoen bidez argitaratuko da.

Jaurlaritzea, EEP eta Euskarabidea lankidetzan, Inkesta Soziolinguistikoaren harira

Bizkaie! 2016-07-26 08:43   Euskerea berbagai

Euskerearen sustapenaz arduratzen diran erakunde publiko nagusiek euren arteko lankidetzan sakondu dabela nabarmendu dabe, VI. Inkesta Soziolinguistikoaren aurkezpenean.

Irati Iciar: 'Hausnartu eta ausartzeko gune dira Udako Ikastaroak'

Bizkaie! 2016-07-23 09:03   Barriketan

UEUren Udako Ikastaroen arduraduna

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Matteo Imbruno organisteak emongo deutso hasierea aurtengo Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor zikloari

Bizkaie! 2016-07-22 09:33   Musikea

Kontzertu zikloa garagarrilaren 23an, Gautegiz Arteagako Andra Mari eleizan hasiko da, 20:30ean. Matteo Imbruno italiarrak, besteak beste, Gaetano Valery eta Antonio Vivaldiren piezak joko ditu.

Bilbao Barrikuntza Garage - Bilboko Barrikuntza Zentroa sortu dabe

Bizkaie! 2016-07-22 09:17   Kulturea

Zentroak proiektuak garatzen nahiz jardunean dagozan konpainiak edo start-up barriak jagoten lagunduko dau barrikuntza digitalaren esparruan.

UPV/EHUko Zientzia Parkeak ateak zabaldu ditu Leioan

Bizkaie! 2016-07-22 08:54   Kulturea

Unibersidadea, enpresea eta zientzia buztartzen dituan Euskadiko lehenengo zientzia parkea da

Aurten itsasora jaurti daben teila sutean kaltetutako Bermeoko udaletxekoa izan da

Bizkaie! 2016-07-22 08:26   Kulturea

Bermeoko Udalak Izaro ugartearen ipar-ekialderantz dagozan mugak adierazo ditu gaur eta, horretarako, alkateak teila botako dau honakoa esanez: Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak.

Euskal Herria Museoak 'Etxetik at. Diáspora Vasca' erakusketea zabalduko dau

Bizkaie! 2016-07-21 13:27   Kulturea

Aurten 25 urte beteko dituan Euskal Herria Museoak Euskal Diasporearen inguruko erakusketea zabalduko dau gaur, hilak 21, arratsaldeko 18:00retan.

Azkue Fundazinoak euskal jantzen ganeko Soka aplikazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2016-07-21 12:39   Kulturea

Aplikazinoa Azkue Fundazinoaren eta Euskal Kultur Erakundearen arteko alkarlanean garatutako euskal jantzearen mediazino eta transmisino proiektu orokorrean kokatzen da.

Trengintza Hiztegi espezializatua aurkeztu dabe euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez

Bizkaie! 2016-07-21 09:51   Euskerea berbagai

Hiztegiak trenaren arloko 4.830 kontzeptu batzen ditu, 15 alorretan sailkatuta, eta Interneten konsultau daiteke dagoeneko hemen. 

Bizkaia Zubiak 123. urteurrena ospatzeko jarduerak atondu ditu garagarrilaren 28rako

Bizkaie! 2016-07-21 08:30   Kulturea

Bizkaia Zubiaren 123. urteurrena eta Munduko Ondare izentapenaren hamargarrena ospatzeko jarduerak izango dira.

Euskadi aitzindari bisitariei wifia doban eskaintzen

Bizkaie! 2016-07-20 13:31   Kulturea

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskaltelek abian jarritako ekimenari esker, Euskadira heltzen diran persona guztiek wifi zerbitzua doban izango dabe bost egunez.

Finantza arloan euskerearen erabilerea areagotzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2016-07-20 12:18   Euskerea berbagai

UEMAko erispideakaz bat egin, eta herri horreetan dituen bulegoetan euskerea lehenetsiko dabe Laboral Kutxak eta Kutxabankek.

BAD Jaialdiak Volmir Cordero, Igor & Moreno edo Albert Quesada lako artista eta konpainien lanak eskainiko ditu

Bizkaie! 2016-07-20 09:36   Kulturea

Jaialdia urriaren 20tik 29ra izango da, eta Lurrak zirku garaikide ikuskizunaren aretorako bersinoaren aurre-estreinaldia be jasoko dau urriaren 28an, Campos Antzokian.

Bilboko Arte Eder Museoak ateak zabaldu ditu 41 egunetan greban egon ostean

Bizkaie! 2016-07-20 08:37   Kulturea

Arte Eder Museoan garagarrilak 20tik irailaren 26ra bitartean ikusi ahal izango da Eskultura hiperrealista 1973-2016 erakusketea.

'Denporea' ardatz hartuta dator X. Getxophoto

Bizkaie! 2016-07-19 13:40   Kulturea

X. Getxophotok, Bilboko Euskal Museoaren kolaborazinoagaz, lehen euskal emakume argazkilariari omenaldi bat eskainiko deutso, hau da, Eulalia Abaitua bilbotarrari (1853-1943).

Sigourney Weaverrek jasoko dau 64. Donostia Zinemaldiaren Donostia saria

Bizkaie! 2016-07-19 12:53   Zinemea

Donostia sariak 30 urte beteko dituan edizino honetan, hogeigarren aldia izango da emakumezko aktore batek saria jasoten dauena.