Herri oso baten ahaleginaren ordezkari izandako 'inurriak' omenduko ditu Argizaiola sariak

Bizkaie! 2016-11-16 12:18   Euskerea berbagai

Argizaiola saridunak ez eze, Durangoko Azokako guneak eta egitaraua aurkeztu ditue. Gerediagako Nerea Mujikak danentzako plan aproposak dagozala ziurtatu dau.

'Las furias'

Karolina Almagia 2016-11-16 11:04   Zinema kritikak

Familiaren unibersoak askorako emoten dau eta hortik beti atera daiteke pelikula interesgarri bat. Honetan, barriz, aukerea galdu egin da.

World Cheese Awards lehiaketan sekula batu dan gaztai kopururik handiena, gaurtik Donostian

Bizkaie! 2016-11-16 10:12   Jan edanak

Euskadi-Basque Country International Cheese Festival dalakoan, mundu guztiko 3.061 gaztaik parte hartuko dabe. Munduko gaztaien txapelketea, topaketak, dastaketak eta abar antolatu dira.

Euskerazko zinemagintzearen alde egindako lanagaitik saritu dabe Moriarti produkzino-etxea

Bizkaie! 2016-11-16 09:25   Zinemea

Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia saria emongo deutso. Besteak beste, Loreak filma produzidu dau Moriarti etxeak.

Europako Ondarearen Jardunaldiek 14.000 bisitari izan ditue Bizkaian, aurreko urteetan baino gehiago

Bizkaie! 2016-11-16 08:39

Bizkaiko Foru Aldundiak emondako datuaren arabera, aurtengo egitarauko ekitaldietara igaz baino 4.000 lagun gehiago hurreratu dira. 300 ekintza inguru antolatu dira.

'Guria ostatua' diskoa plazaratu dau Ruper Ordorikak

Dabi Piedra 2016-11-15 13:19   Musikea

Hamaika kanta dakarz oñatiarraren lan barriak, gehienak berak idatziak. New Yorken grabau eban Ordorikak Guria ostatua eta Elkar diskoetxeagaz argitaratu dau.

I Me Mine, Insaniam eta Rrucculla izan dira Bilbo Uria Pop-rock Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2016-11-15 12:52   Musikea

Asteburuan izan dira lehiaketearen 28. edizinoko finalak. I Me Mine pop-rockean, Insaniam metalean eta Rrucculla beste jokera batzuen atalean, nagusitu dira.

Bernardo Atxagak idatzitako 'Lu eta Le' obrea estreinauko dau Donostia 2016k

Bizkaie! 2016-11-15 10:19   Kulturea

Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren ekarpenean oinarritutako antzezlana abenduaren 4an emongo dabe lehenengoz, Donostian, Ados Teatroren eskutik.

ABAO-OLBEk 'Opera bihotzetik' zikloa ipiniko dau martxan

Bizkaie! 2016-11-15 09:16   Kulturea

Zemendiaren 17an hasiko dan egitarauaren barruan, berbaldiak, master-classak, profesionalen topaketak eta abar egongo dirala dino ABAO-OLBEk.

Gorbeia inguruko herrien lan etnografikoa idatzi dau Juan Manuel Etxebarria Ayestak

Bizkaie! 2016-11-14 13:42   Kulturea

Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburua, alor horretan eskualdean egindako ikerlanik luze, zabal, zehatz eta sakonena dala dino autoreak.

Justizia arloan euskerea bultzatzeko aplikazinoa sortu dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2016-11-14 13:22   Euskerea berbagai

Auzia euskaraz eskuko telefonoetarako aplikazinoa da. Abogadu, prokuradore eta notario euskaldunei zuzenduta dago, batez be.

Munduko eguzki teleskopiorik handienaren maketea Bilboko Injinerutza Eskolan ikusgai

Bizkaie! 2016-11-14 10:17   Kulturea

Idom enpresa bizkaitarraren proiektu enblematikoen inguruko erakusketan, San Mameseko estalki barriaren ganekoak be jorratzen ditue. Hilaren 17ra arte egongo da zabalik.

Sustrai Colina da Xilabako txapelduna

Bizkaie! 2016-11-14 08:17   Bertsolaritzea

Baionan jokatutako finalean, urruñarrak Amets Arzallusegaz jokatu eban buruz burukoa. Orain dala urte biko edizinoan legez, Xilabako irabazlea da Sustrai Colina.

Emakumeek pakearen alde egindako lana nabarmenduko dau aurten Zinexit jaialdiak

Bizkaie! 2016-11-11 13:58   Zinemea

Proiekzinoak eta bestelako agerraldi batzuk izango ditu Zinexitek, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak, Bilboko Azkuna Zentroan, zemendiaren 14tik 17ra.

Felipe Benitez Reyes eta Eduardo Mendicutti idazleek literaturea eta kritika soziala izango ditue berbagai

Bizkaie! 2016-11-11 13:47   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz ekimeneko hitzordua Iñaki Esteban kazetariak aurkeztuko dau eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera libreagaz.

Bilboko Itsasadarraren ganeko galdera gehiago izango ditu Galdeketaun lehiaketearen hirugarren edizinoak

Dabi Piedra 2016-11-11 12:48   Euskerea berbagai

12 eta 17 urte bitarteko bilbotarrei zuzendutako lehiaketa hori eskuko telefonorako aplikazino bat da eta zemendiaren 14tik deskargau ahal izango da. Gazteen artean euskerea eta jakinmina zabaltzea dira helburuak.

Zine Kontari, euskera hutsean egindako II. zinema zikloa Bilbon

Bizkaie! 2016-11-11 12:36   Zinemea

SGAE Fundazinoaren eta Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Alkartearen eskutik, Zine Kontari 2016 Bilboko Campos Antzokian izango da, zemendiaren 28tik abenduaren 2ra.

'Zerua gris dago' album ilustradua aurkeztu dabe Isaak Martínezek eta Liébana Goñik

Bizkaie! 2016-11-11 09:06   Kulturea

Umeentzako lan horrek Etxepare sariketea irabazi eban eta orain plazaratu dabe, Pamiela argitaletxearen eskutik.

Leonard Cohen hil da

Bizkaie! 2016-11-11 08:44   Musikea

1934an jaio zan Kanadako Westmount urian. Hogeita bi urte bete barri, lehenengo olerki liburua 1956. urtean argitaratu eban. Hirurogeiko hamarkadan olerkiak argitaratzen jarraitu eban eta poparen munduan be sartu zan. Lehenengo diskoa 1968an grabau eban.