Badator V. Galdakaoko Oroimenaren Astea, orain 79 urte jazotakoak gogoratzeko

Bizkaie! 2016-05-11 12:14   Kulturea

1937ko udabarria benetan gogorra izan zan Bizkaian, izan be, tropa faxistek hainbat herri bonbardeau zituen, besteak beste, Galdakao. 79 urte pasau dira, baina ez dogu ahaztu, eta ez dogu ahaztu gura be. Horregaitik, aurten be,Galdakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzino eta babesagaz, Oroimenaren Astea egitarau kulturala antolatu dau.

Bizkaitar Argia saria emongo deutso Bizkaiko Foru Aldundiak Radio Euskadiri

Bizkaie! 2016-05-11 12:13   Kulturea

Ganera, beste irrati biri, Bizkaia Irratiari eta Radio Nervioni, Bizkaia saria emongo deutse.

'Bahnar deitu salbaiak' liburua webgunean jarri dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-05-11 12:11   Kulturea

Bahnar deitu Salbaiak liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuaren egilea Pierre Dourisboure da. Jean Elissalde Zerbitzari-k egin eban euskerazko itzulpena eta edizino honetako paratzailea Henri Duhau izan da.

Aneguria, Pet Fennec eta Dekot dira Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak

Bizkaie! 2016-05-11 12:15   Musikea

Gaztea Maketa Lehiaketearen finala maiatzaren 27an izango da Bilboko Kafe Antzokian, eta epaimahaiak hautatu ditu dagoeneko oholtza gainera igoko diran taldeak: Aneguria, Pet Fennec eta Dekot.

Artea kalera aterako dabe Bilboko galeriek, IV. Art District ekimenean

Bizkaie! 2016-05-10 18:36   Kulturea

Maiatzaren 13an eta 14an egingo dabe Arteen Asteburua Bilbo erdigunean, uriko galeriek antolatuta, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Artea jenteari hurreratzea eta galeriek egiten daben lana ezagutarazotea da Art Districten helburua. Horretarako, egitarau zabala antolatu dabe barikurako eta zapaturako.

XVI. Eleizetan musika jaialdiak Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizak ganbera-musikaz beteko ditu

Bizkaie! 2016-05-10 18:28   Musikea

Maiatzean Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizetan ganbera-musikearen arloan Euskadin egiten dan programarik berezienetako bat entzun ahal izango da, XVI. Eleizetan jaialdian.

BilbaoEszenak lan jardunaldia atondu dau euskeraz egiten dan antzerkiaren erronkak ardatz hartuta

Bizkaie! 2016-05-10 18:42   Kulturea

Beste batzuen artean Xabi Paya bertsolariaren edo Patxo Tellería dramaturgoaren partaidetzea izango daumaiatzaren 14ko jardunaldiak.

Euskerearen erabilerea handitzeko, 'Geuk eus' kanpainea martxan ipini dabe Bermeon

Bizkaie! 2016-05-10 18:39   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalak eta herriko eragile ugarik bat egin dabe,Geuk eus, euskaraz bizitzeko mila arrazoi izeneko kanpainea antolatzeko. Gogoetea egin dabe Bermeon euskereak daukan egoerearen ganean eta ondorio garbi bat atera dabe: Herritar gehienak euskaldunak dira baina erabilerea beherutz doa.

'Pentsatzeko txokoa', Nerea Arrien lekeitiarraren lana plazan

Bizkaie! 2016-05-10 18:36   Kulturea

Nerea Arrienek, XXXIV. Lizardi 2015 sariaren irabazleak, Pentsatzeko txokoa izeneko liburuan adimen emozionalari keinu egiten deutso. Hauxe da bere lehenengo liburua.

Errefuxiatuak gogoan datoz EHUren XXXV. Udako Ikastaroak

Bizkaie! 2016-05-10 18:34   Kulturea

Aniztasuna eta eskaintza zabalagoa dira XXXV. Udako Ikastaroen berezitasunak. Nabarmen areagotu da jarduerea, ia 200 hitzordu akademikogaz, erakunde publiko zein pribatuen babesa indartu egin baita. Danetara, presentziazko 142 ikastaro, beste 24 online, 27 biltzar eta 8 jarduera edegi aurreikusi ditue debatea eta pentsamendu kritikoa garatzeko.

