Youth (Juventud)

Karolina Almagia 2016-02-02 17:41   Zinema kritikak

Paolo Sorrentinok Fellini izan gura leuke eta gehiegi igarten jako. La gran belleza, La Dolce Vita filmagaz konparau baeben, Youth honetan Ocho y medio etorten jaku burura. Baita Thomas Mannen La montaña mágica liburua be. Batzuetan, haren zinemagintzea gehiegizkoa da eta faltsua, matxistea eta artifiziala emoten dau. Beste batzuetan, ostera, ederra eta dibertigarria subertetan da.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Paolo Sorrentino.
- Musikea: David Lang.
- Aktoreak: Michael Caine, Harvey Keitel, Rachel Weisz, Paul Dano, Jane Fonda, Tom Lipinski,Poppy Corby-Tuech, Madalina Diana Ghenea.
- Produktoreak: Indigo Film / Medusa Film / C-Films / Bis Films / Pathé / Number 9 Films.
- Generoa: Dramea.
- Iraupena: 118 min.
- Herrialdea: Italia.

Paolo Sorrentinok Fellini izan gura leuke eta gehiegi igarten jako. La gran belleza, La Dolce Vita filmagaz konparau baeben, Youth honetan Ocho y medio etorten jaku burura behin baino gehiagotan. Baita Thomas Mannen La montaña mágica liburua be. Batzuetan, haren zinemagintzea gehiegizkoa da eta faltsua, matxistea eta artifiziala emoten dau. Beste batzuetan, ostera, ederra eta dibertigarria subertetan da. 

Michael Caine eta Harvey Keitel Suizako Alpeetako lujo handiko hotel batean dagozan edadeko bi dira. Lehenengoa erretirauta dagoan orkestra-zuzendari ospetsu bat da eta krisi existentzial antzeko bat bizi dau. Horren ondoan, Keitelen personaia bitalistagoa da eta oraindino puntaren puntan dabilen zinema-zuzendari bat da. Euren arteko alkarrizketek eusten deutsie filmari. Baita alkarrizketa osteko isiltasunek be; adibidez, ugerlekuan biluzik agertzen jaken Miss Unibersoren gorputzari begira tontotuta geratzen diranean.

Mikromundu barroko horretan tropel bitxia ibilten da: Maradona bat, izar-aktore bat, alkarri berbarik be egiten ez deutsien senar-emazteak, monje budista bat... Bizitearen zentzuna edo zentzun faltea, heriotzearen eta gaisotasunaren mehatxua, izan ginana eta izan geintekezana, amodioa, sexua, sormena... Gai horreek guztiak eta horreetako bat bera be ez dau jorratzen Youth filmak...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu