'Axel, heroi txikia' filma euskeraz estreinauko da zinema-aretoetan

Bizkaie! 2016-12-14 08:27   Zinemea

Zineuskadi erakundearen Zinema Euskaraz proiektuari esker, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan ikusi ahal izango da Axel, heroi txikia barikutik.

Leo Leek idatzi eta zuzendutako Axel, heroi txikia marrazki bizidunetako filmaren abiapuntua, Kakahuete planetea jasaten dagoan lehortea da. Basamortuko Baraboo uria aldaketa klimatikoaren eragina sufriduten dagoanez, urtenbide baten bila Jontas basora joko dau Axel protagonista gazteak, Jono lagunagaz batera.

Basoan abentura ugari izango ditue Axelek eta Jonok. Batetik, arrisku handiei aurre egin beharko deutsie eta, bestetik, lagun barriak egingo ditue. Musker Erregearen aurkako lehia izango da Axelen erronka nagusia.

Axel, heroi txikia Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zazpi zinema-aretotan estreinauko dabe, barikuan, hilak 16. Hau da zerrendea: Durango (Zugaza), Bilbo (Multis), Lekeitio (Ikusgarri), Gasteiz (Florida), Portugalete (Dock), Uharte (Itaroa) eta Donostia (Antiguo Berri).

Zineuskadi erakundeak bultzatzen dauen proiektua da Zinema Euskaraz. Horri esker, film ugari euskeraz ikusteko aukerea emoten da zinema-aretoetan. Herritarren artean balore zinematografikoak bultzatzea eta, normalizazinoaren bidean, euskerea komunikazino kulturalerako erabiltea dira helburuak.

Batez be, umeentzako filmak izaten dira Zinema Euskarazekoak. Aurten, dagoeneko, hamahiru film estreinau dira euskeraz programa horren barruan eta Axel, heroi txikia hamalaugarrena izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu