Gitxi falta da V. Xilaba Bertsulari Xapelketea hasteko

Bizkaie! 2016-09-13 08:52   Bertsolaritzea

Aurtengo Xilaba txapelketearen lemea Heldu direlako ondotik! da, Mattin bertsulariaren omenez.

Hamabost bertsularik hartuko dabe parte Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketan. Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasi eta bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu ostean Baionan izango da finala zemendiaren 12an.

Xapelketearen aurkezpena Senpereko Larraldea etxean izan da Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak alkarteko lehendakaria eta Marikarmen Albizu, Bertsularien Lagunak alkarteko eragilea, bertan zirala.

Hiru sailkapen fasetan banatuko da xapelketea: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.

Kanporaketa bi jokatuko dira. Hamabi bertsulari lehiatuko dira fase honetan. Sei (6) bertsularik parte hartuko dabe saio bakotxean.

Kanporaketetan, Xilaba 4. xapelketako hiru (3) lehenak (Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, eta Odei Barroso) ez dabe parte hartuko.

Saioak holan antolatu dira: Zozketa bat egin da fase honetan parte hartuko daben hamabi (12) bertsulariakaz, ikusteko bakotxak ze kanporaketan kantauko dauen. Holan taldeak osotuta geratu dira.

Lau (4) Finalaurreko jokatuko dira. Hamabi (12) bertsulari lehiatuko dira fase honetan, eta bakotxak saio bitan kantauko dau.

Xilaba 4. xapelketako hiru (3) lehen sailkatuak (Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, eta Odei Barroso) eta Kanporaketa saioetatik puntuazino altuena lortzen daben bederatzi (9) izango dira finalaurrekoetan parte hartuko daben hamabi (12) bertsulariak.

Zozketea egin da Sustrai Colinak finalaurreko lehen faseko zein saiotan kantauko dauen jakiteko. Horren arabera erabagi da finalerdietan zuzenean sailkatuak diran beste bi bertsulariak (Maddalen Arzallus eta Odei Barroso) non kantauko daben.

Zozketearen ondoren, Finalaurreko lehen faseko bi saioak holan geratu dira:

Sustrai Colinaren saioan, Odei Barroso, eta kanporaketetan puntuaren arabera, bigarrena, laugarrena, seigarrena eta zortzigarrena egin dabenak.

Maddalen Arzallusen saioan kantauko dabe kanporaketetan puntuaren arabera, lehena, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena egin dabenak.  

Urriaren 22an, lehen faseko finalaurreko bi lehen saioak kontuan hartura, Baigorriko lehena, Izturitzeko bigarrena, eta puntuaketa orokorrean lehen, hirugarren, bosgarren, eta zazpigarren geratzen diranak.

Urriaren 29an, lehen faseko finalerdietako bi lehen saioak kontuan hartura, Izturitzeko lehena, Baigorriko bigarrena, eta puntuaketa orokorrean bigarren, laugarren, seigarren eta zortzigarren geratzen diranak.

Finalaurreko fasetik sailkatuko diran sei (6) bertsularigaz jokatuko da: Bertsulari bakotxak finalaurreko bietan ateratako puntuen batuketeaegin ondoren, puntuazino altuena daben sei (6) bertsulariak sailkatuko dira.

Sei (6) bertsularigaz emongo jako hasierea jardunari. Puntu gehien metatu daben bertsulari biek buruz burukoa jokatu ondoren, final osoko batuketeak erabagiko dau nor dan xapelduna.

Kontuak kontu, irailaren 24an, Donibane Lohizuneko Ravel aretoan jokatuko da V. Xilaba Xapelketako lehenengo saioa, 17:00etan; kantauko daben bertsulariak: Amets Arzallus, Egoitz Zelaia, Kerman Diaz, Miren Artetxe, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu