'The L Word' telesailaren egile Rose Trochek Zinegoak Ohorezko Saria jasoko dau

Bizkaie! 2016-02-02 13:50   Zinemea

Rose Troche (Chicago, 1964) zuzendari, produktore eta gidoigileak ohorezko saria jasoko dau Zinegoakeko hamahirugarren edizinoan. Holan, gaylesbotrans bilboko zinema festibalak emakume zuzendari, produktore eta gidoigileek ikus-entzunezkoaren industrian daben garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu nahi izan dau lehiaketako zuzendari Pau Guillének

Zinegoak Festibalak emakume zuzendari, produktore eta gidoigileei gorazarre egingo deutse Go Fish eta The Safety of Objects zuzendu dituan Rose Troche emakumea sarituz.

Rose Troche (Chicago, 1964) zuzendari, produktore eta gidoigileak ohorezko saria jasoko dau Zinegoakeko hamahirugarren edizinoan. Holan, gaylesbotrans bilboko zinema festibalak emakume zuzendari, produktore eta gidoigileek ikus-entzunezkoaren industrian daben garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu nahi izan dau lehiaketako zuzendari Pau Guillének. Oso ehuneko txikia dira mundu oso maskulinoaren barruan, eta sano garrantzitsua da guretzako ahal dan guztietan beren lana ikusarazo eta saritzea. Saria, aurreko  edizinoetan Agustín  Almodovarek, Bruce  LaBrucek edo Rosa María Sardák, besteak beste, jaso dabena, zezeilaren 22an banatuko da arratsaldeko 20:00etan Arriaga Antzokian egingo dan hasiera galan.

Puertoricar jatorridun familian jaioa, oso gazte hasi zan zinema munduan, lanaldi erdiko lan txikiakaz. Chicagoko Unibersidadean Zinema Zuzendaritza gradua egin eta 1994an zuzendu eban bere lehen filma, Go Fish, Sundance festibalean arrakasta handiko estreinaldia egin eta Berlinalen Teddy Award saria  jaso  ebana.  Filma, kultu lantzat hartzen dana, orduan bikotekide ebanagaz, Guinevere Turner aktore eta zuzendariagaz batera idatzia da, eta beren bizipen propioetan oinarrituta dago. Domekan, 21ean, arratsaldeko 19:00etan proiektauko dabe Bilborocken, emonaldia doban izango da eta zuzendaria bera bertan izango da.

Roseren filmografian aitatzeko moduko lanak Bedrooms and Hallways eta The safety of Objects dira, Glenn Close eta Kristen Stewartegaz, baina pantaila txikian jaso dau publikoaren aintzatespena. Rose Troche The L Word telesailaren egiletako bat dogu, Kaliforniako lesbiana talde baten gorabeherak kontetan dituana. Telesaila sano lagungarria izan zan, Trochek telebista munduko beste emakume lesbianakaz batera zuzendu eta produzidutakoa, aisialdiaren industriaren tabu asko indarrik barik ixteko.

Era beran, Trochek beste telesail arrakastatsutan parte hartu dau, zuzendari lez, Ley y Orden, A dos metros bajo tierra edo Ugly Betty esaterako. Bere azken zinemagintza lanek, ostera, bere produktore alderdiagaz dabe zerikusi handiagoa.

2013an, Concussion filmari esker, berak produzidutakoa eta Stacie Passonek zuzendutakoa, bere bigarren Teddy Award saria irabazi eban Berlinalen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu