Jacques Audiarden 'Dheepan' pelikuleak irabazi dau Urrezko Palmea Cannesen
2015-05-25 14:50 BarriakAudiard zinemagile frantsesaren Dheepan beharrak, Pariseko aldaurian, biolentzia handiko inguruan girotutako maitasunezko istorioa da. Laszlo Nemes hungariarraren Saul fia lanak jaso dau Cannesko Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, eta Zuzendari Onenaren saria Hou Hsiao-Hsien taiwandarrak irabazi dau, The Assassin beharragaitik.
Peru Abarrategi nagusi Arabako Bertso-eskolartekoan
2015-05-25 13:06 BertsolaritzeaEpaimahaiak, holan erabagita, Peru Abarrategik irabazi eban finala. Hemendik aurrera, edizino batetik bestera, eskuz esku pasauko dan saria jaso eban. Gasteizko Peru Amorrortu bigarren postuan sailkatu zan. Biak izango dira Orion bagilaren 27an jokatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finaleko Arabako ordezkariak.
Bisita gidatuak Atxuriko tren geltokira
2015-05-25 11:52 kulturbizIkus-entzuleek, Manuel María Smith arkitektoak diseinautako estilo neoeuskalduneko Atxuriko tren geltokia bisitetako aukerea izango dabe bagilaren 2tik 27ra. Plazak maiatzaren 25etik aurrera erreserbau ahal izango dira.
Iokin Elortza: 'Gure lehenengo rock diskoa da 'Ezpalak'. Pop kutsua egon leike, baina rocka da oinarri'
2015-05-25 11:43 BarriketanSeiurte taldeko abeslaria
Markeliñe, Les Mobilettes eta Paula Quintana saritu ditu Leioako XVI. Umore Azokeak
2015-05-25 10:44 KultureaMarkeliñeren Andante lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria; Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu dau Kale Ikuskizunik Onenaren Saria Café Frappé piezeagatik eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/ikuskizun barri onenaren saria Latente lanagaitik.
II. Sopela Kosta Fest jaialdiak surfa, musikea eta naturea izango ditu oinarri, irailaren 27ra bitartean
2015-05-23 02:00Irailaren 23tik 27ra bitartean II. Sopela Kosta Fest jaialdia izango da eta egitarau osotuagoa eta anitzagoa izango dau. Egitarauak hiru ardatz nagusi izango ditu: musikea, surfa eta naturearen babesa. Jaialdiaren helburua honakoa izango da: Sopelako turismoa indartzea, sopeloztarrei eta bisitariei kalidadezko kultur jarduerak eskaintzea eta dendari txikiei eta ostalariei laguntzea.
'A cambio de nada'
2015-05-22 15:31 Zinema kritikakSentimentalismo barik, baina sentimendu handiagaz; ezinezko alkarrizketa literario barik, baina kaleko gazteen hizkuntza pobrea erakusteko bildur barik. Guzmanek bere gaztaroa izan dau oinarri, eta beharbada horregaitik guztiz sinisgarria egiten jaku pantailan ikusten doguna.
Ziortzako Kontzertuak maiatzaren 30etik bagilaren 7ra bitartean egingo ditue, kolegiatan
2015-05-22 15:01 MusikeaKantua, eleiz musikea eta antxinako doinuak ezagutzeko aukerea emongo dau beste behin Ziortzako Kontzertuak zikloak, Oiz mendiaren magalean dagoan kolegiata ospetsuan. Aurten, 27. ekitaldia beteko dau ekimenak. Maiatzaren 30ean hasita, Algarabia, Ismael Fernandez de la Cuestaren gregorianoen taldea, Los Tonos Humanos eta Zenarruzako Kamerata entzun ahal izango dira.
Eibarko Euskal Jaiaren 50. urteurrena argazki-liburu eta dokumental parebakoakaz dator
2015-05-22 14:21Eibarren maiatzaren 31n ospatuko dan Euskal Jaiaren 50. urteurrenaren harian, oroimenezko argazki-liburu eder bat eta dokumental bat argitaratuko ditue. Maiatzaren 27an aurkeztuko dira biak Coliseoan, iluntzeko 19:00retan.
Hira taldeak 'V' bosgarren diskoa plazaratu dau
2015-05-22 11:55 MusikeaHamabost urteko ibilbidea dauka Hira laukoteak, eta orain euren bosgarren diskoa dan V izenekoa aurkeztu barri dabe. Eurek produzidutakoa da, baina Elkar etxearen laguntzinoa euki dabe. Hamaika kanta ditu diskoak, eta rock amerikarra da nagusi.
Gora Gasteiz ekimenak jaurtiko dau txupina, bagilaren 6an Donostian ospatuko dan 11 Kolore Festean
2015-05-22 11:33Igaz 100 urte bete zituan Errioxako Etxea izan bazan 11 Kolore Fest jaialdian egiten dan 11 Tanbor Martxearen hasieran txupina jaurtitzeaz arduratu zana, aurten Gora Gasteizeko kideei egokitu jake txupina botateko ohorea.
Nafarroako gazteen bertso eskolen eguna ospatuko da domekan Lesakan
2015-05-21 18:42 BertsolaritzeaUrtero legez, ikasturte amaiereagaz batera Nafarroako gazteen bertso eskolek euren eguna ospatuko dabe; maiatzaren 24an, domekan, Lesakan egingo dan jai honek, 10-15 urte bitarteko ikasleak batuko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.
Sherpa Next euskal aplikazinoa instalauko dau bere gailuetan Samsung etxeak
2015-05-21 18:06Sherpa enpreseagaz akordioa zarratu dauela iragarri dau gaur Samsung konpainiak, Sherpa Next aplikazinoa bere gailuetan instaletako. Holan, aurrerantzean Samsung Galaxy S6 eta Galaxy S6 edge gailuek aurrez instalauta izango dabe Xabier Uribe-Etxebarria ekintzaile bizkaitarrak sortutako aplikazinoa.
Euskal Herriko Eskolarteko finala egitarau ederragaz dator
2015-05-21 15:33 BertsolaritzeaBagilaren 27an egingo da Orioko frontoian Eskolarteko finala, lurralde bakotxeko bina ordezkarigaz, txapelduna eta txapeldunordeagaz, hain zuzen be. Goizeko 11:00etatik hasita egun osoko festa dago antolatuta.
Egun osoko jaia egingo dau Gerediagak bagilaren 7an, alkartearen 50. urteurrena ospatzeko
2015-05-21 15:24 kulturbizTopa Gerediaga izenagaz, bagilaren 7an ospatuko dau Gerediaga alkarteak 50. urteurrena. Abadiñoko Astola auzoan dagoan auzitegi-etxearen aurrean egingo dira ekitaldiak, eta bazkideez gan parte hartu nahi dauen guztientzat zabalik izango da jaia, adierazo dabe antolatzaileek.
Juana García-Pozueloren 'To the end' erakusketea edegi dabe Rekalde aretoan
2015-05-21 12:08 KultureaSorkuntza artistikora zuzendutako bekak jaso dituen artistez osotutako barriek 2015 programearen barruan, Juana García-Pozueloren To the end erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Garagarrilaren 19ra arte egongo ikusgai erakusketea.
'Aniztasunean euskeraz biziz' lemapean dator Eskoriatzan egingo dan Auzoko egitasmoaren bigarren jaia
2015-05-21 11:52 Euskerea berbagaiBigarren urtez ospatuko da, Auzoko egitasmoa martxan daben herri guztietako parte-hartzaileak alkartuko dituan jaia. Eskoriatzan izango da oraingoan hitzordua, maiatzaren 23an, zapatuan, goizeko 11:30ean hasita. Herritar guztientzat zabalik dagoan egitaraua atondu dabe horretarako, euskerea ardatz hartuta, jatorri desbardinetako hizkuntza eta kulturak be ezagutu ahal izateko.
Izan daitela burruka garbia eta ez gaitezela barregarri geratu... Aupa Athletic!!!
2015-05-21 10:57 Begi betegarriEuskerearen Herri Hizkeren Atlasa ezagutarazotea helburu, 'Euskara ibiltaria' erakusketea atondu dabe Beasainen
2015-05-20 17:54 KultureaEuskaltzaindiaren Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) ezagutzera emoteko helburua dauka maiatzaren 28an Beasaingo Igartza Jauregian zabalduko dan erakusketeak. Euskara ibiltaria da bere izena eta Euskaltzaindiak, Beasaingo Udalak eta hasieratik egitasmoa babestu dauen Laboral Kutxak antolatu dabe. Bagilaren 5era arte egongo da zabalik.
X. Haizetara berezia izango da bere lehen bederatzi irabazleakaz
2015-05-20 15:51 MusikeaBagilaren 19tik 21era, Amorebieta-Etxanoko X. Kaleko Musikearen Nazioarteko Jaialdian, aurreko ekitaldietan lez, aurten be alkarren arteko lehian ibiliko dira banda parte-hartzaileak. Halan da be, hamargarren edizinoa izanik, jaialdiari ikutu berezia emon gura izan deutsie antolatzaileek, eta aurreko urteetan irabazle izandako bandek hartuko dabe parte aurten.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...