Udagoieneko Ostera 2016 zemendiaren 5ean hasiko da

Bizkaie! 2016-11-02 13:14   Musikea

Aurten Lurrak ikuskizuna, Korrontzi taldea, Ken Zazpi, Anje Duhalde, Niko Etxart, Willis Drummond eta Inoren Ero Ni izango dira zirkuitu honetan.

Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo eta gehiago Bartzelonan izango dira Euskal Herria Sona! jaialdian

Bizkaie! 2016-11-02 12:43   Musikea

Zemendiaren 4an hasiko da aurtengo Euskal Herria Sona!, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen euskal musika jaialdia.

Myroslav Latyk ukrainiarrari emon deutsie Bilbao Web Festeko Urrezko Otsoa

Bizkaie! 2016-11-02 10:14   Zinemea

Websailik onenaren Zidarrezko Otsoa, bestalde, Ren: The girl with the mark britainiarrak irabazi dau.

Arabako La Leze gaztantadegiko gaztaia da Euskal Herriko Artzai Gaztai onena

Bizkaie! 2016-11-02 09:34   Jan edanak

Artzai Gaztai Alkarteak antolatzen dauen lehiaketan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 40 gaztaigilek parte hartu dabe danetara, aurrez euren lurraldeko kanporaketetan sailkatu ondoren.

Sustrai Colinak irabazi dau Larresoron jokatutako Xilaba Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan

Bizkaie! 2016-11-02 08:47   Bertsolaritzea

Seikote honek kantauko dau Baionako Laugan, zemendiaren 12an ospatuko dan finalean: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua.

Ibon Ajuriagojeaskoa nagusi Leioako kanporaketan

Bizkaie! 2016-11-02 08:36   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan egoteko txartela lortu eban Ajuriagojeaskoak, Leioan jokatutako saioko lan onari esker.

Otamendi eta Arriolabengoa sailkatu dira 2017ko Arabako txapelketarako

Bizkaie! 2016-11-02 08:17   Bertsolaritzea

Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu dira astegoienean Maeztun eta Lantziegon jokatutako 1. eta 2. kanporaketetan.

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzeak beste lau urtez jarduteko Osoko Bilkurearen konfiantzea jaso dau

Bizkaie! 2016-10-28 13:44   Kulturea

Akademia modernoa eta hurrekoa behar dau euskereak, eta horreek dira gure etorkizuneko asmoak: erabiltzailearengandik gertu egon, Akademiaren etxeko ateak gizarte guztiari zabaldu, zorrotz jokatu eta gure zerbitzu bokazinoa areagotu, esan dau Andres Urrutiak.

'Zeozer desbardina egiteko gogotik' sortutako diskoa dakar Su Ta Garrek

Dabi Piedra 2016-10-28 13:18   Musikea

Ohiko estilotik urtenda, kanta leun eta lasaiak daukaz Su Ta Gar-en Maitasunari pasioa diskoak. Euren disko intimoena dala dinoe.

Kanpoko ohiturak geureganatzen...

Angel Dominguez 2016-10-28 13:15

Zeanurik eta Ubidek bazkalekuen inguruko bakea barriztauko dabe

Bizkaie! 2016-10-28 09:20   Kulturea

Udalbatzen batzarra eta Larreen Mankomunidadearen X. Zeharkaldia urri bigarrenaren 29an egingo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Itzal zaunka' disko-liburu ilustradua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-10-28 08:06   Kulturea

Antton Olariagaren marrazkiak, Harkaitz Canoren testua eta Jexuxmai Lopetegiren musikea daukaz argitalpen barriak.

Liburu zahar eta aukerakoen azokea Bilbon, urriaren 28tik zemendiaren 13ra

Bizkaie! 2016-10-27 13:31   Kulturea

Bilboko Arenalean 42 erakusmahai ipiniko ditue. Ohiko dendetan ez dagozan liburuak topetako aukera bikaina da, antolatzaileen esanetan.

'Egunero alkarregaz' lelopean, Mungian egingo dabe 2017ko Ikastolen Ibilaldia

Bizkaie! 2016-10-27 12:26   Euskerea berbagai

Larramendi Ikastolearen 50. urteurrena ospatuko dabe Ibilaldian, maiatzaren 28an. Bost hamarkadako lanaren ondarea jaso eta Mungiara eta inguruko herrietara zabaldu gura dabe.

'Zerbait ari da gertatzen, hor' Txuma Murugarrenen disko barria plazan

Bizkaie! 2016-10-27 09:17   Musikea

Txumaren ezaugarri izan dan melodia bazterrean itxi eta disko lakatza, heldua, entzunaldi bat baino gehiago behar dituana sortu dau.

Biba gune kultural barria sortu dabe Bilboko Erronda kalean

Bizkaie! 2016-10-27 08:51   Kulturea

Sortzaile hasibarriei eta euskal kultureari lekua egiteko ipini dabe martxan proiektua. Inaugurazinoa, gaur 20:00etan.

'33 ezkil' liburua plazaratu dau Miren Gorrotxategik

Bizkaie! 2016-10-27 08:10   Kulturea

Augustin Zubikarai saria jaso eban 2015ean eta horri esker idatzi dau 33 ezkil (Elkar). Azpeitiarraren lehenengo nobelea da thriller erako istorio hori.

Ipar Euskal Herriak leku berezia izango dau Durangoko Azokan

Bizkaie! 2016-10-26 13:50   Kulturea

Christine Etchevers lapurtarrak egin dau aurtengo edizinoko kartela. Edade eta gustu guztietako jenteari Durangoko Azokara joateko deia egin deutse Gerediagako Nerea Mujikak.

Emakumeak protagonista Lekeitioko 39. Euskal Zine Bileran

Bizkaie! 2016-10-26 13:32   Zinemea

40. edizioari begira, sail barriak eta dirulaguntzino gehiago lortu nahi dira. Edu Barinaga, ETBko zuzendariak adierazi duenez, Euskal Zine Bilereagaz alkarlanean hasiak dira hurrengo urterako.