Gaur estreinauko dabe Koldo Almandozen lehen film luzea: 'Sipo Phantasma'

Bizkaie! 2016-02-02 11:38   Barriak

Amandozen lehenengo lana, Razielen itzulera, New Yorken zinema ikasten egoala egindakoa, 1998an Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu baeban, lehenengo lan luze hau batez be joera barriei erreparetan deutsen Holandako zinemaldi entzutetsuko Deep Focus sail ofizialean aurkeztuko dau, martitzen honetan, hilaren 2an. Euskal Herrian martira arte itxaron beharko da.

Koldo Almandoz zinemagile donostiarrak Sîpo Phantasma (Untzi Phantasma) film luzea Rotterdameko Nazinoarteko Zinema Jaialdian estreinauko dau gaur. Almandozen orain arteko lanak laburrak izan diranez, hauxe da egilearen lehenengo film luzea, ordubetetik gorakoa. Formatu laburrak lantzen ia hogei urte emon ondoren, leku berezia aukeratu dau luzerako saltoa erakusteko: aurten 47. edizinora heldu dan IFFR Rotterdamgo Nazinoarteko Zinemaldia.

Amandozen lehenengo lana, Razielen itzulera, New Yorken zinema ikasten egoala egindakoa, 1998an Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu baeban, lehenengo lan luze hau batez be joera barriei erreparetan deutsen Holandako zinemaldi entzutetsuko Deep Focus sail ofizialean aurkeztuko dau, martitzen honetan, hilaren 2an. Euskal Herrian martira arte itxaron beharko da.

Zinemaldi nagusietan ibilitakoa dan Almandozek lehendik be ezagutzen dau IFFR. Beraz, han be ezagutzen ditue dokumentala, fikzinoa eta esperimentazinoa buztartzen dituen Almandozen lanak. Oraingo honetan, ohar baten bidez aurreratu dabenez, kruzero batean itsasoratuko gara, untzi, hondoratze, zinema, fantasma, amodio eta banpiro istorio batean buru-belarri sartzeko Txintxua Films produkzino etxeak aurreratu dauenez. Film phantasma bat da Almandozena, zuzendariaren beraren berbetan, trasnsatlantiko batean hasi eta bitakora kaiera baten orrialde zurietan bere kabuz idazten joan dan istorioa.

Kruzero batean hasi zan filma, eta bi urtez batutako ohar, kuriosidade eta ikerkeakaz joan da osatzen istorio desbardinak txirikortatzen dituan filma: kruzero moderno eta zaharrak, noraezean itxitako barkuak, hondoratzeak, Florence Balcombe, Bram Stoker, Oscar Wilde, Murnau eta Nosferatu lako persona eta personaiak...

Bram Stokerren Drakula nobelearen narrazino moduari jarraituz, Sîpo Phantasma, ahots desbardin eta narrazino ez zuzenetan ardazten da (diarioak, eskutitzak, telegramak, artikuluak, barriak, liburu pasarteak, biografiak), modu horretan, ikuslea izango da pelikulea osotzen daben atal desbardinen arteko loturak egiteko aukerea izango dauena. Sîpo Phantasma filmak, bestetik, istorio eta irudien erabilpen eta eskubideen inguruan be hausnartzeko aukerea emoten dau.

Bram Stokerren emazte izandako Florence Balcomberen rola Maider Intxauspek egiten dau, filma Marian Fernandez Pascalek produzidu dau, eta ohiko kolaboratzaileak izan ditu alboan Almandozek. Film honetan sano garrantzitsua dan soinu bandea Joserra Senperenak eta Rumano Powereko Ignacio Bilbaok osotu dabe. Victoriar garaietara bidaiatzeko, barriz, Itsaso Azkarate eta Karlos Odriozola txotxongileen laguntzinoa izan dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu