Amets Arzallusek irabazi dau Xilaba txapelketako lehenengo kanporaketea
2016-09-26 08:47 BertsolaritzeaDonibane Lohizunekoa izan da aurtengo Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako bertsolari txapelketako lehenengo saioa. Amets Arzallus Euskal Herriko gaur egungo txapeldunak irabazi dau kanporaketea.
Ravel aretoan 140 bertsozale batu dira Xilabako lehenengo saioa entzuteko. Oholtzan, ostera, sei bertsolari izan dira, Pantxika Solorzano gai-emolearen aginduetara. Amets Arzallusek lortu dau punturik gehien, 399,5. Hortaz, Amets Arzallusek itzulera bikaina izan dau Xilaba txapelketan (aurreko edizinoan, 2014an, ez eban parte hartu).
Bigarren lekua Miren Artetxerentzat izan da. Saioko irabazlea urrun geratu jako Artetxeri, 363 puntu batu ditu eta, baina hirugarren lekua be nahiko atzean itxi dau. Izan be, Ramuntxo Christyri 331,5 puntu emon deutsiez epaileek. Laugarren lekua Nahia Sascorentzat izan da (327 puntu), bosgarren Egoitz Zelaia izan da (320,5) eta seigarren Kerman Diaz (301).
Hurrengo saioa Müskildin jokatuko da, urriaren 1ean, arratsaldeko 5etan. Honeek izango dira oholtzan: Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xumai Murua. Gai-jartzailea Xan Alkhat izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!