Barikuan hasiko da 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2016-12-12 10:13 BertsolaritzeaKanporaketa bat jokatuko dabe lehenengoz izena emon daben bederatzi bertsolariek, Iruñean. Lau onenak zezeileko final-laurenetara pasauko dira.
Abenduaren 16an, barikua, hasiko da 2017ko Nafarroako Txapelketea, Nafarroako Bertsozale Alkarteak aurreratu dauenez. Saio bakarreko kanporaketea izango da eta Iruñeko Katakrak gunean jokatuko da, 19:00etan hasita. Doban sartu ahal izango dabe entzuleek.
Lehenengo fase horretan, txapelketan lehenengo aldiz parte hartuko daben bertsolariek kantauko dabe. Bederatzi dira guztira: Sahats Aleman, Ander Baiano, Ainara Ieregi, Mintxo Astiz, Joanes Illarregi, Saats Karasatorre, Aitor Irastortza, Joana Ziganda eta Luis Mari Larreta.
Alaitz Rekondok aurkeztuko dau saioa eta epaileak Nerea Bruño, Mikel Beaumont, Izaro Mitxelena eta Ekintza Landa izango dira. Puntuazinoaren araberako lau bertsolaririk onenak pasauko dira hurrengo fasera, final laurenetara. Bertan, aurreko urteetako txapelketetan parte hartu daben bertsolariakaz bat egingo dabe, horreek danak lehendik be sailkatuta egon diralako final laurenetarako.
Aurtengo Nafarroako Txapelketan 35 bertsolarik emon dabe izena. Barikuko kanporaketearen ostean, zezeilean jokatuko dira final laurenak, gero finalaurrekoen txandea izango da. Apirilaren 8an jokatuko da finala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!