Foruan agertutako motrailu erromatarra ikusgai dago Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2015-08-10 11:54

Foruko indusketa arkeologikoetan agertutako tresna hori K.o. I. edo II. mendekoa da. Urriaren 4ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan ikusi ahal izango da, Bilboko Mallonako Galtzadetako eraikinean. Izan be, museoaren biltegian gordeta euki dabe piezea, Bizkaian agertutako beste pieza arkeologiko askogaz batera. Behin zaharbarrituta, motrailua argitara atara dabe.

Ontzi edo katilu klase bat da motrailua. Arkeologoen ustez, sukaldeko lanean erabilten zan batez be, iturri klasikoetan arakatuta jakin ahal izan dabenez. Hartara, motrailu hori agertu izana, Bizkai aldeko sukaldaritza ohituren aldaketearen seinalea da, erromatarrak etorri ziranekoa. Sukaldeko beste pieza batzuk be agertu dira Foruako aztarnategian, motrailutik hurre. Motrailua, zehazki, Ana Martinez arkeologoak topau eban, 1992an.

Piezeak hiru ezaugarri nagusi daukaz: batetik, ertz biribila, eskuakaz ondo hartzeko egokia; bestetik, kanala ertzetako baten, likidoak hobeto botetako; hirugarrenik, barruko hormea latza dala aitatu behar da. Horreek ezaugarriak aintzat hartuta, eta estratigrafia be kontuan hartuta, adituek ondorioztau dabe piezea K.o. I. edo II. mendekoa dala. Ontzia apurtuta agertu zan eta museoko kontserbazino atalean zaharbarritu dabe.

Motrailua publikoak ikusteko moduan ipini dabe Arkeologi Museoan eta bertan egongo da, urriaren 4ra arte behintzat. Ganera, zapatu eta domeketan bisita monografikoak egingo dira. Zapatuetan, 13:15 eta 17:15ean; domeketan, 13:15ean. Piezea ikusteaz aparte, fabrikazino prozesua eta testuinguru historikoa azalduko dira bisita monografikoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu