Elgoibarko Mausitxa munduko 50 gaztai onenen artean sartu dabe
2016-08-31 08:32 Jan edanakErresuma Batuan egin da Great Taste 2016 lehiaketea eta, mundu guztiko 10.000 parte-hartzailetik, Mausitxako gaztaia aukeratu dabe onenen artean.
Denporea ardatz hartuta dator irailaren 1ean hasiko dan X. GetxoPhoto
2016-08-30 14:28 KultureaGetxoPhotok Irina Werning, Chino Otsuka, Bohnchang Koo, Amit Sha’al, Jérémie Nassif, Amy Friend, Eulalia Abaitua, Carlos Ayesta & Guillaume Bression, Matthew Pillsbury, Rachel Sussman, Manabu Yamanaka, Mark Formanek, Paperezko erlojuak, Kris Sanford, Daesung Lee, Ken Kitano, Ori Gersht, Michael Wesely, Luce Lebart eta Anna Katharina Scheidegger argazkilarien lanak erakutsiko ditu.
Rock-and-rollak industria diskografikoaren produkzino eta banaketa-prozesuak aldarazo zituan
2016-08-30 13:31 MusikeaIndustria diskografiko garaikidearen bilakaerea aztertu dau Gaizka Insunzak, Europako barrikuntza-prozesuen analisi baten bidez.
Burgostik Pasaiarako Gurdi Bidea egingo dau Albaolak, abuztuaren 31n hasita
2016-08-30 12:22 KultureaHamazortzi egunez, Burgos, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditue, Albaola Itsas Faktoriara bikea eta alkitrana eroateko. Idiek eroango dabe gurdia.
Getxoko Film Laburren Express lehiaketan izena emoteko epea abuztuaren 31n hasiko da
2016-08-30 10:23 ZinemeaLehenengo aldiz egingo dabe lehiaketea irailaren 30etik urriaren 2ra, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Izen emotea irailaren 26ra arte egongo da zabalik.
Juan Gabriel musikari mexikarra bihotzekoak jota hil da 66 urtegaz
2016-08-30 10:08 MusikeaGrabazinoaren Akademia Latinoaren arabera, Juan Gabrielek 100 miloe disko baino gehiago saldu ditu munduan zehar, eta 1.500 abesti baino gehiago sortu.
Gene Wilder aktorea hil da
2016-08-30 09:33 ZinemeaBirritan izan zan Wilder Oscar sarietarako hautagai: Los productores (1969) filman egindako bigarren mailako aktore onenaren kategorian eta El jovencito Frankenstein (1975) filman egindako kogidoilari lanagaitik.
Alberto Zerain arabarrak Manaslu igoteko ahalegina egingo dau
2016-08-30 09:19 KultureaZortzi zortzimilako igonda daukaz Alberto Zerainek eta bederatzigarrenaren bila doa Himalayara. Ondo bidean, urriaren erdi partean heldu nahi dau Manasluko tontorrera.
Sei urtetik beherakoentzat Bilbobus doban
2016-08-30 08:43 KultureaBilboko Udalak 6 urtetik beherakoentzat Bilbobus doban izatea erabagi dau. Orain arte 4 urtetik beherakoentzat izan da.
Euskaltegietan izena emoteko kanpainea aurkeztu dabe Bilbon
2016-08-29 13:14 Euskerea berbagaiBilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak bat egin dabe, kanpaina koloretsu baten bidez herritarrak euskerea ikastera animetako.
Lehiaketa gastromikoak eta Hiri Krosa, Bilboko Konparsen ekitaldi jentetsuenak
2016-08-29 12:51 KultureaAste Nagusiaren balorazinoa egiteko orduan, gizarteak eraso matxistei emondako erantzuna azpimarratu dabe konparsek. Jaiaren etorkizuna itsasadarrean dagoala dinoe.
Kepa Junkerak eta Xabi Aburruzagak euren proiektu barriak aurkeztuko ditue Folk Getxo Jaialdian
2016-08-29 11:12 MusikeaIrailaren 1etik 4ra egingo dan jaialdiak 12 saio eta hainbat jarduera hartuko ditu Areetan eta Erromon.
Miloe bat lagun baino gehiagok parte hartu dabe Udalaren Aste Nagusiko ekitaldietan
2016-08-29 10:02 KultureaKontzertuek arrakasta handia izan dabela dino Bilboko Udalak, jaiak amaitu osteko lehenengo balorazinoan. Alderik ilunena eraso sexistak izan dira.
Zuhatzan amaitu da 19. Bertso Udalekuak ekimena
2016-08-29 09:53 BertsolaritzeaAzken txandan, 53 altxor egon dira Arabako ugartean kontu kantari pedalotan, piraguan, surfean, arraunean, bela ontzian zein frontoian: 47 ume eta 6 hezitzaile.
Garilak 26 taldearen azkenak gaur Irlandan
2016-08-29 09:36 MusikeaAzken hitzordua bikotxa izango da gaur, hilak 29, Derryko Sandino's eta Peaddar O´Donell aretoetan.
Zinema musikea Donostian, EOS, SGAE eta Zinemaldiaren eskutik
2016-08-29 09:17 MusikeaKontzertuan Alatriste (Agustín Díaz Yanes), Mi gran noche (Álex de la Iglesia), Lobos de Arga (Juan Martínez Moreno), El ladrón de sueños (Ángel Alonso), Libertarias (Vicente Aranda) eta La pelota vasca (Julio Medem) filmen soinu banden suiteak zein moldaketak eskainiko ditue.
Zinemirak sekula baino euskal produkzino gehiago aurkeztuko ditu aurten
2016-08-29 08:29 ZinemeaEuskal Herrian produzidutako 17 film batuko ditu sail horrek, Donostiako Zinemaldiak azaldu dauenez, tartean Irizar saria irabazteko zortzi hautagaiak. Zinemira Saria Ramon Bareari emongo deutsie.
Ethan Hawkek jasoko dau 64. Zinemaldiko Donostia saria
2016-08-29 08:23 ZinemeaAktorea lautan izan da Oscar sarietarako hautagai. Irailaren 17an jasoko dau bere lan-ibilbide bikaina omentzen dauen Donostia Saria; ondoren, haren azken filmaren emanaldia egingo da The Magnificent Seven.
Kanpaia saria irabazi dau Hontzak konparseak
2016-08-25 08:54 KultureaBilboko Aste Nagusian dekorazino dotoreena daukan konparseari emoten jako sari hori. Txosnarik txarrenaren Eulia saria, ostera, Moskotarrakek jaso dau.
Olatz Legarza: 'Gure kirol sistemeak goi mailako kirolariak sortzen dituala ikusi da Rion'
2016-08-25 11:20 BarriketanBAT Basque Team-eko koordinatzailea




















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra