II. Araba Encounter, urriaren 10etik 12ra Iradier Arenan

Bizkaie! 2015-10-05 15:08

Urriaren 10 eta 12 bitartean Gasteizen egingo dan II. Araba Encounter topaketan igaz baino 10 aldiz abiadura handiagoa izango da, 10Gb-eko konekzino abiaduran nabigau ahal izango dabelako parte-hartzaileek Euskaltelen banda zabalari esker.

Txakolinaren erromeria egingo dabe Bilbon urriaren 11n, Txikiteroen Jaiaren barruan

Dabi Piedra 2015-10-05 14:32   Jan edanak

Urtero legez, urriaren 11n, Begoñako Amaren egunean, Txikiteroen Jaia egingo dabe Bilbon. Zazpi Kaleetan dagoan Ama Birjinaren irudian lora-eskaintzea egongo da eta abesbatzak ibiliko dira kalerik kale. Horrezaz gan, Ohorezko Txikitoa sariak emongo deutsez Alvaro Garrido sukaldariari eta Vicrila enpreseari. Aurten, txakolinari garrantzia berezia emongo deutsie. Holan, Txakolinaren erromeria antolatu dabe eta urteko lehenengo muztioa aurkeztuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urriaren 16an egingo da 'Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)' jardunaldia Baionan

Bizkaie! 2015-10-05 13:35   Kulturea

Jardunaldia Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau eta Larzabalek kulturgintzan eginiko ekarpenaz gogoetea egitea dau helburu.

Gernikako Jai Alai frontoiaren arkitekturearen balioa nabarmendu dau Docomomo Fundazinoak

Bizkaie! 2015-10-05 12:17   sariak-autortzak

Kirol arloan daukan garrantziaz ganera, Gernikako Jai Alai eraikin nabarmena da arkitekturearen ikuspegitik be. Arkitekturearen Nazinoarteko Egunean bertan, Docomomo Fundazinoak errekonozimendua egin deutso zesta-puntearen katedralari eta Euskal Herriko Arkitektuen Alkargoa fundazinoak emondako oroigarria ipini dau frontoiko horman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Josu Labaka izango da UEMAko lehendakari barria

Bizkaie! 2015-10-05 10:47

Asteburuan egin dabe Azpeitian UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen batzarra. Zuzendaritza talde barria aukeratu dabe bertan eta datozan urteetarako asmoak ezarri ditue: Adostasuna eta hizkuntza eskubideak izango dira UEMAren ardatzak. Hamaika kideko zuzendaritza barrian, Josu Labaka izango da lehendakari eta Onintze Amezaga lehendakariorde. Lau urterako hartu dabe kargua.

'Adin-adin' , bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua martxan dago

Bizkaie! 2015-10-05 10:40   Bertsolaritzea

Bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua da Adin-adin eta Gipuzkoako edadekoen 11 egoitzetan gauzatuko da; bertso saio bereziak antolatuko ditue Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Gu ere bertsotan' egitasmoaren bidez, 22.500 ikaslek bertsolaritzea landuko dabe aurtengo kursoan

Bizkaie! 2015-10-05 10:12   Bertsolaritzea

Bertsolaritzaren oinarriak ikastetxeetan zabaltzeko proiektu horrek 25 urte beteko ditu aurtengo ikasturtean. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak emondako datuaren arabera, 22.500 ikaslek parte hartuko dabe 'Gu ere bertsotan'  egitasmoan 2015-16 kursoan. 44 irakasle ibiliko dira eskolarik eskola.

Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarko final zortzirena

Bizkaie! 2015-10-05 10:09   Bertsolaritzea

Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarren jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Elgoibarren lortu dauen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu da zemendiaren 8an Eskoriatzan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindino erabakiteko dagozan beste hiru bertsolarigaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ikuspegi arkitektonikodun eskulturak Bilbao Arten, Iago Rey de la Fuenteren erakusketan

Bizkaie! 2015-10-02 15:16   Kulturea

'Matriz' izeneko erakusketea zabaldu dau Bilbao Arte fundazinoak, Bizkaiko uriburuko Urazurrutia kalean daukan egoitzan. Urriaren 23ra arte, Iago Rey de la Fuente zarauztarraren eskulturak ikusi ahal izango dira bertan. Bilbao Arteren artista egoiliarra izan zan Rey 2014an eta bere sorkuntza proiektuaren emoitzea da 'Matriz', fundazinoaren ekoizpen propioko erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Cafe Bar Bilbao teatro laburrerako gidoi lehiaketea martxan ipini dabe

Bizkaie! 2015-10-02 14:33   Kulturea

Euskerazko eta gaztelaniazko atalak eukiko ditu lehiaketearen 13. edizino honek. Tamainu txikiko antzezlan laburretarako gidoiak aurkeztu ahal izango dira. Abenduaren 31ra arte entregau leitekez proposamenak Bilboko Cafe Bar Bilbao taberneak, Tartean Teatrok lagunduta, antolatutako lehiaketara.

Galtzagorri alkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo ditue urrian

Bizkaie! 2015-10-02 12:31   Kulturea

Galtzagorri alkartea 1990ean sortu zan, umeen artean irakurzaletasuna bultzatu eta haur eta gazte literaturea bultzatzeko. Mende laurenaren atxakian, urte guztian ekitaldi piloa egiten dabil Galtzagorri, baina urteurren zehatza urriaren 24an danez, hile honetarako gorde ditue ospakizun nagusiak. Ipuin kontalarien maratoia, 'Ilustrazioen enkante dramatizatua' eta Umeen liburuen jaia egingo ditue.

'Denok euskaraz' programea abian ipini dau Barakaldoko Udalak, umeei eta familiei zuzenduta

Bizkaie! 2015-10-02 11:17   Euskerea berbagai

Astialdian euskerearen erabilerea handitzeko eta sendotzeko asmoz, Barakaldoko Udalak martxan ipini dau 'Denok euskaraz' izeneko egitasmoa. Lau eta zortzi urte bitarteko umeei eta hareen familiei zuzendutako programea da. Bariku guztietan, abendura arte, familientzako tailerrak egongo dira Clara Campoamor zentroan eta Gurutzetako kultur-etxean, ume eta gurasoek astialdia euskeraz pasetako aukerea euki daien.

Orain dala hamarkada batzuetako umeen denporapasak, Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2015-10-02 10:19

Ume eta nerabeen saileko objektuen funtsaren zati bat argitara ekarri dau Euskal Museoak, 'Kolore-lilurak' izenburuko erakusketa barrian. Paperezko altxor txikiak dira, 1900 eta 1975 urteen arteko ume eta gaztetxuek jolasteko erabilten zituenak: Kromoak, ebakinak, komikiak eta irudiak. Urtarrilaren 31ra arte ikusi ahal izango da erakusketea. Ganera, bisitaldi gidatuak eta tailerrak egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Makinatxu bat ekitaldi Bilboko Funikularraren mendeurrenaren harian

Bizkaie! 2015-10-01 17:41

Helburua da funikularrak 1915eko urriaren 7an egin eban lehenengo bidaia gogoratzea, eta aldi berean, aitatutako auzoen bizimoduagaz hain lotuta dagoan garraiobide berezi honen momentu batzuk berreskuratzea. Horregaitik, argazkien erakusketea, bideoak, berbaldiak, lehiaketak eta erromeria bat be antolatu ditue, inguruko auzokideei ospakizun horren inguruan batzeko aukerea emoteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Euskal literatura XX. mendean. 25 urte' erakusketea ipini dabe Euskaltzaindiaren egoitzan

Bizkaie! 2015-10-01 17:25   Euskerea berbagai

Jon Kortazarrek 1990ean argitaratu eban 20. mendeko euskal literatureari buruzko lan mardula eta horren 25. urteurrena gogoan hartu dau Euskaltzaindiak. Urriaren 2an hasita, Bilboko Plaza Barrian Akademiak daukan egoitzan erakusketea egongo da ikusgai. Kortazarren lanari buruzko erakusketea da.

XXXVI. Santurtziko Antzerki Jaialdia urriaren 23an hasiko da

Bizkaie! 2015-10-01 15:38   Kulturea

Aurtengo jaialdia urriaren 23tik zemendiaren 28ra bitartean egingo da eta antolatzaileek hogei ikuskizunez osotutako programazinoa atondu dabe, aurten danon eskura, izan be, Santurtziko Antzerki Jaialdiak prezio merkeen alde egindako apustuari esker, abonu bat jarriko da salgai 85 euroan antzezlan guztiak ikusteko, umeentzako ikuskizunak izan ezik.

Antton Zubikarai, Athleticen ereserkiaren letrearen idazlea, hil da

Bizkaie! 2015-10-01 15:32   Musikea

Athletic Clubek 1983tik erabili dauen himnoaren letrea idatzi eban Antton Zubikaraik. Kazetaria, musika arloko irakaslea eta musika-kritikaria be bazan. 70 urtegaz hil da. Jose de Olaizola eta Feliciano Beobide dira Athleticen ereserkiaren musikearen egileak, Karmelo Bernaolaren moldaketakaz. Zubikaraik euskerazko letrea asmau eutsan doinu ospetsu horri.

Aiko taldea, hamar urte jentea jantzan jarten

Bizkaie! 2015-10-01 14:32   Kulturea

Dantzaldi Ibiltariaren ikasturte barri honek Aiko taldearen 10. urteurreneko ospakizuna izango dau mugarri. Kolektibo honek jantza tradizionala ikasi, irakatsi, balorau eta disfrutetako estilo barri bat finkatu dau. Hamarkada honetan, 4.000 persona inguruk parte hartu dabe taldeak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean antolatu dituan ehunka ikastaro, tailer, erromeria eta emonalditan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Itxurakerien inguruko disko barria aurkeztu dau Larregik, 'Pantomima'

Dabi Piedra 2015-10-01 14:14   Musikea

2014ko Banden Lehia irabazita, talde arratiarrak Bilbao BBK Live-n jo eban eta diskoa argitaratzeko aukerea be irabazi eban. Horixe da, beraz, Pantomima diskoaren jatorria (Baga-Biga). Bere ibilbideko bigarren diskoan, Larregik soinu argiagoa eta zuzenagoa bilatu dau, punkaren eta rockaren arteko eremuan dagozan doinuakaz. Gizartean guzurrak eta itxurakeriak daukan leku zabala agirian itxi nahi izan dau laukoteak oraingoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)