Zortzi blogari gazte Rioko Olinpiar Jokuetara joango dira, Gazte Aukeraren eta Basque Team-en eskutik

Bizkaie! 2015-10-14 13:02

Gazte Olimpic Team lehiaketearen bidez, zortzi gaztek 2016ko Olinpiar Jokuak bertatik bertara ezagutu eta handik informazinoa bialtzeko aukerea izango dabe. BAT Basque Team fundazinoak eta Gazte Aukera atariak antolatutako ekimena da, gazteek teknologia barrien bidez disfrutau daien Rio de Janeiroko kirol ekitaldi erraldoia.

Danetariko ikuskizunak urriaren 23ra arte, Santutxuko Udaltegi barrian

Bizkaie! 2015-10-14 12:06

Bilboko Udalak auzo-etxe edo udaltegi barria inaugurau dau asteon, Santutxu auzoko herritarrei zerbitzua emoteko. Orain arte, Txurdinagako Udaltegira joan behar izan dabe auzotarrek. Remigio Gandasegi kaleko auzo-etxe barriari hasiera bikaina emoteko, jarduera moltsoa eratu dabe, urriaren 14tik 23ra arte. Berbaldiak, zinemea, magia, kontzertuak eta abar programau ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Olatu erraldoien munduko surflari onenak lehiatuko dira Punta Galea Challengeren hamargarren edizinoan

Bizkaie! 2015-10-14 11:16

Beste behin Punta Galean egingo da Olatu Handien Munduko Zirkuituaren Europako proba bakarra. Lehiaketan 24 surflarik hartuko dabe parte, horreen artean zerrendako hamabi onenak, eta jardunaldi bakarrean egingo da. Era horretan, urriaren 15etik zezeilaren 28ra bitarteko denpo tartea ezarri dabe, eguraldiaren baldintzak kontuan hartuta, gitxienez 6-7 metroko olatuak sortzen diran eguna hautatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ahoskerearen inguruko jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak urriaren 23an Donostian

Bizkaie! 2015-10-14 10:20   Euskerea berbagai

Jardunaldiaren helburua ahoskerearen ganeko gogoetea egitea izango da. Euskera batuak ahoskera estandarrik behar ete dauen, euskalkiek ahozko batuaren alboan ze leku bete behar daben eta beste galdera asko ipiniko dira mahai ganean. Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordearen ekimenez antolatu da jardunaldia, urriaren 23an, eta batzorde horrek preparautako txostena aurkezteko be erabiliko da.

Durangoko Azokan boluntario izateko aukerea eukiko dabe herritarrek

Bizkaie! 2015-10-13 17:08   Kulturea

Lehenengo aldiz, nahi daben herritarrek boluntario lan egin ahal izango dabe Durangoko Azokan. Lan administratiboa, komunikazinokoa, teknikoa eta abar egin ahal izango dira, bakotxaren ezagutzen arabera. Herritarrei Durangoko Azokea barru-barrutik ezagutzeko aukerea emon nahi jake eta, bide batez, azokearen antolakuntzeari bultzadatxua emon. Urriaren 31ra arte emon leiteke izena.

Arteak hartuko dau Bilbo asteburuan, Bilbao Art District-en eskutik

Dabi Piedra 2015-10-13 14:44   Kulturea

Hirugarren urtez, Bilboko arte galeriek atea zabalduko deutsie herritar guztiei, Bilbao Art District ekimenaren bidez. Museo, unibersidade, ostalari, merkatari eta erakunde publikoen laguntzinoagaz, arteari eskainitako asteburua eratu dabe urriaren 16 eta 17rako eta udagoienean galerietan egongo diran erakusketak aurkeztuko ditue. Berbaldiak, bisitaldi gidatuak, tailerrak eta abar be antolatu ditue.

Bilboko Guggenheim Museoak gazteentzako jarduerak antolatu ditu, 18. urteurrenean

Bizkaie! 2015-10-13 12:52

Hileon berton, 18 urte beteko ditu Bilboko Guggenheim Museoak. 1997ko urriaren 18an inaugurau zan Frank Gehryk diseinautako museoa eta, harrezkero, titaniozko eraikinak miloeka bisitariren arretea erakarri dau. Urteurrena ospatzeko, urrian ekitaldi ugari antolatu ditue Guggenheimen, bereziki gazteei zuzenduta. Street Art tailerra, muralak, proiekzinoak eta abar egongo dira.

Diasporako eta bertoko bertsolariak kantuan, eguaztenean Villabonan

Bizkaie! 2015-10-13 11:58   Bertsolaritzea

Saio berezia eratu dabe urriaren 14an Villabonako Subijana Etxean, Bertsozale Elkartearen eta Mintzola fundazinoaren egoitzan. Izan be, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañagaz batera, Martin Goicoetchea eta Johnny Curutchet Amerikako euskaldunak be oholtzan egongo dira. Holan, diasporako bertsolariakaz hartu-emona estutu ahal izango da. Egunotan, beste hainbat jardueratan be parte hartzen dabilz ordezkari euskal-amerikarrak.

González Sinde zuzendariak jasoko dau Simone de Beauvoir saria XX. Zinemakumeak jaialdian

Bizkaie! 2015-10-13 11:11   Barriak

Emakume zuzendarien Zinemakumeak gara! jaialdiaren XX. edizinoa gaur, urriaren 13an hasi eta 17ra bitartean izango dogu Bilboko BBK Salan. Mundu osoan sariak jaso dituen film luze eta laburren erakustaldiak, mahai-inguruak eta omenaldiak be ez dira faltako.

