'Toni Erdmann'

Karolina Almagia 2017-02-15 13:56   Zinema kritikak

Cannesko Festibalean estreinau zan film hau eta kritikearen harrera bikaina jaso eban. Baina komedia arraro hau ez da izango edozeinen gustuko.

-Zuzendaria eta gidoilaria: Maren Ade.
 
-Aktoreak: Peter Simonischek, Sandra Hüller, Lucy Russell, Trystan Pütter, Thomas Loibl, Hadewych Minis, Vlad Ivanov, Ingrid Bisu, John Keogh, Ingo Wimmer...
 
-Herrialdea: Alemania.

-Iraupena: 162 min.

-Ekoizleak: Komplizen Film / Coop99 Filmproduktion / KNM.
 
-Generoa: Komedia dramatikoa.

-Balorazinoa: 3/5

Ines anbizino handiko exekutibo gazte bat da, lan munduan sartuta dago eta ez dau bere bizitza personalaz gozatzeko astirik. Bizimodu grisa, aspergarria eta estresantea dauka, edo hori da, behintzat, bere aitari begitantzen jakona. Bere aita Winfried da, txantxetan eta mozorrotzen ibiltzea gustuko dauen berba gitxiko gizona. Aitak alabea salbatzea hartu dau helburutzat, alabeak inork bera salbetarik nahi ez dauen arren.

Cannesko Festibalean estreinau zan film hau eta kritikearen harrera bikaina jaso eban. Baina komedia arraro hau ez da izango edozeinen gustuko. Bitxiak dira personaiak, bitxia kontetan dan istorioa. Bat egiten badozu zuzendariaren begirada eta umoreagaz, tarte dibertigarri bat pasauko dozu. Bestela, urduri jarriko zara eta aspertu be bai. Izan be, luzeegia izatearen pekatua dauka.

Kostetan jako abian jartzen eta filmaren erdian interesa galtzen hasten da. Baina amaieran badator eszena bat non benetako barreak hasten diran eta pelikuleagaz barriro adiskidetzen zara. Originala da, baina nik ez dot konpartiduten kritikarien gogoberotasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu