Euskal Herriko dozena bat film emongo ditue Bartzelonan, Zinemaldia.cat jaialdian

Bizkaie! 2016-02-02 17:27   Zinemea

Hamaikagarren edizinoa beteko dau Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen ziklo horrek. Zezeilaren 5etik 26ra bitartean egingo dabe Zinemaldia.cat eta hamabi film lehiatuko dira sail ofizialean: Zazpi dokumentalen atalean eta beste bostak fikzinoan. Euskal Herrian sortutako ikus-entzunezko lanik barrienak Kataluniako publikoari hurreratzea da jaialdiaren helburua.

Euskal zinemagintzea mundu zabalera heltzen dala erakusten dau Zinemaldia.cat-ek, Euskal Etxeko arduradunek azaldu dabenez. Igaz jaialdian parte hartu eben Loreak eta Minerita pelikulek eta aurten Oscar sarietako lehian ibili dira. Kalidadezko filmak prezio merkeetan erakutsiko dituela ziurtatu dabe antolatzaileek.

Sail ofizialari jagokonez, aurten hamabi film ikusi ahal izango dira Bartzelonan. Fikzinoaren atalean, honeek izango dira: La noche del raton, Txarriboda, Pikadero, Un otoño sin Berlin eta Amama. Dokumentalen atalean, ostera, honeek eskainiko ditue: Nola? Irun meets New Orleans, Jambo Amani?, Jai-Alai Blues, Walls, Pelota II, Generation Ik eta Gure sorlekuaren bila

Epaimahaia honakoek osotuko dabe: Pere Vall, Miki Esparbel, Melina Matthews, Agusti Argelich eta Patricia Bonet-ek.

Sail ofizialagaz batera, jarduera gehiago be eratu ditue Zinemaldia.cat-en barruan. Esate baterako, Alterzinemaldia atalean, Euskal Herriaren ABDak film kolektiboa proiektauko dabe. Bestetik, Kimuak programako film batzuk ikusteko aukerea egongo da eta Kataluniako euskera ikasleek egindako filmak be emongo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu