Bilbo mundu mailako xakearen uriburu

Bizkaie! 2015-07-15 10:32   Kulturea

Pasa dan urtean Bilbao Chess 2014k Maisuen Finala eta Kluben Europako Kopea bateratu bazituan, aurten Bilbao Chess 2015ek egun eta eskenatoki berean batuko ditu VII. Maisuen Finala eta Iberoamerikako VI. Banakako Xake Lehiaketea.

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak zortzi irudigilerentzako bekak eskainiko ditu

Bizkaie! 2015-07-14 16:31   kulturbiz

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak zortzi irudigilerentzako beken deialdia iragarri dau, BilbaoArten urriaren 15ean eta 16an eskainiko dan Collage as a medium, a design tool and a way of life (Collagea baliabide, diseinu tresna eta bizimodu legez) mintegi teoriko eta praktikoan parte hartzeko, Ellen Weinstein New Yorkeko ilustratzaileagaz

Lekeitiokale gogoan,' kale-artea mundua eraldatzeko tresnea'

Bizkaie! 2015-07-14 15:08   Kulturea

Inoiz baino jente gehiago batu da Lekeition kale-artearen inguruan. 26.000 ikuslek emozino gosez bete zituen Lekeitioko kaleak eta plazak eta 26. edizino honek arrakasta handia batu dau. Hamaika zirrara, hamaika esperientzia... bizitearen grupilean. Mundua eraldatzeko tresna da kaleko artea.

Gasteizko 39. Jazzaldian Chick Corea eta Herbie Hancock izango dira izarrak

Bizkaie! 2015-07-14 14:20   Musikea

Garagarrilaren 14tik 18ra izango dan XXIX. Gasteizko Jazzaldiak Chick Corea & Herbie Hancock bikotearen emonaldia eskainiko dau datorren zapatuan, garagarrilaren 18an.

XXIII. Euskal Encounterrek segundoko 40 giga eskainiko ditu, konekzino abiadurea bikoiztuta

Bizkaie! 2015-07-14 11:57

XXIII. Euskal Encounter informatika eta bideojoko zaleen topaketea garagarrilaren 23tik 26ra bitartean izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakusketa gunean, eta, Euskaltelen teknologiari esker, Interneteko konekzino abiadurea bikoiztu eta erabiltzaileek segundoko 40 giga izango ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antxinateko Egiptoko persona-izen eta izen mitologikoak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-07-14 11:00   Euskerea berbagai

Euskeraz zelan idatzi, adibidez, gaztelaniaz Hatshepsut, frantsesez Hatchepsout eta ingelesez Hatshepsut edo Hatchepsut idazten dan erregina ospetsuaren izena? Edo piramideagaitik hain ezaguna dan faraoiaren izena, baldin eta gaztelaniaz Keops eta Jufu, frantsesez Khéops eta Koufou eta ingelesez Cheops eta Khufu idazten bada?

Hemen da Bakioko XXIX. Musika Astea

Bizkaie! 2015-07-14 10:33   Musikea

Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bakioko XXIX. Musika Astea antolatu dabe. Garagarrilaren 14tik 17ra, Andra Mari Parrokian lau kontzertu izango dira, 20:00etan. Sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen epai-mahaia osotu da

Bizkaie! 2015-07-13 16:03   Barriak

Kontseiluak Donostia Zinemaldiaren kolaborazinoagaz antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketearen laugarren edizinoak dagoeneko badauka epai-mahaia. Donostia Zinemaldiko zuzendaritzako kide Maialen Beloki eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaogaz batera Jon Garaño zuzendari, gidoilari eta produktoreak osotuko dabe aurten epai-mahaia.

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketeak 27. edizinoan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditu

Bizkaie! 2015-07-13 14:23   Musikea

Danetara, 643 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko, aurreko edizinoan baino % 4 gehiago, gitxi gorabehera. Lehiaketearen modalidade guztietan egin dabe gora inskripzinoek. Kontzertuak irailean, urrian eta zemendian izango dira.

Bermeoko XV. Gorefest Jaialdia garagarrilaren 17an izango da

Bizkaie! 2015-07-13 12:32   Zinemea

Zinemearen alde ilunena gustuko dabenek hitzordu garrantzitsua izango dabe garagarrilaren 17an, barikuan, Bermeon, izan be, Postapokalipsia lemapean bertan izango da Gorefest, Bermeoko Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaldiaren 15. edizinoa.

