Aitor Elizegi sukaldariak be bat egin dau Poziktibity ekimenagaz
2015-08-31 13:54 Euskerea berbagaiPatxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Aitor Elizegik, Bascook jatetxeko sukaldari ospetsuak, Poziktibity proiektuaren 2015. urteko bigarren bideoa aurkeztu dabe gaur Bilboko Erriberako merkatuan. Aurkeztu dan bideo berriak jentea euskerea ikastera animau nahi dau.
Taylor Swift, MTV Video Music Awards sarietan irabazle
2015-08-31 12:45 MusikeaTaylor Swift izan da irabazle nagusia MTV Video Music Awards sarietan. Abeslari estadubatuarrak urteko bideo onenaren saria jaso dau, Bad Blood bideoklipari esker; horrezaz gan, pop bideo onenaren eta emakumezkoen bideo onenaren sariak be jaso ditu.
Music Box Festibala bueltan da, Is Tropical eta Las Tea Party Dj's taldeakaz
2015-08-31 12:08 MusikeaUdea amaitzeko gitxi falta bada be, hemen da barriro be Music Box Festibala 2016a heldu aurretik izango dan hirugarren eta azken kontzertuagaz. Is Tropical britainiarrek eta Las Tea Party Dj's getxotarrek hitzordu ederra atondu dabe Donostiako portura hurreratu eta parte hartu nahi daben guztientzat.
Jokin Aspuru: 'Herritarrek GetxoPhoto eurena dala sentidu daien nahi dogu'
2015-08-31 10:38 BarriketanGetxoPhotoko zuzendaria
Badator Zeanuriko Ermiten XXVIII. Mendiko Martxea
2015-08-27 14:14Irailaren 5ean, zapatuan, egingo da Zeanuriko Ermiten XXVIII. Mendi Martxea. 1988an jaio zan eta honezkero klasiko bihurtu da oinezko martxa hau. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak.
Elias Querejeta zanari buruzko erakusketea ipini dabe Donostiako San Telmo museoan
2015-08-27 11:13 BarriakZemendiaren 8ra arte bisitau ahal izango da zinemako produktore gipuzkoarrari buruzko erakusketea Donostiako San Telmo museoan. Zuri-baltzezko 80 argazkiren bidez, Querejetaren ibilbide profesionala eta personala, filmak eta sariak azaltzen dira. 60ko hamarkadatik gaur egun arteko irudiak dira. Donostian egon eta gero, erakusketea beste uri batzuetara eroan nahi dabe.
Dana prest irailaren 6ko Euskarians-Uruguai errubgi partidurako
2015-08-27 10:32Euskariansek prest dauka hurrengo irailaren 6an Uruguairen kontra neurtuko diran jokalarien behin betiko zerrendea. Jean Pierre Élissaldek, José Miguel Galdósek, Peyo Álvarezek eta Fran Puertasek Iparraldeko eta Hego Euskal Herriko klubetako 28 jokalari deitu ditue Getxon, Faduran jokatuko dan partidurako (17:00).
Oskorriren despedidea eta nazinoarteko musikariak, aurtengo Getxo Folk jaialdian
2015-08-27 10:06 MusikeaIrailaren 3tik 6ra egingo dabe Getxo Folk jaialdiaren 31. ekitaldia. Aurtengo kontzertu nabarmenen artean, Oskorriren emonaldia aitatu behar da, 45 urte eta gero talde horrek agur esango dauelako. Despedidako biran, Getxon egongo dira hilaren 6an. Ganera, Estrella Morente, Goran Bregovic eta Gwendal be Getxon egongo dira. Kaleko banden desfileak eta aniztasuna bultzatzeko jarduerak be egongo dira, jaialdiko antolatzaileek aurreratu dabenez.
Sollube inguruko Tribisburuko nekropoli erromatarrera bisitaldia egingo dabe bihar Foru Aldundiko arduradunek
2015-08-26 14:52Gune arkeologiko hori atontzeko lanak aurrera doaz eta datorren urtean bisitaldi gidatuak antolatzen hastea da asmoa. Bizkaian erromatarren sasoiko aztarna gehiago badagozan arren, Tribisburukoan bakarrik topau dira errauste-nekropoli baten arrastoak. Aztarnen eremua finkatzeko lana zelan doan ezagutzeko, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputadua eta Juan Jose Cepeda arkeologoa Tribisburun egongo dira bihar, eguena.
Afasiko elebidunak
2015-08-26 14:42 Euskerea berbagaiEHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko irakasle Amaia Munarrizek egindako lanak afasia dan hizkuntza patologia eta elebitasunaren azterketea buztartu ditu. Burmuineko lesino baten ondorioz, hizkuntzan sortutako arazoak elebidunen bi hizkuntzetan zelan azaltzen diran ikertzen ahalegindu da, horretarako hainbat hizkuntza osogai aztertuz.
Burruka librearen monjeak
2015-08-26 12:50 BidaideArratsaldeko bost eta erdiak dira eta India iparraldeko Haryana estaduko zeruertxean eguzkia agur esaten hasi bada be, bero dago, 35 gradu baino gehiago. Baina hori ez da arazoa. Lehenengo ikasleak hasi dira okasinorako atondutako lursailera hurreratzen eta gerripeko txikiak jantzita beharrari ekiten deutsie.
Bertsolari gazteen Lizardi saria hasiko da eguenean
2015-08-26 11:06 BertsolaritzeaIbilbide luzeko txapelketea da Zarauzko Lizardi eta bertsolari gazteen alorrean erreferentzia bihurtu da. Aurten, 39. edizinoa jokatuko da, eguenean, abuztuak 27, hasita. Finala irailaren 4an izango da. Basarri bertsopaper lehiaketako sari-banaketea be saio horretan egingo da. Lizardin, zortzi bertsolarik parte hartuko dabe aurten. Igaz, Ane Labaka izan zan txapeldun.
Los Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeak Kafe Antzokian
2015-08-26 10:32 MusikeaLos Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe eguaztenean, abuztuaren 26an, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta sarrerea dobanekoa izango da.
Bakioko Txakolingunea doban bisitau ahal izango da zapatuan
2015-08-26 10:12 KultureaBakioko herrian San Juan Dolozak ospatzen dabilz egunotan eta herriko patroiaren omenezko ospakizunakaz bat egitea erabagi dau Txakolinguneak. Holan, zapatuan, abuztuak 29, doban sartu ahal izango da bertara egun guztian. Une honetan, Emakumea eta euskal pilota erakusketea dago ikusgai Txakolingunean.
Getariako Balenciaga museoa gauez zabalduko dabe abuztuaren 29an
2015-08-25 15:17 KultureaGiro berezian disfrutau ahal izango dira Cristobal Balenciaga Museoko erakusketak hilaren 29an, zapatua, Gau Irekia izeneko ekimenari esker. Gauerdira arte zabalik egongo da museoko atea eta jazz musikea entzun ahal izango dabe bisitariek. Disziplina artistikoak batzea eta ohiko ordutegitik kanpoko eskaintzea aberastea dira museoaren asmo nagusiak.
EH Sona 2015 jaialdiko protagonistak sare sozialetan lehiaketa baten bitartez ezagutuko dira
2015-08-25 14:50 MusikeaUrtero Euskal Etxeak antolatzen dauen Bartzelonako euskal musika jaialdiak 18 urte egingo ditu aurten. Ospatzeko, Euskal Etxeak ezusteko eta proposamen ugari antolatu ditu eta aurtengo edizinoan parte hartuko daben taldeak ezagutzeko konbita egin dau sare sozialen bidez egingo dan lehiaketa baten bitartez.
Lau euskal film estreinauko dira aurten Zinemira atalean
2015-08-25 13:37 BarriakEuskal produkzinoei eskainitako Zinemira atalak zortzi film dakarz aurten Donostiako Zinemaldira. Horreetatik lau mundu mailako estreinaldiak izango dira. Josu Martinezen Gure sorlekuaren bila dokumentala eta Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin film luzea dagoz estreinaldien artean. Era berean, Karmele Soler makilatzaileak Zinemira Saria jasoko dau irailaren 22an, Euskal Zinemaren Galan. Cristina Uriarte sailburuak nabarmendu dau, aurtengo Zinemaldian euskal film asko egotea ez dala kasualidadea, lan onaren emoitzea baino.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko Formula Student taldea lehian sartuko da abuztuaren 26tik 30era Montmelon
2015-08-25 11:47Taldea ezinbesteko osogai bihurtu da Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikora ikasle barriak erakarteko, eta urterik urte, lehia gogorra sortzen da taldeko kide izan nahi dabenen artean, izan be, jasotako eskaera-kopuruak plaza kopurua hirukoiztu egiten dau.
Inoren Ero Ni eta Fuzz taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe gaur
2015-08-25 10:43 MusikeaFuzz talde estadubatuarrak Kafe Antzokian joko dau abuztuaren 25ean, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Ty Segall musikariak zuzentzen dauen bandeak eskainiko dauen kontzertu hau bakarra izango da Euskal Herri osoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...