Badator VII. Ja! Bilbao, Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia
2016-09-12 16:50 KultureaUmorearen legenda batek, John Cleesek, Monty Phyton mitikoen kide ezagunenak, jasoko dau BBK Ja! Bilbao 2016 Saria erabat umorera bideratuta izan dauen ibilbide profesionala autortuz.
VII. Ja! Bilbao, Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiaren programazioak 14 ekitaldi izango ditu, eta baita euren aparteko datak izango dituen bina erakusketa eta lehiaketa. Ekitaldi eta erakusketa guztietarako sarrerea dobakoa izango da. Horreetako batzuetarako, egun batzuk lehenago, jagokon gunean, eskuragarri egongo dan konbidapena eskatuko da.
Umorearen legenda batek, John Cleesek, Monty Phyton mitikoen kide ezagunenak, jasoko dau BBK Ja! Bilbao 2016 Saria erabat umorera bideratuta izan dauen ibilbide profesionala autortuz. Saria 20.000 eurokoa da. Saria emoteko ekitaldia urriaren 8an izango da Campos Elíseos Antzokian, eta bertan Rubén Amónek alkarrizketea egingo deutso John Cleesi ikus-entzuleen aurrean.
Zabalgunea Eraikinean Max Panóptica 1973-2016 erakusketa zabala bisitau ahal izango da irailaren 28tik urriaren 23ra. Erakusketan, egile ezagunaren obra grafiko guztia, ‘underground’ garaitik, El Boscon inspirauta dagoan eta Pradoko Museoak agindu deutson azken laneraino, ikusi ahal izango da. Max Panóptica erakusketea, egileak berak, Bilboko Metroaren Abandoko eta Moyuako geltokien atarietan erakusteko egindako aukeraketeagaz osotuko da. Max berak bere erakusketearen ganeko berbaldia eskainiko du Zabalgunea Eraikinean.
Ja! Bilbao 2016 jaialdiak gai monografikorik ez dauen arren, aurtengai ofiziosoa izango dau, zuzentasun politikoa umore librearen lotura legez, hain zuzen be, hainbat ekitalditan egongo baita, John Cleeserengandik berarengandik hasita. John Cleesek bere ardurea erakutsi dau komunikabideetan, edozein kritika satiriko zorrotz ankertzat hartu eta gaitzetsi edo zigortu egiten dalako. Bere eretxiz, hori umorearen funtsaren eta hedapenaren kontrakoa da. Elvira Lindok, bere aldetik, zuzentasun nekagarri horri buruz egingo dau berba, jaialdirako berariaz atondu dauen Emakume desegokia bakarrizketan.
Patricio Pron-ek eta Adam Soboczynski-k bertudearen bizioa izango dabe ardatz, jatorriz poloniarra dan eta alemanez idazten dauen egilearen liburuan oinarrituta.
Marta Sanz, Edu Galán eta Manuel Rodríguez Rivero, barriz, umoreagaz ezinbestean lotutako gaia izango dabe berbagai: Satirea. Joaquín Reyesek eta Ernesto Sevillak zuzentasunetik urrun egoten jarraitzen dabela erakutsiko dabe, La hora chanante eta Muchachada Nui saioetan erakusten eben umore aluzinogenoa ikuskatzean. Beste alde batetik, Guillermo Altaresek, Brújula eleberriari esker azken Goncourt Saria irabazi dauen Mathias Enard alkarrizketatuko dau, liburu horren gaztelaniazko bersinoaren edizinoa dala eta. Mercedes Cebriánek, Instrumental. Memorias de música, medicina y locura liburua eta pianoagaz eskaintzen dituan kontzertu birtuoso eta informalakaitik ezagun egin dan James Rhodes alkarrizketatuko dau. Horrezaz gan, musikariak zenbait musika pieza eskainiko ditu zuzenean. Trikitixa eta poesixa Kepa Junkeraren musikearen eta Miren Agur Meaberen poesiaren arteko fusinoa da.
Shakespeareren eta Cervantesen urtean, Ja! Bilbaok mendeurren horri buruzko ekitaldia egin nahi izan dau, jaialdiaren gaian oinarrituta. Gaian adituak diran Francisco Ricok eta Luis Alberto de Cuencak Umorea Cervantesengan eta Shakespearengan gaiari buruz egingo dabe berba.
Pilar Adón, Jon Bilbao eta Sara Mesa, maltzurra dana ikustean umore berezia erakusten daben hiru idazle dira. Umore maltzurra barriketaldian, euren lanetan eta gustoko dituen beste egile batzuenean dagoan umore horri buruz berba egingo dabe.
Rosa María Calafek eta Javier Revertek mundu osotik bidaiatu dabe, eta hainbat aldiz, umorez aurre egin beharreko zailtasunak topau ditue; Umorearekin maletan ekitaldian hori guztia jorratuko dabe.
Jaialdiko bigarren erakusketea René Maltêten Humour! izango da. 2000. urtean hil zan argazkilari frantses bikain horrek eguneroko bizitzan jaso zituan argazkien aukeraketea izango da. BBK Aretoan egongo da ikusgai irailaren 29tik urriaren 8ra.
Besta alde batetik, dagoeneko finkoa bilakatu dan -ren umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak atalaz Imanol Uribe euskal zuzendaria arduratuko da aurten.
Umorezko sekuentzia txarrenak atalean, Félix Linaresek eta Juan Basek, zinemako sekuentzia txarrenen euren aukeraketaz egingo dabe berba jentearen aurrean.
Azken buruan, Jaialdiko jarduerak lehiaketa barri bigaz osotuko dira: Umorezko Argazkien lehiakeeta eta Ezkutuko personaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!