Amets Arzallusek barriro irabazi dau finalerdietako saioa Xilaba txapelketan

Bizkaie! 2016-10-24 09:29   Bertsolaritzea

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko saioko bide onari eutsita, bigarren itzulikoan be Amets Arzallusek ez dau hutsik egin.

Amets Arzallus kantuan, Aiziritzen, Nahia Sasco alboan daukala (argazkia: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Xilabako finalean egongo dala ziurtatu dau Amets Arzallusek, finalaurrekoetako bigarren itzulian be bera izan dalako nagusi. Sustrai Colinaren ordez kantau dau hendaiarrak eta, azken uneko aldaketea izan dan arren, sendo ibili da. Aitziritzen jokatutako saioan, 421,5 puntu eskuratu ditu Arzallusek eta, itzuli bietako puntuazinoa batuta, sailkapenean lehenengo lekuan dago orain, 784,5 puntugaz, datorren asteko finalurrekoan kantauko dauen seikotearen lanaren zain.

Bigarren lekuan Maddalen Arzallus geratu da (396,5 puntu) eta hirugarren Miren Artetxe (376,5). Honeek be aurrerapausu galanta egin dabe Baionako finalean egoteko. Itzuli bietako puntuak batuta, Artetxe bigarrena da (735) eta Arzallus hirugarren (727). Aitziritzeko saioan, Nahia Sasco izan zan laugarren (372 puntu, eta 674,5 itzuli biak batuta), Maddi Sarasua bosgarren (367,5 eta 687,5) eta Egoitz Zelaia seigarren (363 eta 694,5).

Datorren astean, Larresoron jokatuko da finalaurrekoetako azken saioa. Bertan erabagiko da nortzuek kantauko daben finalean. Sustrai Colinak dauka aukerarik handiena, lehen itzulian saioetako bat irabazi ebalako, 388,5 puntugaz. Beragaz batera kantauko dabe Odei Barrosok, Xumai Muruak, Eneritz Zabaletak, Aitor Servierrek eta Ramuntxo Christyk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu