Gasteizko Auzo Eszenak 18 lan eskainiko ditu aurten

Bizkaie! 2017-02-17 09:06   Kulturea

Auzo Eszenak Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalei beren proposamenak jentaurrean erakusteko aukerea emoten deutse.

Danetara, 18 lan izango dira aurten, eta lehenengo hamarrak zezeilaren 19tik maiatzaren 28ra bitarteko domeketan estreinauko dira; Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra eta Salburuko ekitaldi-aretoetan izango dira emonaldiak, 19:00etan hasita. Lehenengoa datorren domekan, zezeilaren 19an izango da La escuela de Don Silvestre lana, hain zuzen be, Abarka taldearen eskutik, Salburuko gizarte etxean.

Talde eta banako honeek hartuko dabe parte: Abarka Taldea, Express Your Clown, Pánico Escénico, Entelekia, Teatro Lua, Mejora@s, Juanjo Monago, Arteko, Tranpola eta Extremadurako Etxea.

Sarrerak salgai dagoz honezkero, gizarte etxe eta kirol instalazino guztietan. Prezioak 3 € eta 5 € artekoak izango dira, taldeen arabera.

20017ko egitarau osoa ikusi hemen.


2016ko datuak

2016an, 17 ikuskizun eta 1986 ikusle zenbatu ziran. Zazpi lanetan leku guztiak bete ziran; hirutan, lekuen % 80 baino gehiago bete zan; lautan lekuen % 50 eta % 80 artean bete zan, eta bakarrik hirutan izan zan % 50etik beherako asistentzia. Datu horreek erakusten dabe konpainia amateurrei jentaurrean lan egiteko aukerea emoteko programearen arrakasta kualitatiboari publikoaren erantzunak be laguntzen deutsola, nabarmendu dau Gasteizeko Kulturako arduradunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu