Nork irabaziko ete dau buruz buruko pelota txapelketea?

2016-05-19 07:00
 
 

| Emoitzak

'El rey tuerto'

Karolina Almagia 2016-05-25 08:51   Zinema kritikak

Antzezlan arrakastatsu batean oinarritua, film honek estereotipo jakin batzuen satirea, komedia azidoa be izan nahi dau, gure gizartearen parabola erdi-zoroa izan nahi dau. Asmo handiko filma, baina ezer gitxi lortzen dauena.

Blas de Oteroren omenezko poesia jardunaldiak egingo ditue Bilbon

Bizkaie! 2016-05-25 08:26   Kulturea

Ehun urte bete dira aurten, Blas de Otero idazle bilbotarraren jaiotzatik. Ekitaldi ugari antolatu ditue mendeurrenaren harira. Esaterako, maiatzaren 30etik bagilaren 4ra, literatura topaketea egingo dabe Bizkaiko uriburuko Bidebarrieta liburutegian.

Elebideren sorreratik hona, ia laukoiztu egin da kasu kopurua

Bizkaie! 2016-05-24 16:19   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Herri Administrazinoetan Hizkuntzea Normalizetako zuzendari Joseba Lozanok Elebideren 2015eko memoria aurkeztu dabe gaur Parlamentuan, Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol Batzordean. Agerraldia sailak berak eskatuta egin da.

Bilbao 700 Fundazinoaren '365 Jazz Bilbao Matine' zikloa Joshua Edelmanek edegiko dau

Bizkaie! 2016-05-24 13:51   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak 365 Jazz Bilbao Matinée ziklo barriari ekingo deutso El Jazz en la vida de todos kontzertuaren bidez, Joshua Edelmanen eskutik. Hurrengo domekan, maiatzaren 29an, 12:30ean, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan ziklo honetako lehenengo kontzertua izango da.

'K2. Zerua ikutzen' filma Bilbon ikusgai Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-05-24 12:45   Zinemea

Proiekzinoa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, bihar, hilak 25, euskerazko azpi-tituluak izango dituan jatorrizko bersinoan eta eguenean, barriz, gaztelaniazko azpi-tituluak izango dituan jatorrizko bersinoan. Sarrereak 3,70 euroko prezioa izango dau.

Louise Bourgeois artisteari eskainitako instalazinoa, zapatura arte Bilboko Arriaga plazan

Dabi Piedra 2016-05-27 11:43   Kulturea

Guggenheim Museoaren ekimenez, kutxa baltz berezi bat ipini dabe Arriaga antzokiaren aurreko plazan. Barruan, bideo-instalazino batek Louise Bourgeois sortzailearen obrea eta bere bizitzako pasarteak erakusten deutsez sartzen diranei. Barikuan eta zapatuan egongo da instalazinoa Arriagan eta doban bisitau ahal izango da. Irailera arte Guggenheimen dagoan erakusketearen osogarri da ekimen hau.

'Bilbao You Week', bideo-jokoen eta You Tube sare sozialean edukiak sortzearen zale diranen lehenengo topaketea

Bizkaie! 2016-05-25 10:34   Kulturea

Gazteria eta Kirol Sailak, lau youtuber eta gamerregaz batera (Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saúl Mayorga) sustatutako ekimena da, interneteko sare sozialik handienean edukiak sortzeaz eztabaidatzeko.

Mikel Laboaren inguruko webgune bat martxan ipini dabe

Bizkaie! 2016-05-24 08:32   Musikea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUren Laboa Katedreak ipini dabe martxan webgune barria, kantari donostiarraren ibilbidea eta ekarpenak erakusteko. Mikel Laboaren diskografia eta biografia zabal bat ipini ditue publikoaren eskura, baita hedabideetan agertutako artikuluak be.

Alaia Martinek ipiniko deutso txapela Eskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazleari

Bizkaie! 2016-05-24 09:52   Bertsolaritzea

Asteburuon Arabako, Bizkaiko eta Iparraldeko finalak jokatuta, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finaleko parte-hartzaileen zerrendea osotu da. Bagilaren 4an Ereñotzun jokatuko dan azken saio horretan, Alaia Martin Gipuzkoako finalisteak jantziko deutso txapela irabazleari, Bertsozale Alkarteak jakin eragin dauenez.