Omar Xarif aktorea joan jaku astegoienean

Bizkaie! 2015-07-13 11:23   Barriak

Bihotzekoak jota hil da Omar Xarif (Egipto, 1932) 83 urte zituala. Alejandrían jaio zan 1932, Michel Demitri Chalhoub izenagaz eta 1954. urtean hasi zan zinema munduan, Shaytan al-Sahra izeneko filman. Hurrengo urtean Youssef Chahine lagun egipziarragaz lan egin eban  Canneseko zinemaldira eroan eben Siraa Fil-Wadi filman. Aitagarria sei bat urteko tartean  18 filmetan parte hartu ebala.

Javier Krahe kantautore madrildarra hil da

Bizkaie! 2015-07-13 10:53   Musikea

Abeslariak 35 urte baino gehiago emon ditu oholtza gainean eta, danetara, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti egin ditu. Azken kontzertua joandako bagilaren 28an emon eban A Coruñako Boiro udalerrian, A Pousada Das Ánimas izeneko areto txikian, azken 20 urteotan, urtero sasoi honetan, hutsik egin ebarik emoten eban kontzertuan.

EGOD, Euskerearen Gaineko Oinarrizko Diskursoen egitasmoaren aurkezpena egin dabe

Bizkaie! 2015-07-13 10:28   Euskerea berbagai

Lan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zanetariko bat izan zan, euskal gizartean euskereari buruz dagozan diskursoen lanketea egitea, eta diskurso desbardinen arteko kontrastea eta eztabaidea bultzatzea, ahalik eta parte hartze zabalenagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mozorrotuta eguzkiaren kontra

Zigor Aldama 2015-07-10 15:40   Bidaide

Gure produktu salduenen artean dago uretan medusen bildur barik sartzeko babesa dauen bainujantzi berezia baina medusek kalte handiak egin eutsiezan lagun batzuei arpegian eta sama bueltan eta horregaitik diseinau neban arpegia babesteko nylonezko maskara berezi hori adierazo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako kontzertuak prestetako egonaldia hasiko dau Eibarren

Bizkaie! 2015-07-10 14:20   Musikea

Historiako programa musikal gatxenetakoa eskainiko dau EGOk aurtengo udan, P.I. Tchaikovskyren seigarren sinfonia (Patetikoa) eta Jesus Guridiren Hamar euskal melodia obrakaz. Kontzertuak Bilboko Euskaldunan (hilaren 19an), Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (20an), Donostiako Victoria Eugenian (21ean) eta Gasteizko Principalen (22an) izango dira; saio guztiak 20:00etan hasiko dira.

Euskerea Estaduko Aldizkari Ofizialean

Bizkaie! 2015-07-10 12:46   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak eta Gobernu zentralak Estaduko eta Euskadiko aldizkari ofizialen arteko harremanen inguruan egozan zenbait arazo gainditu ditue eta akordioaren ondorioz, besteak beste, BOEk bere orrialdeak zabaldu deutsoz euskereari, eta EAEtik Estaduko buletin ofizialera bialdutako testuak euskeraz be argitaratuko dira.

Bingen Ametzagak 1952an euskeratutako Shakespeareren 'Uda gau bateko ametsa' obrearen argitalpena aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-07-10 10:45   Kulturea

Bingen Ametzaga getxotarrak 1952an euskaratu eban Uda gau bateko ametsa liburua aurkeztu dabe Getxon. Argitalpena DSS2016EU erakundearen eta EIZIEren lankidetzaz gauzatutako Shakespearen Ametsa biziarazoten programearen barruan egina da, Donostia 2016k datorren urtean Cristina Enea parkean antolatu dauen antzezlan bereziaren harira. Getxoko Udalaren laguntzinoa be izan dau argitalpenak.

Augustin Zubikarai Nobelak sortzeko bekea abian da

Bizkaie! 2015-07-09 16:17   Kulturea

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatu dabe, nobelak sortzeko beka lez funtzionauko dauena.

'Aste Nagusi Ikusgarria' kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia

Bizkaie! 2015-07-09 15:34

Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak eta herritarrek emondako botoei esker, Joseba Salinas bilbotarraren Aste Nagusi Ikusgarria kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia. Irabazleak 3.000 euroko saria eta Bilboko kaleak bere obreagaz apainduta ikusteko ohorea jaso ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)