Bilboko Udalak Miguel de Unamuno saiakera saria antolatu dau

Bizkaie! 2017-02-16 09:29   Kulturea

Apirilaren 29ra arteko epea dago sariketearen 18. ekitaldira lanak aurkezteko. Euskerazko eta gaztelaniazko atalak dagoz.

Bilbon jaiotako Miguel de Unamuno idazle eta pentsalariaren omenez, 1999tik antolatzen dau urtero Bilboko Udalak lehiaketa hau. Aurtengo edizinoaren deialdia zabalik dago. Sari literarioa da, kasu honetan saiakeren alorrekoa. Gaia librea da eta aurkeztutako lanak sekula argitaratu bakoak izan behar dabe.

Udalak zehaztu dauenez, edozein personak parte hartu leike lehiaketan, bertokoa zein atzerritarra izan. Hori bai, testuak gaztelaniaz edo euskeraz idatzita egon beharko dira. Sari nagusi bi emongo dira, hau da, euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeena, bakotxa 6.000 eurokoa.

Lanak apirilaren 29ra arte aurkeztu leitekez, Bilboko udaletxean. Bestela, internet bidez be entregau leitekez, horretarako beren-beregi sortutako webgunean (hemen). Webgune horretan sariketearen oinarriak be ikusgai dagoz.

Igazko edizinoan, Manuel Cruz Rodriguez Filosofia katedraduna izan zan Miguel de Unamuno sariketako irabazlea, gaztelaniazko atalean, La flecha sin blanco de la historia saiakereagaitik. Euskerazko kategorian, ostera, Mitxelko Uranga idazlearentzat izan zan sari nagusia, Misentropia lanagaitik. Edizino horretan, 84 saiakera aurkeztu ziran gaztelaniaz eta bost euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu