Natxo Leuza, Koldo Garcia eta Maite Bidarte: 39. Euskal Zine Bilerako irabazleak
2016-10-24 09:26 ZinemeaNatxo Leuzaren N´Diawaldy Bouly lanak eroan dau film onenaren saria profesionaletan eta amateur-etan, Koldo García eta Maite Bidarten Karta Astrala-k. Antzar Morea, barriz, Begoña Vicarioren Beti Bezperako koplak filmak eroan dau.
39. Euskal Zine Bileraren sariak joandako zapatuan banatu zituen. Amaiera ekitaldi jentetsua eta hunkigarria izan zan, batez be, Kontxu Odriozola, euskal aktorea izandakoari omenalditxua egin eutsienean. Hainbat arpegi ezagun izan ziran bertan, Euskal Telebistako zuzendaria dan Edu Barinaga, Jose Luis Rebordinos, Donostiako zinemaldiko zuzendaria, Tessa Andonegi, Sara Cozar eta Asier Hormaza aktoreak, besteak beste.
Kontuak kontu, Natxo Leuzak irabazi dau profesionaletan film onenaren saria, N´Diawaldy Bouly lanagaz. Produkzino onenaren saria be eroan dau Leuzak eta adierazo dauenez, irabazitako diru guztia, bere filmeko protagonistentzako izango da, hau da, Mauritaniako herri bateko bizilagunentzako.
Saridunak
Film onenaren saria (Koldo Goitiak, Lekeitioko alkateak emon ditu sariak):
- Amateurra: Koldo Garcia eta Maite Bidarteren Karta Astrala, 1.300 euro eta urrezko antzarra.
- Profesionala: Natxo Leuzaren N´Diawaldy Bouly, 1.900 euro eta urrezko antzarra.
- Amateurra: Felipe Ugarteren Hasiera, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
- Profesionala: Jorge Gil Munarrizen Xintxa dantza, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
Produkzino saria (Edu Barinaga, ETBko zuzendariak emon dau saria):
- Amateurra: Joxean Coya Ayudan-en Korronteari aurre. Euskal baleazaleak Islandian, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
- Profesionala: Natxo Leuzaren N´Diawaldy Bouly, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
Gidoi saria (Tessa Andonegi epaimahaikideak emon dau saria):
- Amateurra: Koldo Garcia eta Maite Bidarteren Karta astrala, 1.000 euro eta zilarrezko
antzarra.
- Profesionala: Begoña Vicarioren Beti bezperako koplak, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
Argazki saria (Miriam Otazua BBK-koak emon dau saria):
- Amateurra Sergei Soberaren Euphoria, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
- Profesionala Jorge Gil Munarrizen Xintxa dantza, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
Gazte 22 saria (Asier Hormaza aktoreak emon dau saria):
1. Saria: Eneko Zuberogoitiaren 280º, 500 euro.
Antzar Morea saria (Bea Azpiri, genero ikuspegian aditua, eta Arantza Bengoetxea Lekeitioko bardintasun batzordeko kideak emon dabe saria):
1. Saria Begoña Vicarioren Beti Bezperako Koplak, 500 euro.
Antzar Moreak, genero ikuspegia ondoen txertatzen dauen lana saritzen dau; era berean, kontuan hartu da emakumearen presentzia zenbatekoa izan dan lana sortzeko prozesuan. Berau Lekeitioko Udaleko Emakume eta Bardintasun batzordeak emoten dau eta sariaren ebazpena alkarlanean egiten da genero ikuspegian adituak diran bi emakumegaz, Bea Azpiri eta Iratxe Fresnedagaz.
Erakusleihoak apaintzeko lehiaketako irabazlea: Xabier Villalba, Traola Produkzinoak. 300 euro.
- Film labur lehiaketako epaimahaikideak: Tessa Andonegi (Donostia, 1968) euskal aktorea + Sara Cozar (Ordizia, 1980) euskal aktorea + Asier Bilbao (Durango, 1969) produktore eragilea eta produktore zuzendaria + Asier Hormaza (Getxo, 1970) euskal aktore eta bikoiztalea + Iñaki Billelabeitia (Mungia, 1963) Euskal Herriko Unibersidadean Arte Eder Fakultadeko irakaslea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!