EH Sona jaialdiak euskal musikea ezagutzera emongo dau Katalunian
2015-09-30 10:22 MusikeaEuskal doinuak Bartzelonara eroaten dituan ekimenak 18. edizinoa beteko dau aurten. Urriaren 30etik zemendiaren 27ra egingo dabe EH Sona jaialdia. Bertoko musika-talde eta bakarlariak ez eze, euskal gastronomia eta ohiturak be eroango ditue Kataluniara. Besteak beste, Oskorri egongo da EH Sonan, despedidako birearen barruan.
Shakespeareren heriotzearen 400. urteurrena hiru hizkuntzako antzezlan bategaz gogoratuko dau Arriaga Antzokiak
2015-09-29 17:09 KultureaDatorren urtean 400 urte datoz William Shakespeare idazle ingeles ezaguna hil zala. Efemeridea aprobetxauta, Bilboko Arriaga Antzokiak antzezlan berezi bat eroango dau oholtzara apirilean, 2016ko udabarriko programazinoko hitzordurik garrantzitsuenetako bat izan daiten. Hain zuzen be, Uda gau bateko ametsa, Shakespeareren lan ospetsuenetako bat antzeztuko dabe, baina hiru hizkuntzatan: Ingelesez, gaztelaniaz eta euskeraz. Pablo Viar da moldaketa horren zuzendaria.
Shanghai kalidadeko sukaldaritzearen erdigune
2015-09-29 15:49 BidaideDaniel Negreira, Euskadin sukaldaritza ikasketak egin eta Shangháira heldu aurretik, Taiwanen trebatutako kozineru galiziarrak dinoanez, Espainiako sukaldaritzeak munduan indarrik ez badauka edo irudi eskasa badauka espainiar enpresarioena eurena da errua sustraiei, jatorriari eta euren filosofiari ez deutsielako behar besteko baliorik emoten.
Aitzol Aramaioren alaitasuna Marabilli Festibalaren hirugarren ekitaldira eroango dabe urri hasieran
2015-09-29 14:57 kulturbizEkitaldiz lepo dator Marabilli Sormen Festibala Ondarroara, igaz egindako etenak emondako indar barriagaz. Aitzol Aramaio (1971-2011) zinegile ondarrutarra gogoan euki eta haren izakereagaz bat datorren topaketa kultural herrikoia egitea da asmoa. Urriaren 1etik 4ra, kontzertuak, errezitaldiak, zinemea eta abar egongo dira. Herritarrek herritarrentzako modu boluntarioan egindako lana dala adierazo dabe antolatzaileek eta ondarrutar zein kanpokoak disfrutetera deitu ditue.
Goenaga eta Garañoren 'Loreak' euskerazko filma Oscar sarietarako hautagai izango da
2015-09-29 14:25 BarriakHistorian lehenengo aldiz, euskerazko pelikula bat Oscarretarako hautagai izango da. Espainia ordezkatzeko, hiru filmen artean aukeratu behar izan dau Espainiako Zinema Akademiak eta tartean egon da Loreak. Aurre-aukeraketa horretan Joxe Mari Goenagaren eta Jon Garañoren filma agertzea lorpen handia izan da euskerazko zinemagintzarako eta, beraz, zer esanik ez Oscar sarietarako Espainiaren ordezkari bihurtzea.
Musikea, ikuskizunak eta proiekzinoak egongo dira urriaren 9tik 14ra, Bermeoko Mareak jaialdian
2015-09-29 11:53 MusikeaAurten lehenengoz antolatuko dabe Mareak jaialdia Bermeon, urriaren 9tik 14ra. Batez be, kontzertu musikalak dagoz egitarauan, baina bestelako ekintzak be programau ditue, esate baterako, ipuin kontalariak eta proiekzinoak. Guztira, sei ekitaldi. Bermeoko areto, kulturgune eta museoetan izango dira ikuskizunak eta kontzertuetako bat Aita Guria baleontzian izango da.
Kataluniako independentzia bai, ez, Mas bai, ez, hauteskunde orokorrak aurerratu bai, ez, hau bai hau kaosa...
2015-09-29 10:48 Begi betegarriUrriaren 2an aurkeztuko dau 2ZIO taldeak disko barria
2015-09-29 10:46 MusikeaRap erako musikea egiten dabil 2ZIO hirukotea 2010etik eta euren ibilbidean beste pausu bat egin dabe orain. Bideak izeneko diskoa plazaratu dabe eta urriaren 2an, barikua, aurkeztuko dabe Donibane Lohizuneko kontzertuan. Gero, Donapaleu, Bilbo, Iruñea, Tolosa eta beste leku askotan joko dabe. Euskerea eta rapa buztartzea da euren helburu nagusia.
Ahotsenea gunearen izen-emotea urriaren 1ean zabalduko da
2015-09-28 18:36 KultureaAurten sormen-lan bat plazaratu daben sortzaileek urriaren 1etik aurrera izango dabe aukerea Ahotsenea gunean izena emoteko. Durangoko Azokako ganerako espazioetarako irailaren 21ean edegi eben izena emoteko aukerea, eta, oraingoan, Ahotsenearen txandea helduko da.
Bilboko Azkuna Zentroan Zinemaldian aurrestreinautako film selekzino bat proiektauko da
2015-09-28 15:09 BarriakLaugarren urtez jarraian, Azkuna Zentroa Donostia Zinemaldian izan diran film selekzino bat ikusteko aukerea emongo dauen lehen zentroa izango da. Irailaren 28tik urriaren 4ra, zinemazaleek Zinemaldiko sail desbardinetako zazpi film ikusi ahal izango ditue. Espainian oraindino ikusi ez diran filmak eta Donostiako Zinemaldiaren 63. edizinoan estrenautako filmak dira.
Joan Mari Torrealdaik jasoko dau Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria
2015-09-28 13:56 KultureaJoan Mari Torrealdai Nabea (Forua, 1942) soziologo, idazle eta euskalzaleak Eusko Ikaskuntzaren gorazarrea jasoko dau, aurtengo Manuel Lekuona Sariaren bidez. Euskerearen eta euskal kulturearen alde Torrealdaik egindako lana goraipatu dau epaimahaiak eta gizarteari ekarpen nabarmena egin deutsala azpimarratu. Saria emoteko ekitaldi ofiziala 2016aren hasieran izango da.
Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea Altzustan jokatuko da zapatuan
2015-09-28 12:51Zeanuriko udalerrian dagozan zazpi kofradietako ordezkariek neurtuko ditue indarrak zapatuan, urriak 3, Altzustako bolatokian, auzo horretako San Migel jaien barruan. Taldeka jokatzen da txapelketa hori eta, beraz, kofradia bakotxak lau bolariko moltsoa aurkeztuko dau. Bola jokoa Arratiako ohitura zaharra da eta bultzadea emon nahi deutsie, galdu ez daiten.
Egitarau oparoa Arriaga Antzokian, urteko azkanengo hiruhilekoan
2015-09-28 11:16 KultureaAntzerkia, musikea eta jantzea dakarz, betiko legez, Arriaga Antzokiak urteko azkanengo hiru hileetarako. Oskorriren agurraren lekuko izango da Bilboko antzokia eta horrezaz gan, Kreditua eta Etxekoak euskerazko antzezlanak egongo dira. Ana Belen, Carmen Machi, Tristan Ulloa eta beste artista ezagun asko be oholtzan egongo dira euren obrakaz. Emilio Sagiren La corte del faraon Arriagara bueltan izango da, uri askotan arrakastea euki eta gero.
Txomin L. Aramaio: 'Aitzolek egin eban moduan, geu be ahalegintzen gara jarrera positiboari eusten beti'
2015-09-28 11:12 BarriketanMarabilli Festibaleko antolakuntzakoa
Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' eta Beñat Lizaso nagusitu dira Azpeitia eta Lasarte-Oriako saioetan
2015-09-28 10:29 BertsolaritzeaAstegoienean jokatutako final zortzirenetan, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Beñat Lizaso sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako final laurenetarako.
'Sparrows' filmak jaso dau Urrezko Maskorra Donostian
2015-09-28 10:15 ZinemeaRunar Runarsson zuzendari islandiarraren Sparrows izan da, epaimahaiaren ustez, Donostiako Zinemaldiko filmik onena. Zapatu gauean ospatutako galan, Urrezko Maskorra jaso eban nerabe baten gorabeherei buruzko pelikula horrek. Amama filmak ez dau sari nagusia eskuratzerik euki, kiniela batzuetan agertu arren; halandabe, Asier Altunaren lanak Irizar Saria irabazi dau.
Unamunoren omenezko eguna ospatuko dau Bilboko Udalak martitzenean
2015-09-25 15:16Urtero legez, Miguel de Unamuno gogoan izango dau Bilboko Udalak aurten. Irailaren 29an, 151 urte beteko dira idazle bilbotar ezaguna jaio zala. Egun horretan, lora-eskaintzea egingo deutso Udalak eta Bidebarrieta Kulturgunean berbaldia egongo da. Aurten, Unamunoren eta Jorge Oteizaren lanek daukien erlazinoa aztertuko da, Juan Arana Cobos filosofoagaz.
Atzerriko Euskal Etxeetako 15 gaztek parte hartuko dabe datozan egunotan Gaztemundu programan
2015-09-25 13:59Aste bi inguru egingo ditue Euskal Herrian diasporako 15 gazteek, Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen dauen Gaztemundu programearen bidez. Kultur erakundeen kudeaketearen ganeko formakuntzea jasoko dabe eta Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrean parte hartuko dabe. Ganera, euskal gizartea hurreagotik ezagutzeko aukerea eukiko dabe.
Develop Film Market ikus-entzunezko merkaduari buruzko topaketea urrian Bilbon
2015-09-25 12:40Mondragon korporazinoagaz lotutako Bilbao Berrikuntza Faktoriak antolatu dau lehenengo aldiz profesionalentzako topaketa hori, Eiken klusterraren laguntzinoagaz. Bilbon egingo dabe urriaren 2an. Bertan, Euskal Herriko zinemagintzearen eta ikus-entzunezkoen munduko eragileek parte hartu ahal izango dabe. Antolatzaileek azaldu dabenez, topaketa hori urtean lautan egiteko asmoa daukie, filmen eta ikus-entzunezkoen merkadu sendoa sortzeko helburuagaz.
VI. Esaera Zaharren Txapelketea irailaren 26an Plentzian
2015-09-25 12:29 BertsolaritzeaSei liburu baino, maisu on bat hobe lemapean, atsotitz edota esaera zaharren jaialdi honetan parte hartzen daben taldeek 60 esaera zahar ezagutu eta buruz ikasi behar izango ditue, Oihana Perea eta Unai Iturriaga konbidautako bertsolarien kantuek zein esaerari erreferentzia egiten deutsien asmetako.
























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...