Bilboko Udal Liburutegi Sareak Emakumearen Eguna ospatuko dau Bidebarrietan zineforuma eskainiz
2015-03-02 13:18Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailagaz alkarlanean, Bidebarrietako Liburutegiak, helduei zuzendutako zineforum saioa jasoko dau eguaztenean, martiaren 4an, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Eskainiko dan lehenengo lana, Manuela Moreno zuzendariaren Camas izango da, eta ondoren, Céline Telerman zinemagilearen ¿Por qué las mujeres queremos más? film luzea.
Irati Urrestarazu: 'Unibersidadetik urtetean, zer egin ez jakite horrek bultzatu ginduzan Okela sortzera'
2015-03-02 10:33 BarriketanOkela Sormen Lantegiaren sortzaileetako bat
Zabalik dago Kimuak 2015 egitasmoan izena emoteko epea
2015-03-02 10:19 ZinemeaEuskal film laburren sustapena eta banaketea helburu dituan Kimuak egitasmoaren 2015ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 2an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egongo da zabalik.
Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiko finalaurrekoa
2015-03-02 09:51 BertsolaritzeaZigoitiko Kultur Etxeko aretoan, 90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako 5. finalaurrekoa. Bigarren sailkatu zan Iñaki Viñaspre (339), hirugarren Felipe Zelaieta (318), laugarren peru Abarrategi (316,5), bosgarren Oier Arbina (288,5) eta seigarren Asier Rubio (276,5).
Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. liburukia aurkeztu dabe Gasteizen
2015-02-27 15:32 kulturbizGasteizen, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. liburukia aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Aurrekoak lez, EHHAren liburuki barria Laboral Kutxaren babesagaz argitaratu dau Akademiak. Seigarren liburukiak aditz morfologia lantzen dau eta gehien erabilten diran aditzaren forma jokatuak aztertzen ditu. Liburuagaz batera, edukia PDF formatuan jasoten dauen CD-ROM bat kaleratu dabe.
Noa Lur Trio taldeak 'Badakit' lehen lana aurkeztuko dau 365 Jazz Bilbao zikloan
2015-02-27 14:42 MusikeaNoa Lur Trio taldeak kontzertu bana emongo dau barikuan eta zapatuan, zezeilaren 27an eta 28an, Bilbao 700 Fundazinoaren 365 Jazz Bilbao egitarauan, gaueko 23:00etatik aurrera. Saioak Bilboko Hesperia hotelean izango dira.
Seul, ekonomia kolaboratiboaren munduko uriburu (I)
2015-02-27 14:03 BidaideKontzeptua ez da barria: Mendeetan zehar gizarte tradizionalaren oinarria izan da konpartidutea. Antxina lana, objektuak eta jatekoa konpartiduten zan, izan be, poomasi (eskulanaren trukea) eta dure (nekazarien kooperatibea) lako berbak heldu dira gaur egunera arte.
Niki de Saint Phalleren ibilbide osoa ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan
2015-02-27 11:38 KultureaBerrehun artelan batu ditue Niki de Saint Phalle artista frantsesaren atzera begirako erakusketan Bilboko Guggenheim museoan, orain arte egileari buruz egindako handienean. Pinturak, eskulturak eta ikus-entzunezko lanak jaso ditue, tartean artxiboko hainbat dokumentu. Erakusketea bagilaren 11ra arte egongo da zabalik.
‘Chez les basques’ zinema zikloa Bilbora etorriko da
2015-02-27 11:23 ZinemeaEuskal Herriko Unibersidadearen eta Punto de Vista Nazinoarteko Zinema Festibalaren arteko kolaborazinoari esker, film batzuk pantailaratuko dira Bizkaia Aretoan, eta horri lotuta euskerazko jardunaldiak izango dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus eta Oskar Alegria hizlariakaz.
Alex Txikon eta sokakideek I. kanpalekuranzko bidea hartu dabe goizeon
2015-02-27 10:35Egunez egun, kanpalekuetan gora egitea da plana: etzidamu III.era (6.700m, gogoratu bertan materiala itxi ebela Txikonek, ‘Sadpara’k eta Nardik), hurrengoan IV.era (oraindino ekipau bako tartea da hau) eta, badirudi, martitzena edo eguaztena bitartean izango dala Nanga Parbaten tontorrera (8.126m) saiakerarako egunik aproposena.
