Koplak eta umorea Kuadrillartekoaren bigarren topaketan Laudion
2016-02-01 09:53 BertsolaritzeaTxandriotarrak (Arabar errioxa), Aizkorak Zorroztu taldekoak (Gasteiz), Errexalakoak (Gasteiz) eta Aiaraldekoak ibili ziran alkarri zirika Arabako Bertso Kuadrillartekoaren barruan Aiaraldeko topaketan.
Laudion, San Blas azokeagaz batera, Aiaraldeko topaketan koplearen inguruan ibili ziran Arabako 4 talde. Aita semeak tabernan daude, ama alabak ere bai, nahiz ta agian berandu izan ez dugu etxera joan nahi. Esan eta egin. Txandriotarrak (Arabar errioxa), Aizkorak Zorroztu taldekoak (Gasteiz), Errexalakoak (Gasteiz) eta Aiaraldekoak ibili ziran alkarri zirika Arabako Bertso Kuadrillartekoaren barruan Aiaraldeko topaketan.
Laudioko tabernetan ibili ziran lehenengo, eta Basalarrina alkartean ondoren. Aizkorak zorrotz eta umorea nagusi. Kantuan Asier Rubio, Izar Mendiguren, Irati Anda, Ander Solozabal, Jagoba Apaolaza, Felipe Zelaieta, Xabier Lopez de Santiago, Ainara Balantzategi, Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxea.
Kopla saioari 16:30ean ekin eutsien Basalarrinan. Txerri zozketako irabazle, zinema zuzendari, mozorro dendako kide, txaloen arrantzale... Danetarik izatea egokitu jaken bertsolariei. Irati Mendiguren gai-jartzailearen esanetara 4 talde eta 8 bertsolari. Bertsoak ez eze berbak be asmau behar izan zituen bertsolariek. Eta bete-betean asmau eben. Ander Solozabal eta Jagobaren joteak, Ainara Balantzategi eta Felipe Zelaietaren San Valentin egunak, Asier Rubio eta Izar Mendigurenen patxaranak eta Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxearen ispiluak be emon eben zer esanik. Jente gitxi baina artista asko.
Amaieran jota eta guzti agurtu zituen bertsozaleak. Ez luzerako ostera: Arabako bertso kuadrillartekoa aurrera doa; laister egingo dogu top@ edozein herriko plazetan!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!