Ikusi dozuez tabako pakete barriak???

Angel Dominguez 2016-05-23 16:40   Begi betegarri

Europako arau barriaren arabera, aurrerantzean tabako paketearen % 65 hartuko dabe ohar eta argazki bildurgarriek

Antzerki, jantza eta musikalik onenak Arriaga Antzokiaren urtearen amaierara arteko programazinoan

Bizkaie! 2016-05-23 15:45   Kulturea

Arriaga Antzokian arte eszeniko guztiek dabe lekua, baina abuztutik abendura bitartean antzerki programazinoa nabarmendu behar da beste guztien gainetik, antzezlan handiak eta lehen mailako artistak etorriko diralako. Kasu batzuetan, erabateko estreinaldiak izango dira, berbarako, irailaren 15etik 18ra bitartean karteldegian egongo dan Claudio Tolcachirrek zuzendutako La Mentira.

Leioako Umore Azokan 38.000 ikusle egon dira

Bizkaie! 2016-05-23 15:26   Kulturea

Eguenetik domekara bitartean egin da Leioako Umore Azokea eta antolatzaileek balorazino positiboa egin dabe. Publikoaren harrera onaz ganera, jarduera profesionala egon dala nabarmendu dabe. Epaimahaiak, Vendaval, Philo & Jole eta Larruaren proposamenak saritu ditu.

Bilboko Azkuna Zentroak 'Prototipoak', formatu artistiko barrien nazinoarteko topaketea hartuko dau

Bizkaie! 2016-05-25 16:23   Kulturea

Azkuna Zentroak Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau maiatzaren 25etik 28ra arte, Prototipoak izenburuagaz. Topaketa honek 3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketea programeari jarraipena emon nahi deutso.

Labayruk lankidetza hitzarmena sinatu dau Jaurlaritzeagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz

Dabi Piedra 2016-05-23 12:18   Kulturea

Akordioaren arabera, hurrengo lau urteetan lanean segidu ahal izateko laguntzinoa emongo deutsie Eusko Jaurlaritzeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Labayru Fundazinoari. Euskerearen ikerketan, normalizazinoan eta zabalkundean erakunde estrategikoa da Labayru, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduaren esanetan.

Ken Loach zuzendariak jaso dau Canneseko zinemaldiko Urrezko Palmea

Bizkaie! 2016-05-23 13:29   Zinemea

Krisi ekonomikoaren eraginez sufriduten dagozanak gogoan hartu ditu Ken Loachek Frantzian, Canneseko zinema jaialdi entzutetsuko sari nagusia jasoteko ekitaldian. I, Daniel Blake filmari esker irabazi dau Urrezko Palmea.

Txaber Altubek jantzi dau txapela Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan

Bizkaie! 2016-05-23 08:51   Bertsolaritzea

Txaber Altubek jantzi dau txapela, Unai Mendiburugaz buruz burukoa jokatuta. Txaber Altube txapeldunari Iratxe Ibarra Foruria bertsolariak jantzi deutso Txapela. Urte askoan izan da Ibarra bertso eskolako irakasle, eta eskolartekoan be behar handia egindakoa da.

Bertsolaritzea ardatz hartuta ikerketa kontratu bi izango dira aurten

Bizkaie! 2016-05-26 08:45   Bertsolaritzea

Ikerketa kontratuen deialdiak zein proiektu sarienak bertsolaritzeari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko asmoa dabe. Batera zein bestera eskariak egiteko epea irailaren 12an amaituko da.

Malen Amenabar irabazle, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko azken saioan

Bizkaie! 2016-05-23 08:21   Bertsolaritzea

Getxoko Fadura kiroldegian jokatu da Udabarriko Faseko azken kanporaketea eta, giro ederrean jokatutako saioan, Malen Amenabar larrabetzuarrak lortu ditu punturik gehien. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udagoieneko Fasean parte hartuko daben 30 bertsolariak nortzuk diran erabagita dago.