Ekki Euskal Kulturgileen Kidegoa aurkeztu dabe
2015-02-27 10:14 kulturbizUrrian hasi zan martxan Ekki, eta atzo egin eben alkarte barriaren aurkezpena Bilbon, Euskerearen Etxean. Bost erakunde sortzaileetako eta Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietako ordezkariek hartu eben parte ekitaldian. Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia da Ekki.
Jon Kortazarren 'Literatura vasca. Siglo XX' liburuaren 25. urteurrenean, erakusketea antolatu dau Mungiako Udalak
2015-02-26 17:41 KultureaErakusketearen osogarri, zezeilaren 26an, Euskal Literaturea: atzo, gaur... bihar izenburuko mahai-ingurua egingo da leku berean, iluntzeko 19:00etan. Xabier Etxaniz EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Kirmen Uribe idazleak eta Jon Kortazarrek berak parte hartuko dabe.
Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, MAZ Basauriko aurkezpen jaian
2015-02-26 14:18 MusikeaLos Coronas, Freedonia eta The Weapons taldeak MAZ Basauri 2015 jaialdiko aurkezpen jaian izango dira martiaren 27an, Basauriko Social antzokian. Dino Velvet Pinchadiscos izango da gaua zarratzeko arduraduna. Sarrerak bariku honetan, zezeilaren 27an, jarriko dira salgai.
Ed Sheeran nagusi, Brit Awards sarietan
2015-02-26 11:48 MusikeaLondresen bart, Ed Sheeran abeslaria izan da Brit sarietako irabazle nagusia. Britainia Handian banatzen diran musika sari garrantzitsuenetan, artista onenaren eta disko onenaren sariak jaso ditu aitatu artisteak Damon Albarn, George EzraSam eta oraintsu lau Grammy sari irabazitako Sam Smith bazterrean itxita.
Leonardo Padura kubatarraren ipuin guztiak batzen dituan 'Aquello estaba deseando ocurrir' aurkeztuko dabe Bilbon
2015-02-26 10:50 kulturbizLeonardo Padura idazle kubatarraren ipuin guztiak batzen dituan Aquello estaba deseando ocurrir liburuaren aurkezpena egingo dabe Bilboko Bidebarrieta liburutegian martiaren 11n. Idazlea bertan dala, ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera libreagaz jesarleku guztiak bete arte.
Bilboko II. Artisau Garagardaoaren Azokea barikuan eta zapatuan izango da
2015-02-26 09:39 KultureaHelburua artisau garagardaoaren sorrerearen artea alkarbanatzea eta zabaltzea da, eta horretarako 11 garagardao marka izango dira, gehienak Euskal Herrikoak.
'Bertsolaritzearen sekretuak. Isilduriko emakumeen historia' Euskal Herrian zehar
2015-02-25 17:05 BertsolaritzeaBertsolaritzearen sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizunaren gidoia: Jokin Labaien eta Nerea Elustondorena da; antzezleak, barriz, Oskar Estanga eta Odei Unzueta; narratzailea: Jokin Labaien; eta musikearen ardurea Idoia Noblerena da.
Carreras Mugica eta Altxerri, Arco Arte Garaikidearen Azokan
2015-02-25 14:41 KultureaMundu osoko 32 herrialdetako berrehun bat galeriek bat egingo dabe egunotan, gaur hasi eta martiaren 1era arte, Madrileko Arco Arte Garaikidearen Nazinoarteko Azokan. Aurte be euskal ordezkari bi besterik ez dira izango bertan, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.
VIII. Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia Ordizian eta Tolosan izango da hilaren 27tik martiaren 21era arte
2015-02-25 14:33 kulturbizIpuin eta kontakizunak ahoz aho zabaltzean, herriaren kulturea eta nortasuna ezagutarazoten dira eta helburu horregaz, Ahoz Aho Jaialdia antolatu dau zortzigarren aldiz Intujai Teatrok. Ordizian eta Tolosan egingo ditue ekitaldiak zezeilaren 27tik martiaren 21era arte, eta Japonia, Kolonbia, Kuba, Bulgaria eta Azerbaijango hainbat konbidaduk hartuko dabe parte bertan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...