Bizkaiko zazpi museo bisitetako aukerea emoten dau Bost Txartelak

Bizkaie! 2015-10-13 10:42   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak atara dau Bost Txartela, zazpi museo eta erakusketa-areto bi nahi beste bidar erabilteko aukerea emoteko. Kanpainea orain hasi dabe eta txartelak zezeilera arte erabili ahal izango dira. Honeek dira museoak: Bilboko Arkeologi Museoa, Muskizeko El Pobal burdinolea, Balmasedako La Encartada fabrika-museoa, Gernikako Euskal Herria museoa, Bermeoko Arrantzaleen museoa, Kortezubiko Santimamiñe kobazuloa eta Bakioko Txakolingunea. Ondare eta Rekalde aretoetarako be balio dau.

Felix Zubia eta Jokin Uranga zuzenean final laurenetara

Bizkaie! 2015-10-13 10:14   Bertsolaritzea

Arrasaten eta Andoainen jokatu dira astegoienean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirenak. Felix Zubiak irabazi dau Arrasatekoa eta Jokin Urangak Andoaingo saio; biak zuzenean sailkatu dira final laurenetarako. Astegoien bateko atsedenaldia hartuta, urriaren 24an hasiko dira final laurenetako saioak Urretxu-Zumarragan eta zemendiaren 8an amaituko, Eskoriatzan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Federico Leon, Cecilia Bengolea edo Txileko Teatro Errante Konpainia lako nazinoarteko artistak XVII. Bad Jaialdian

Bizkaie! 2015-10-09 15:31   Kulturea

Bilboko Udalak antolatutako jaialdia urriaren 21ean hasi eta zemendiaren 1era arte izango da, dagoeneko ohikoak diran BilbaoArte, La Merced, Errekalde Aretoa, La Fundición, Muelle 3, Bilborock eta Garabia Zawp eszenatokietan. BAD-ek hogei konpainia ingururen azken lanak ekarriko ditu Bilbora, horreen artean erabateko zortzi estreinaldi eta Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango diran lau lan.

Leioako Umore Azokarako proposamen artistikoak bialtzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-10-09 15:29   Kulturea

Maiatzean egingo da, urtero legez, Leioako Umore Azokea, kale antzerkiari eta aire zabaleko arte eszenikoei eskainitako hitzordua. 2016ko ekitaldian parte hartu nahi daben konpainiek izena emon leikee, zemendiaren 15era bitartean. Ondoren, zuzendaritzeak aukeraketea egingo dau, maiatzean Leioan izango diran obrak zeintzuk izango diran erabagiteko.

Juan Jose Alvarezek urriaren 13an jasoko dau Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Bizkaie! 2015-10-09 12:53   Kulturea

Juan Jose Alvarez Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Nazinoarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak datorren martitzenean, urriaren 13an, jasoko dau  Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2015eko saria.

Unibersidade arteko euskerazko IV. eztabaida ligea martxan

Bizkaie! 2015-10-09 10:37   jardunaldiak

Barikuan, urriak 9, goizeko 9:00etan hasita, abian jarriko da unibersidade arteko euskerazko IV. eztabaida ligea. Aurreko saioak Euskal Herriko Unibersidadearen Letren Fakultatean egingo dira eta finala, barriz, Euskal Parlamentuaren egoitzan.

Bermistorian egingo dabe urriaren 15etik 18ra

Bizkaie! 2015-10-09 10:29

Antxinako sasoietara salto egingo dau Bermeok Bermistorian jardunaldien 11. ekitaldian. Bermeoko Udalak aurreratu dauenez, berbaldi bategaz hasiko da egitaraua, urriaren 15ean, eguena, eta asteburuan Erdi Aroko azokea egongo da herriko kaleetan. Animazinoa, tailerrak eta jolasak be egongo dira, urriaren 18ra arte. Zapatuan mozorrotuta joateko eskatu deutsie bermeotar eta bisitari guztiei.

Hizkuntza eskubideak, Poziktibityko bideo barriko protagonista

Bizkaie1 2015-10-09 02:00   Euskerea berbagai

Nahi izatea Poziktibity da lelopean, hirugarren bideo honetan hizkuntza eskubideen gaia da jorratu dana. Administrazinoaren aurrean, herritarrak eskubidea dauka berak nahi dauen hizkuntza ofizialean artatua izateko.

Joshua Edelman eta Ledian Molaren emonaldiagaz hasiko da barikuan Bilbon 'Poltsiko Musika' egitasmoa

Bizkaie! 2015-10-08 18:17   Musikea

New Yorkeko eta Habanako erritmoak buztartzen dituan Joshua Edelmanenen eta Ledian Molaren doinuakaz hasiko da Poltsiko Musika egitasmoa Bilbon bariku honetan, urriaren 9an. Bilboko Udalak antolatutako zikloaren hamaikagarren edizinoa da, eta hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da bere helburua, bertako taldeen edo Bilbon bizi diran kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Bertsolaritzaren ikerketea bultzatzeko proiektu-sariak emon ditu Mintzola Fundazinoak

Bizkaie! 2015-10-08 17:17   Bertsolaritzea

Mikel Laboa katedreagaz batera antolatzen dau deialdia Mintzola Fundazinoak, bertsolaritzearen inguruko ikerketea bultzatzeko. Hiru sari emon ditue eta, holan, beste horrenbeste ikerlan egin ahal izango dira. Irudia, umeen sormen prozesuak eta denporan bertsoaren saltoa, horreexek proiektu bakotxeko gai nagusiak. Deialdi honetako ikerketa-kontratua, ostera, emon barik geratu da.