'Langraitz bisean bis' liburuaz egingo dau berba Humberto Unzuetak gaur Bilbon

Bizkaie! 2016-05-10 18:31   Kulturea

ETAtik urten eta autokritikea egin daben presoen lekukotzak batu ditu Humberto Unzueta gernikarrakLangraitz bisean bis, ETAren disidentziarekin aurrez aurreliburuan (Erein). Berau aurkeztuko dau jentaurrean gaur, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko kulturgunean. Langraitz Bidea dalako horren alde egin eben Carmen Gisasola eta Joseba Urrosolo be bertan izango dira.

Euskerearen erabilerea bultzatzeko lankidetzeari ekin deutsie Osakidetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2016-05-09 18:21   Euskerea berbagai

Erakunde biek sinatutako protokoloan jasoten danez,Osakidetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat konpromiso hartuko ditue, euren arloan euskerearen erabilerea bultzatzeko. Hitzarmenean adostutakoa beteten dan ikusteko jarraipen batzordea eratuko dabela aurreratu dabe.

Euskerearen etorkizuna zein izango dan iragarri eben Iurretarrek Mintzopotean

Bizkaie! 2016-05-09 18:20   Euskerea berbagai

Maiatzaren 6an, Iurretako lehenengo Mintzopotea egin eben, euskerea herriko kaleetara aterateko helburuagaz. 30 herritar inguru batu ziran Iurretako Dantzari auzunean, sei mahaitan banatuta euskerearen iraganaz, etorkizunaz eta beste hainbat kontuez berba egiteko.

Barikuan jokatuko da, Legution, Oholtzapetik egitasmoko finala

Bizkaie! 2016-05-09 18:17   Bertsolaritzea

Entzuleek holan erabagita, Oihane Pereak, Manex Agirrek, Izar Mendigurenek eta Serapio Lopezek jokatuko dabe finala. Oholtzapetik Arabako Bertsozale Alkarteak sortutako formatu barritzailea da: Epaimahairik ez dago eta, beraz, saio bakotxeko entzuleek erabagiten dabe irabazlea. Maiatzaren 13ko finalean, ostera, ez da irabazlerik egongo.

Senperen milaka lagunek babestu dabe Bernat Etxepare Lizeoaren eraikin barria

Bizkaie! 2016-05-09 12:08   Euskerea berbagai

Atzoko jai egunean lortutako diruagaz Bernat Etxepare Lizeoan eraikin barria eregitea da asmoa eta ez hori bakarrik, izan be, lehenengoz Lanbide Heziketako eskaintzea be egingo dabe jazotako laguntasun eta babes ekonomikoari esker. 

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako zortzi finalistak nortzuk izango diran erabagita dago

Bizkaie! 2016-05-09 11:21   Bertsolaritzea

Aurreko astean jokatu ziran txapelketako lau kanporaketak eta maiatzaren 22ko finalean egongo diran zortzi bertsolariak nortzuk diran erabagi da: Aritz Landeta, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarra, Iruri Altzerreka, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bizkaiko boto-eskaintzak, itsasoko sinismenak' erakusketea Bilbon ikusgai maiatzaren 9tik garagarrilaren 27ra

Bizkaie! 2016-05-09 10:41   Kulturea

Gaur, maiatzaren 9an, Bilboko Ondare AretoaBizkaiko boto-eskaintzak, itsasoko sinismenak erakusketea zabalduko dau. Itsasoaren arloko historialaria eta erakusketearen komisarioa dan Xabier Armendarizek batutako 35 boto-eskaintza eta opari egongo dira ikusgai.

Josu Landetak eta Garikoitz Sarriugartek irabazi ditue Bizkaiko Txapelketako asteburuko saioak

Bizkaie! 2016-05-09 10:18   Bertsolaritzea

Sodupen eta Orozkon jokatu dira asteburuon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko kanporaketa bi. Bertan, Josu Landeta Egurrola eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia izan dira onenak. Dagoeneko, zazpi kanporaketa jokatu dira fase honetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Museoen Eguna ospatuko dabe Bizkaiko 22 herritan, maiatzaren 14tik 22ra

Bizkaie! 2016-05-06 15:12   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak eta herrialdeko museo eta azpiegitura kulturalek bat egin dabe Museoen Nazinoarteko Egunagaz. Maiatzaren 18an da egun hori, baina bederatzi eguneko egitaraua preparau dabe. Bizkaiko 22 udalerritako 35 azpiegituratan egongo dira jarduerak. Museoak eta paisaia kulturalak leloa erabiliko dabe.