'El ciudadano ilustre'
2016-12-12 09:28 Zinema kritikakDana hasten da idazle ospetsu batek bere jaioterrira bidaiatzea erabagitzen dauenean, 40 urte eta gero. Miresmena baino, erresumina eta ezinikusia topauko ditu.
Zuzendariak: Mariano Cohn, Gastón Duprat.
Gidoilaria: Andrés Duprat.
Aktoreak: Óscar Martínez, Dady Brieva, Andrea Frigerio, Belén Chavanne, Nora Navas, Iván Steinhardt...
Produktoreak: Aleph Media / Televisión Abierta / A Contracorriente Films / Magma Cine.
Herrialdea: Argentina.
Generoa: Drama komikoa.
Iraupena: 118 min.
Balorazinoa: 4/5
Literatura Nobel saridun bat eta Argentinako probintzietako herri xume bat. Alkarregaz zerikusirik ez daben mundu bi. Zer gertatzen da elementu horreek biak alkartzen diranean? Ezer onik ez. Horixe da film argentinar honen abiapuntua. Hori, eta inor ez dala profeta bere herrian.
Dana hasten da idazle ospetsu batek bere jaioterrira bidaiatzea erabagitzen dauenean, 40 urte eta gero. Teorian, omenaldi bat jasoko dau. Baina zain dauen harrerea oso bestelakoa da. Miresmena baino, erresumina eta ezinikusia topauko ditu, herritar batzuen partetik, behintzat.
Hasikerea bera oso barregarria da. Errege baten moduko ondo-etorriak hartzera ohituta dagoan gizonak lurrean jarriko ditu oinak hegazkinetik jatsi eta berehala. Hain zuzen be, limusinearen ordez, kotxe zahar baten sartzen daben unean. Hasikerako egoera komiko hori aperitibo goxoa baino ez da izango. Eta, barre egiteaz gan, intriga puntu bat be badau istorioak.
Zine argentinarrak ohituta gaituen legez, interpretazino guztiak primerakoak dira baina Óscar Martínez idazle protagonistarena, bikaina.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!