Bilboko Udalak jaietako 100.000 egitarau banatuko ditu etxerik etxe
2016-08-04 12:57Datorren astean banatuko ditue Aste Nagusiko egitarauak bilbotarren etxeetan. Interneten be ikusgai egongo da programea eta 10.000 ale ingelesez eta frantsesez argitaratuko ditue.
Alex de la Iglesia bilbotarraren film barria urtarrilean estreinauko dabe
2016-08-04 09:59 ZinemeaProdukzino-etxeak jakitera emon dauenez, hil horren 20an helduko da El bar zinema-aretoetara. Thriller korala dala dino De la Iglesiak.
Itsasfest, naturearen ospakizun handia, egingo dabe hilaren 27an Donostian
2016-08-04 08:31 KultureaHiru kontzeptu nagusitatik abiatuta -ura, lurra eta sua-, egun osoko jaia antolatu dau Donostia 2016k. Ingurumenaren eta jasangarritasunaren inguruko gogoetea bultzatzea da asmoa.
'Chichinabo Cabaret' eta 'Decir lluvia y que llueva', Pabellon 6ren proposamenak Aste Nagusirako
2016-08-04 11:50 KultureaAurretik arrakasta handiz estreinautako antzezlan bi dakarz Bilboko Pabellon 6 espazioak. Obra barritzaileak dira biak.
Bilbao Mendi Film Festivalek 9. edizinoko kartela aurkeztu dau
2016-08-03 13:43 ZinemeaJon Herranz getxoztarrak diseinau dau aurtengo edizinoko kartela, Mendi Film Festivaleko arduradunek azaldu dabenez.
Bertoko Produktuen Udako Azokea egingo dabe zapatuan Bermeon
2016-08-03 12:09 KultureaPiper berdea izango da aurtengo edizinoko protagonistea. Azoka solidarioa izango da, hazur muina emotearen aldeko taldekoak han izango dira eta.
Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdirako 84 film aukeratu ditue
2016-08-03 08:51 ZinemeaUrriaren 13tik 20ra bitartean egingo da jaialdiaren 8. edizinoa, KCD alkarteak antolatuta. Gai sozialak, aniztasuna eta alkartasuna lantzen dituen pelikulak erakutsiko dira.
Bilboko Itsas Museoaren bildumea ezagutzeko gida digitala sortu dabe
2016-08-02 09:25 KultureaTelefonoa edo tableta erabilita, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko bisitariek bildumearen barri zehatzagoa jaso ahal izango dabe, baita informazino grafikoa be. Aplikazinoa dobakoa da.
Jaietan erasoei aurre egiteko Beldur Barik proiektuagaz 39 udalerrik bat egin dabe
2016-08-02 08:36 KultureaEmakundek martxan ipinitako ekimena da, jaiguneetan indarkeria sexistea gitxitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko 39 udalerrik bat egin dabe Beldur Barik guneagaz, tartean Bilbok, Donostiak eta Gasteizek.
Historiaurreko eta Erdi Aroko arrastoak topau ditue Torrentejoko aztarnategian
2016-08-02 13:26 KultureaEuskal Herriko Unibersidadearen Kultura Paisaien eta Ondarearen Ikertaldea dabil Torrentejon (Araba) indusketak egiten. Hirugarren kanpainea izan da aurtengoa.
Gasteiz Euskaraz Bizi dekalogoa aurkeztu dabe
2016-08-02 12:23 Euskerea berbagaiGasteizko Andra Maria Zuriaren jaiak laster hasiko dirala eta, euskalgintzako eragileek kanpainea aurkeztu dabe. Jaietan, eta urte osoan, euskeraz bizitzeko nahia adierazoten dau dekalogoak.
Eraso sexisten kontrako kanpainako irudia aurkeztu dabe, Bilboko Aste Nagusirako
2016-08-01 12:00 KultureaMarijaia da irudi horretako protagonistea. Leloa argia izatea nahi izan dau Bilboko Udalak: Ez beti da ez.
Bilboko Joker liburu-dendeari saria emon deutso Espainiako Kultura Ministerioak
2016-08-01 10:14 KultureaKalidadezko liburu-dendak nabarmentzeko eta alkargune kultural bihurtu daitezan, igaz hasi zan Kultura Ministerioa zigiluak banatzen. Bilboko Joker komiki-dendea Bizkaian izendapena lortzen lehenengoa da.
Jokin Aspuru: 'Argazkigintzearen inguruko ekosistema txiki bat eregi dau Getxophotok'
2016-08-01 08:41 BarriketanGetxophotoko zuzendaria eta komisarioa
Euskaltzaindiak Gasteizko toponimiaren 5. liburukia ipini dau interneten
2016-08-01 13:18 Euskerea berbagaiUrte hasikeran aurkeztu eban Euskaltzaindiak Gasteizko Toponimia V (Arratzua I) ikerlana eta dagoeneko nahi daben guztien eskura dago sarean.
Hainbat estilotako bost kontzertu, Bermeoko Musika Astean
2016-07-28 10:34 MusikeaAbuztuaren 1etik 5era egingo dan Musika Astean, Alos Quartet, Bilbo Sax Quartet, Carlos Goikoetxea, Patricia Kraus eta Bermeoko Abesbatza izango dira protagonista.
Txina astindu dauen euskal sukaldaria
2016-07-28 12:24 BidaideBuruan nerabilen afari bat antolatzeko asmoa, hainbat sukaldarigaz eta mundu gastronomikotik kanpoko jenteagaz. Zentzumen guztietako esperientzia izan behar zan, artea eta musikea batuta. Willy Trullasegaz -Txinan arrakasta handiena lortu daben sukaldarietako bategaz- berba egin eta Pop Secret jaio zan, dino Pol Garcia sukaldariak.
Igiriñaoko baseleizan San Inazio eguneko mezea egingo dabe domekan
2016-07-29 12:00 KultureaGorbeiaren magalean dago Igiriñaoko katedral naturala. Ohitureari kasu eginaz, garagarrilaren 31n meza berezia egingo dabe han, hildako artzainak eta mendizaleak gogoan.
Gerediagako foru zelaia egunero bisitau ahal izango da
2016-07-29 09:47Informazino panelak ipini ditue Abadiñoko Gerediagako Batzar Etxearen inguruko lurretan, foru zelaiaren garrantzi historikoa erakusteko. Egunero zabalduko dabe eremua.




















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra