Gene Wilder aktorea hil da

Bizkaie! 2016-08-30 09:33   Zinemea

Birritan izan zan Wilder Oscar sarietarako hautagai: Los productores (1969) filman egindako bigarren mailako aktore onenaren kategorian eta El jovencito Frankenstein (1975) filman egindako kogidoilari lanagaitik.

Alberto Zerain arabarrak Manaslu igoteko ahalegina egingo dau

Bizkaie! 2016-08-30 09:19   Kulturea

Zortzi zortzimilako igonda daukaz Alberto Zerainek eta bederatzigarrenaren bila doa Himalayara. Ondo bidean, urriaren erdi partean heldu nahi dau Manasluko tontorrera.

Sei urtetik beherakoentzat Bilbobus doban

Bizkaie! 2016-08-30 08:43   Kulturea

Bilboko Udalak 6 urtetik beherakoentzat Bilbobus doban izatea erabagi dau. Orain arte 4 urtetik beherakoentzat izan da.

Euskaltegietan izena emoteko kanpainea aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2016-08-29 13:14   Euskerea berbagai

Bilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak bat egin dabe, kanpaina koloretsu baten bidez herritarrak euskerea ikastera animetako.

Lehiaketa gastromikoak eta Hiri Krosa, Bilboko Konparsen ekitaldi jentetsuenak

Dabi Piedra 2016-08-29 12:51   Kulturea

Aste Nagusiaren balorazinoa egiteko orduan, gizarteak eraso matxistei emondako erantzuna azpimarratu dabe konparsek. Jaiaren etorkizuna itsasadarrean dagoala dinoe.

Kepa Junkerak eta Xabi Aburruzagak euren proiektu barriak aurkeztuko ditue Folk Getxo Jaialdian

Bizkaie! 2016-08-29 11:12   Musikea

Irailaren 1etik 4ra egingo dan jaialdiak 12 saio eta hainbat jarduera hartuko ditu Areetan eta Erromon.

Miloe bat lagun baino gehiagok parte hartu dabe Udalaren Aste Nagusiko ekitaldietan

Bizkaie! 2016-08-29 10:02   Kulturea

Kontzertuek arrakasta handia izan dabela dino Bilboko Udalak, jaiak amaitu osteko lehenengo balorazinoan. Alderik ilunena eraso sexistak izan dira.

Zuhatzan amaitu da 19. Bertso Udalekuak ekimena

Bizkaie! 2016-08-29 09:53   Bertsolaritzea

Azken txandan, 53 altxor egon dira Arabako ugartean kontu kantari pedalotan, piraguan, surfean, arraunean, bela ontzian zein frontoian: 47 ume eta 6 hezitzaile.

Garilak 26 taldearen azkenak gaur Irlandan

Bizkaie! 2016-08-29 09:36   Musikea

Azken hitzordua bikotxa izango da gaur, hilak 29, Derryko Sandino's eta Peaddar O´Donell aretoetan.

Zinema musikea Donostian, EOS, SGAE eta Zinemaldiaren eskutik

Bizkaie! 2016-08-29 09:17   Musikea

Kontzertuan Alatriste (Agustín Díaz Yanes), Mi gran noche (Álex de la Iglesia), Lobos de Arga (Juan Martínez  Moreno), El ladrón de sueños (Ángel Alonso), Libertarias (Vicente Aranda) eta La pelota vasca (Julio Medem) filmen soinu banden suiteak zein moldaketak eskainiko ditue.

Zinemirak sekula baino euskal produkzino gehiago aurkeztuko ditu aurten

Bizkaie! 2016-08-29 08:29   Zinemea

Euskal Herrian produzidutako 17 film batuko ditu sail horrek, Donostiako Zinemaldiak azaldu dauenez, tartean Irizar saria irabazteko zortzi hautagaiak. Zinemira Saria Ramon Bareari emongo deutsie.

Ethan Hawkek jasoko dau 64. Zinemaldiko Donostia saria

Bizkaie! 2016-08-29 08:23   Zinemea

Aktorea lautan izan da Oscar sarietarako hautagai. Irailaren 17an jasoko dau bere lan-ibilbide bikaina omentzen dauen Donostia Saria; ondoren, haren azken filmaren emanaldia egingo da The Magnificent Seven.

Kanpaia saria irabazi dau Hontzak konparseak

Bizkaie! 2016-08-25 08:54   Kulturea

Bilboko Aste Nagusian dekorazino dotoreena daukan konparseari emoten jako sari hori. Txosnarik txarrenaren Eulia saria, ostera, Moskotarrakek jaso dau.

Sail ofizialeko beste bost film aurkeztu ditu Donostiako Zinemaldiak

Bizkaie! 2016-08-25 10:44   Zinemea

Baltasar Kormákur, Feng Xiaogang, Lee Sang-il, Bartosz M. Kowalski eta Emiliano Torres zuzendarien lanak Urrezko Maskorra irabazteko hautagai izango dira.

Udako suteak, batzuen interes ezkutuen ondorio?

Markues 2016-08-24 13:40   Begi betegarri

Oiartzun herri-musikearen erdigune izango da hiru egunez

Bizkaie! 2016-08-24 09:32   Musikea

Gaztelako, Portugalgo eta Euskal Herriko musikariak batuko dira Oiartzungo Soinuenean, irailaren 2tik 4ra, Donostia 2016ren Elkarrizketak egitasmoaren barruan.

Maren Ade-ren 'Toni Erdmann' filmak irabazi dau aurtengo FIPRESCI saria

Bizkaie! 2016-08-24 08:40   Zinemea

Zinema Kritikarien Nazinoarteko Alkarteak pelikula hori izentau dau urteko onena, eta Donostiako Zinemaldian jasoko dau saria.

Festikale jaialdia, abuztuaren 25etik 28ra Zuian eta Zigoitian

Bizkaie! 2016-08-23 10:16   Kulturea

Kaleko arteen nazinoarteko jaialdi horren hirugarren edizinoa izango da aurtengoa. Bost ikuskizun eroango ditu Festikalek Zuiara eta Zigoitira.

Euskal idazle batek egonaldia egingo dau Irlandan, Beste Hitzak proiektuaren barruan

Bizkaie! 2016-08-23 08:48   Kulturea

Donostia 2016k eta Donostia Kulturak deialdia zabaldu dabe, Irlandan zortzi asteko egonaldia egiteko. Beste Hitzak egitasmoaren lehenengo edizinoan Eslovenian izan zan Ekaitz Goienetxea.